5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

Etorkizuneko belaunaldiak: ingurumena

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Hazkundearen beharrek ezin dute etorkizuneko belaunaldien ongizatea kolokan jarri. Horregatik, Ingurumena errespetatzearen aldeko apustua egiten dugu gure eguneroko jardueretan. Eta gure hornitzaileengana eta kontsumitzaileengana hedatzen dugu printzipio hori.

2003-2004ko aurrerapenak 2002 2003 2004
Ingurumen-kudeaketa
Etengabeko hobekuntzarako eredua Ingurumen-egiaztagiriak 2 1 1
Plaka fotovoltaikoen instalazioak 3 3 4
Klima-aldaketa Elektrizitate-kontsumoa (J/m2/h) 15.086.614 8.748.000 7.488.000
Baliabide-erabilera Ur-kontsumoa (Artea) (m3/arrandegiko salmentak) 2,23 1,83 1,5
Ontzi-kontsumoa (Artea) (m3/freskoen salmentak) 162,58 134,74 128,57
Hondakinkudeaketa Hondakinen sorrera (Artea) (kg) 1.170.944 972.751 1.004.611
Hondakin arriskutsuak(HPak) (Artea)(kg) 1.395 1.510 1.154
Birziklatutako materialak (Artea) (kg) 598.540 543.211 569.097
Biodibertsitatea GEOen analisiak 281 208* 148
Erantzukizunaren hedapena
Horniketa-katean jarduerak Eroski Natur produktuen hornitzaileei egindako analisi-kopurua 2.240 2.651 3.992
Eroski Natur produktuen hornitzaileei egindako ikuskaritza-kopurua 370 1.648 955
Hornitzaile egiaztagiridunak (e+5 mailen arabera) 50 100 135
Kontsumitzaileen sentiberatasun ekologikoa indartzea Ingurumenari buruzko sentiberatasun- eta hezkuntza-jardueretako parte-hartzaileak 32.500 85.560 211.200
Pila-bilketa (kg) 29.180 26.100 21.150
Garbigune-kopurua 6 6 6
* Datu horiek aldatu egin ziren Consum Koop. Elk. Eroski Taldetik irtetean.

HOBETZEN JARRAITUKO DUGU... gure konpromisoa hornitzaileentzako eta kontsumitzaileentzako programak prestatzera hedatuz, ingurumena errespetatzen duten praktikak sustatzeko, eta ingurumen-inpaktua onartzeko, kontrolatzeko eta murrizteko.

Ingurumen-kudeaketa

Ingurumena errespetatuz hazten gara

Espainiako lehen banaketa-enpresa izan gara ISO 14001 arauaren araberako ingurumen-kudeaketako sistema bat egiaztatzen; zehazki, Iruñeko instalazioan lortu genuen. Ondoren, AENORek ISO 14001 arauaren araberako ingurumenkudeaketako sistemaren egiaztagiria eman zion, 2000. urtean, Arteako Eroski hipermerkatuari.

1994an sortu zen ECOPLAN, gure ingurumenpolitikaren lehen kontzeptuzko esparrua, eta zeharka barneratu zen erakunde osoan. Urte horretatik aurrera, etengabe hobetzeko helburuari jarraiki, ECOPLAN berritu egin da, eta egitura, dimentsio geografiko eta kontsumitzaile- eta pertsona-kopuru berrietara egokitu da. Baliabideen erabilera eraginkorrari buruzko barne-prestakuntzako programak eta laneko espazioan hondakinak egoki kudeatzeko programak eman dira, eta, horrela, erakunde osoa uztartu da.

Errespetuzko praktikei eta praktika iraunkorrei buruzko eztabaida- eta ikerketa-foro nagusietan parte hartzen dugu. 2004an, CONAMA fundazioak antolatutako Ingurumenaren VII. Nazio Biltzarra: garapen iraunkorraren gailurra babestu genuen. Gai hauek landu ziren gailurrean: garapen eta kontsumo iraunkorraren erronkak, globalizazio berria, natura-baliabideen erabilera iraunkorra, hondakinen kudeaketa eta klima-aldaketaren estrategiak.

Gure ingurumen-inpaktua murrizteko jarduerak munduko lau ingurumen-arazo nagusiei erreparatuta ezarri dira: klima-aldaketari, baliabideen erabilerari, hondakinen kudeaketari eta biodibertsitateari, hain zuzen ere. Horretarako, arlo eta negozio bakoitzaren ingurumen-inpaktu nagusiak identifikatu ditugu, eta horietara bideratu ditugu gure ahaleginak. Urtero berrikusten dugu Ingurumen-kudeaketarako plana, eta etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoa betetzeko egokitzen dugu.

 

Arteako hipermerkatuan ingurumenprestakuntzan emandako orduen bilakaera

Arteako hipermerkatuan ingurumenprestakuntzan emandako orduen bilakaera

 
Tartean sartutako arlo eta negozioak
ERAGINAK Zer ataletan jardun
Klima-aldaketa Garraioa            
Energia-kontsumoa            
Hozgarria            
Baliabideen erabilera Ura            
Produktua            
SGMA            
Berriro erabiltzeko ontziak            
Kontsumitzailearentzako enbasatua            
Eraikinen eraikuntza            
Bigarren eta hirugarren mailako bilgarriak            
Hondakin-kudeaketa Gaikako bereizketa            
Biodibertsitatea Nekazaritza iraunkorra            
Eroski NATUR            
FSC            
Natur guneen kontserbazioa            
Klima-aldaketa

Klima-aldaketa da ekologia-arazo handienetako bat, eta gure ekarpena “garraiora” bideratzen da. Ez ditugu ahazten, ordea, gure instalazioen kontsumo elektrikoak eragindako zeharkako CO2 igorpenak eta gas hoztailearen ihesak.

AECOCekin (Asociación Española de Codificación Comercial) batera, Garraio iraunkorreko ekimenak egiten ditugu, eta MIRACLE proiektuko kideak ere bagara. Ekimen horien bidez, errepideko garraioarentzako alternatibak aurkitu nahi dira: 2004. urtean, 168.000 litro erregai aurreztu ziren, trenean 7.800 palet garraiatuta. Horrekin batera, Italiatik eta Holandatik merkantziak itsasontziz ekartzearen bideragarritasuna aztertzen dugu.

Elorrioko, Zubietako eta Aguraingo plataformetan (fakturazioaren % 32), flota berritzeko politiken bidez, gure jarduera logistikoak hobetzen ditugu. Erregaikontsumoaren eraginkortasuna bermatzen dugu, eta berotegi-efektuko gas-isurpenak murrizten ditugu. Ibilgailuen batez besteko bizitza 2-2,5 urtekoa da.

Bidalketak hobetuz gero eta plataforma erregionalen bidez egiten diren birbidalketaeta banaketa-plataformen arteko ibilbideen plangintza automatizatuz gero, guztirako kilometro kopurua murriztu ahal izango da, eta, gainera, ibilbideak optimizatzeko PMGE modulu bat ezartzen bada, ekonomi a-gastuen nahiz isurpen kutsatzaileen % 4 inguru murriztea lortuko da. Neurri horri 2001etik 24 gasolindegitan jarritako hornigailuak gehitu behar zaizkio, depositua betetzean baporeak berreskuratzeko sistema baitute. Horien bidez, konposatu organiko lurrunkorren isurpenen % 2 murrizten da.

Batez besteko kontsumo elektrikoa % 15 murriztea ere lortu dugu, eta 19.250 euro aurreztu ditugu instalazio hauetan: hotz industrialekotan, girotze-instalazioetan, argiztatzekoetan, eta okindegietako labeetan. Aurrezki hori sistema hauen bidez lortu dugu: eremuekiko eta ordutegiekiko independentea den argiztatze-sistemaren, mugimendusentsoreen bidezko argien kanpo-irakurketaren arabera automatikoki pizteko sistemaren, eta argien bizitza erabilgarria luzatzeko neurrien bidez.

 

Kontsumo elektrikoaren bilakaera eta aurrezpena hipermerkatuetan

Kontsumo elektrikoaren bilakaera eta aurrezpena hipermerkatuetan

 

Horrez gain, iturri berriztagarriak erabiltzearen aldeko apustua egin dugu. Osagarri gisa, plaka fotovoltaikoak jarri ditugu, behar elektrikoei erantzuteko. Egun, lau zentrotan daude, baina merkataritza-sare osora hedatu nahi dugu.

Baliabideen erabilera

Natura-baliabideak modu eraginkorragoan esplotatu eta kudeatu behar dira, bai iturri ez-berriztagarriak agortzeko aukerari aurrea hartzeko, bai baliabide horien kontsumoaren ondorioz sortutako hondakin-kopurua murrizteko.

Hauek dira gure kontsumo nagusiak: elektrizitatearen erabilera merkataritza-sarean, erregaiaren erabilera plataforma logistikoetan, ontzien erabilera, ura garbiketa-lanetarako eta osasun-erabilerarako, eta paper-kontsumoa.

Ura baliabide berriztagarria da, baina oso urria Estatuko zenbait lurraldetan. Gizakiaren presio handia jasan duenez, hondatu egin da, eta kalitatea galdu du.

Gure konpromisoa aurrezteko neurriak sartzera bideratu dugu: arrandegian, dutxakoen moduko tutu malguak lurrun bidez egosteko lekuan jarri dira, eta tenporizadoreak gure zentro guztietako komunetako iturrietan. Bilakaeran adibide moduan, Arteako hipermerkatuaren datua dugu ( ISO 14001 arauaren egiaztagiria du), bere gainerako merkataritza-sarearentzat eredugarri baita.

 

Ur-kontsumoaren bilakaera eta aurrezpena, m3/arrandegietako salmentako

Ur-kontsumoaren bilakaera eta aurrezpena, m3/arrandegietako salmentako

 

Papera ekoizteko energia eta ur asko behar da, eta zuhaitzak ere moztu behar dira, zelulosa lortzeko. Beharrezkoa da papera aurrezteko eta ondoren birziklatzeko neurriak sustatzea, baso eta ekosistemen gain eragiten dugun presioa arintzeko.

Papera, nagusiki, publizitate-liburuxketan eta argitalpenetan, bulegoetan eta kaxetako tiketbiribilkian erabiltzen da. Paperaren kontsumoa neurri batzuen bidez murriztu da; esaterako, bulegoetan papera bi aldeetatik erabilita, barruko postarako gutunazalak berriz erabilita, klororik gabeko papera eta % 100 birziklatua erabilita liburuxketarako eta argitalpenetarako,

Bilgarriak eta ontziak ekoizteko, plastiko-, metal- eta energia-kopuru handia behar da. Berreskuratu eta birziklatuz gero, bereizi gabeko isuria ez izatea lortuko dugu, eta airea eta ura kutsatzeko prozesu garrantzitsuak ekidingo dira.

Ontzien (nagusiki produktu freskoetan) eta erosketa-poltsen (fotodegradagarriak 1991tik) kontsumoa murrizten ari da. Egun, horien ordez berriz erabil daitezkeen bilgarriak ditugu, beharrezkoa den materiala eta ingurumenzama murrizten dutenak. Berriro banatu ditugu berriz erabiltzeko poltsak, AENOR Ingurumenak 2000. urtean egiaztatutakoak; hausten direnean, gainera, berriak ematen ditugu. Poltsa horiek erabiliz gero, ohiko 15 poltsa gutxiago erabiltzen dira. Gainera, poltsa horien % 15, gutxienez, material birziklatua da, eta legedirik estuenak betetzen dituzten tintak erabiliz egin dira.

Hondakinen kudeaketa

Gure helburuek salmenta-puntuko hondakinen sorrera eta Eroski markako produktuen bilgarriak uztartzen dituzte. Zaindu egiten ditugu hondakin horien ezaugarriak; urbotiletan PVC PETagatik aldatu dugu. Eroski hipermerkatuetan, hondakinak banatzeko azpiegiturak daude, hondakin horiek, ondoren, ongi kudeatu daitezen. Hauek dira bereizitako eta kudeatutako hondakinak:

 

Arteako hipermerkatuko hondakinsorreraren bilakaera (kg)

Arteako hipermerkatuko hondakinsorreraren bilakaera (kg)

 
Biodibertsitatea

Biodibertsitatea galtzea ez da ingurumen-arazoa soilik; izan ere, berebiziko eragina du garapen ekonomiko eta sozialean ere.

Eroskin, biodibertsitatearen alde egiten dugu: nekazaritza-praktika iraunkorrak erabiltzen ditugu produktu freskoetan, eta modu iraunkorrean kudeatutako basoetako egurrez osatutako produktuak erabiltzen ditugu (gogora dezagun basoen galera dela munduan klimaaldaketaren beste eragile nagusietako bat).

 

 

Erantzukizuna hedatzea

Errespetuzko praktikak sustatzeko elementu eragile bat

Horniketa-sarean eragiten

1999. urtetik, gure hornitzaileen eta azpikontraten ingurumen-diagnostikoak egin ditugu, eta lan hori baldintza-agiri zorrotz baten bidez gauzatu dugu. Ingurumen-baldintzen artean (bereziki delikatuak dira produktu freskoen arloan), hauek ezartzen dira: berotegietako plastikoak eta tratamendu fitosanitariodun ontziak birziklatzea, baratzeko produktuetan eta frutetan produktu fitosanitarioen erabilera mugatzea, lurzoruak tratatzeko nitrato-kopurua mugatzea, eta haragikietan medikamentudun pentsuak erabiltzea debekatzea.

 

Ingurumen-irizpideak dituzten produktuen ehunekoak

Ingurumen-irizpideak dituzten produktuen ehunekoak

 

Ingurumen-baldintza horiek eta beste higiene-, osasun- eta jatorri-baldintza batzuk betetzen direla bermatzeko, kontrol-programa bat egiten zaie Eroski NATUR produktuen hornitzaile guztiei: urtean zenbait ikuskapen egiten zaizkie, eta laginak ere hartzen dira, hondakinak kontrolatzeko.

 

 

Horretaz gain, ISO 14001 arauaren arabera egiaztatutako bost garraio-enpresarekin eta 2005ean ingurumen-kudeaketarako sistemaren egiaztagiria lortzea aurreikusten duten beste 3 enpresarekin egiten dugu lan. Beraz, garraioaren % 90 egiaztatuta egongo litzateke.

e+5 programa. Hornitzaileen eta kontraten ingurumen-kalifikazioa

Eroski Taldeak Entorno Fundazioak garatutako hornitzaileen eta kontratuen ingurumen-kalifikaziorako programa batean parte hartzen du. Gure 135 hornitzaileri ingurumen-kudeaketarako sistemak faseka ezartzeko prozedura ematen die, betiere, ISO 14001 arauaren baldintzei jarraiki, eta kanpo-auditoria burutu behar dute egiaztagiria lortzeko.

2004. urtean, Eroski Taldeak, Coca Colak, Gas Naturalek eta Ericssonek, Entorno Fundazioaren laguntzari esker, Ingurumen-Kudeaketa Iraunkorraren Garrigues saria lortu zuten, ingurumen-kudeaketa, e+5 metodologiaren bidez, enpresa handitik hornitzaileengana eta kontratistengana hedatzeko ekimenagatik.

Metodologia horri esker, gure hornitzaileen ingurumen-jarrera baloratzen eta hobetzen dugu, eta, beraz, gure konpromisoei erantzuten diegu; garapen iraunkorrari laguntzen diogu, baita ingurumena errespetatzeko gizarte-eskaerari ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus www.emas5.com web orria.

Kontsumitzaileen ekologia-sentiberatasuna sendotzen dugu

Handia da ingurumena errespetatzearen aldeko kontzientzia, eta errespetuzko kudeaketa-praktikak ezartzeko ez ezik, praktika horiek zabaltzeko konpromisoa ere badugu, inguruarekiko errespetuzkoak diren bizi-estiloak hedatu ahal izateko.

Gure lan-prozesuetan eta produktuetan, ingurumenaren aldagaia sartzen dugu, eta kontsumitzaileei ere irakatsi nahi dizkiegu balio horiek, sentsibilizazio-jarduera eta ekintza ugari eginez, inguruarekin errespetuzkoak diren praktikak sustatzeko eta errazteko.

2004an sentiberatasuna eta jarduera errespetutsuak sustatzeko gauzatu ziren ekintza nagusiak
"S.O.S. Salva el Planeta" erakusketa WWF/Adenarekin batera egindako erakusketa ibiltaria, gure planetako ingurumen-arazo nagusien berri emateko. Erakusketaz gain, ikasleentzat eta, oro har, publiko osoarentzat, bisitaldi gidatuko programa bat dago, energia aurrezteko beharraz jabearazteko. Gaur egunera arte, 9.200 bisitari baino gehiago.
"Eta nik, kontsumitzaile honek zer egin dezaket?" Gure saltokietan WWF/Adenarekin batera egindako Idea Sana EROSKI informazio-kanpaina, kontsumitzaileei aurrezpenaren garrantziari eta energiaren optimizazioari buruzko informazioa emateko eta hori etxean, ikastetxean, lantokian eta garraioan aplikatzeko aholkuak emateko. 100.000 dibulgazioliburuxkak.
Tragamovil ASIMELECekin (Asociación Multisectorial de Empresas Españolas de Electrónica y Comunicaciones) batera, erabiltzen ez diren sakelako telefonoak eta horien osagarriak biltzeko eta gaiaz sentsibilizatzeko kanpaina, birziklatu daitezen. 18.305 kontsumitzaile partehartzaile.
Poltsa birziklagarria Zentroetan poltsa birziklagarriak eskaintzea; erabileragatik hondatuz gero, doan aldatzen dugu. Ekimen horri esker, kamiseta gisako poltsa gutxiago erabili beharko da, eta gizartea ingurumena errespetatzeko beharraz jabetuko da. 50.000 poltsa baino gehiago.
"Ingurumenari kalterik egiten ez dioten gidatzeko ohiturak" RACCekin (Real Automóvil Club de Cataluña) batera antolatutako eskolarekin batera, Idea Sana EROSKI informazio-diptikoa, ingurumenarekiko errespetuzkoak diren gidatze-jarduerei buruzkoa. 25.000 diptiko, 1.430 partehartzaile eta 6 prentsaurreko.
"Beiraren birziklapena eta etxeko ohitura osasungarriak" Idea Sana EROSKIk, ECOVIDRIOrekin batera, bildumagarri bat argitaratu eta etxeko birziklapenaren garrantziari buruzko eskola antolatu dugu: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu. 5.000 bildumagarri, 800 parte-hartzaile eta 4 prentsaurreko.
"Uda ekologikoa" Federación de Asociaciones Conocer y Proteger la Naturaleza elkarteekin batera, informazio-kanpaina. Diptiko batean, etxean eta gure udako oporretan ingurumena errespetatzeko hamar proposamen egiten dira. 10.000 diptiko.
VII. Ingurumenaren Batzar Nazionala babestea CONAMA fundazioak antolatutako Ingurumenaren VII. Batzar Nazionala: Garapen Iraunkorraren Gailurra, babestea. Batzar horretan, baliabide naturalen erabilera iraunkorra, hondakin-kudeaketa eta klimaaldaketaren inguruko estrategiak aztertu ziren. --
Toner-bilketa Merkataritza-sareko hipermerkatu guztietan, inprimagailuetako tinta eta toner-kartutxoen bilketa, WWF/Adenaren eta Pelikan Hardcopyren laguntzarekin. --
Pila-bilketa Merkataritza-sareko hipermerkatu eta supermerkatu guztietan, pilabilketa. 21.150 Kg.
Garbiguneak Gure merkataritza-guneetako bezeroen artean gaikako bilketa sustatzeko, etxebizitzetan sortzen diren hondakinak –kartoia, plastikoa, ontziak, beira, olioa eta pilak– uzteko lekuetan jarri ditugu zenbait saltokitan. Horrez gain, Iruñeako zentroak hondakin bereziak –besteak beste, pinturak, farmazia-produktuak eta erradiografiak– biltzeko azpiegitura du 6 establezimendu horrelako azpiegiturarekin.
"Tantaz tanta aurretik" Arabako Ura Aurrezteko Plan Integralaren berri emateko kanpaina, Gasteizko Udalarekin eta AMVISArekin batera. --

5.3. Pertsonak Orria: 5/6 5.5 Solidarioak eta aktiboak gizartean

© Eroski «itzuli