5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

Pertsonak

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Erakundeak azken urteetan izan duen hazkunde handiaren ondorioz, pertsonen kudeaketan aitzindaria den enpresa gisa bereizten gaituzten korporazio-balioak gauzatzeko ahalegina indartu dugu. Pertsonek kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan duten partaidetzaren sustapena funtsezkoa da hedapen hori ulertzeko.

2003-2004ko aurrerapenak 2002 2003 2004
Jabeak eta protagonistak
Sozietate-bizitza aktiboa Langile bazkideak 13.079 10.868* 12.298
Kontsumo-bazkideak 516.666 341.333* 356.590
Batzarretan parte hartzen duten langile bazkideak 9.793 7.419 6.864*
Batzarretan parte hartzen duten kontsumobazkideak 7.985 7.297 7.727
Eroski Fundazioaren Lagunak 9.854 99.854 137.396
Kalitatezko enpleguaren alde
Enplegu egonkorra sortzea Enplegu-sorkuntza 1.318 173 909
Aldi baterako langileak (%) 28.57% 28.82% 28.91%
Gizarte-egoera ahuleko kolektiboak sartzea Emakumeak (%) 72.77% 74.16% 76%
Gure langileak zaintzen Lan Arriskuen Prebentzioko prestakuntza-orduak Riesgos Laborales 44.302 45.441 46.986
Gaikuntza eta promozioa Prestakuntza-orduak 153.000 159.124* 246.390
Lan-giro ezin hobea Lan-giroa (bi urtez behin) 3,27 sobre 5 - 3,34 sobre 5
* Datu horiek aldatu egin ziren Consum Koop. Elk. Eroski Taldetik irtetean.

HOBETZEN JARRAITUKO DUGU… estrategia-erronka handiak oinarri hartuz (berrikuntza, kudeaketa-eredua, partaidetza eta enpresakultura) eta pertsonen protagonismoa handituz, beren taldeetako eta erakundeko lanean partaidetza eraginkorraren bidez.

Eroskin, erakundearen hazkundea zenbait faktore uztartuz lortu dela uste dugu. Hona hemen faktore horiek:

Gure enpresa-estrategiaren definizio horretatik ondoriozta daiteke pertsonak taldearen barruan oso garrantzitsuak direla eta sentiberatasun hori erakunde guztietara hedatu nahi dugula.

Eroski Taldeak giza eskubideekiko errespetua ziurtatzeko egiten du lan; horri esker, 8000:2001 SA Araua lortu dugu, bai eta horri eutsi ere, eta beraz, agerian geratu da zuzenean inplikatuta gaudela eta sentiberatasun hori gure hornitzaileen artean sustatzen dugula.

Jabeak eta protagonistak

Eroski Taldeak langile bazkideengan oinarritutako sozietate-erakundeko eredua garatu du; izan ere, langile bazkideak dira erakundearen jabeak eta protagonistak. Hori dela-eta, erakundean sartzen den bakoitzak bi aukera ditu: gure kooperatibaren bazkidea izatea ala Gespa-ko (kooperatibaz kanpoko atala) bazkidea izatea. Kooperatibako bazkidea izatea aukeratzen badu, kapital sozialean, kudeaketan, helburuetan eta emaitzetan hartuko du parte. Espainian aitzindaria izan da esperientzia hori, alegia, langileak enpresaren jabeak izateko asmoa sozietate anonimo baten bidez gauzatzea.

Gure partaidetzak esan nahi du bazkideok erabakiak hartzeko prozesuan eta estrategiagarapenean eragile erabakigarriak garela. Gure artean demokratikoki aukeratutako ordezkariek ordezkatzen gaituzte, eta, horien bidez, proposamenak egin ditzakegu, bai eta kudeaketa-organoetan gizarte-akordioak hartzen direnean hitz eta botoarekin parte hartu ere.

2004. urtean, Eroski Taldeak 30.101 langile zituen, eta, horietatik, 12.298 ziren langile bazkideak eta, beraz, Taldearen jabeak.

Gure proposamen eta iradokizunak barneko demokrazia-sistema baten bidez aztertu eta bozkatuko dira; sistema hori gobernu paritario batean oinarrituta dago, eta, horretan, erdia kontsumo-bazkideak dira, eta beste erdia, langile bazkideak.

 

 

Gure korporazio-balioen printzipio bereizgarriak eta oinarrizkoak ordainsari-elkartasuna eta partaidetza dira. Lanaren balorazioa, beharrezko gaitasunak eta etengabeko hobekuntzarako jarrera proaktiboen jarduera profesionala dira ordainsari-maila ezartzeko irizpide bakarrak, eta ordainsari-maila hori bi balorazio-eskulibururen ondorioa da. Balorazio Batzordeak –Zuzendaritza Nagusiak eta Kontseilu Sozialak aukeratutakoak– erabiltzen ditu balorazio-eskuliburu horiek, ordainsarimaila ezartzeko. Horrenbestez, ordainsarielkartasunak esan nahi du langile guztien soldaten arteko aldea txikiagoa dela; alegia, hierarkia-maila handiko lanpostuen ordainsariaren zati bat erantzukizun txikiagoko lanpostuen soldata osatzeko erabiltzen da, eta, beraz, azken lanpostu horien soldatak sektoreko batez bestekoak baino handiagoak dira.

Taldearen eta bezero eta kontsumitzaileen arteko elkarreragina eta hurbiltasuna oso handiak dira, bezero eta kontsumitzaileek gure gobernu-organo gorenean bazkide gisa parte hartzen baitute, langile bazkideen proportzio berean. 2004. urtearen amaieran, Espainia osoan 356.590 kontsumo-bazkide zeuden guztira.

Kontsumo-bazkideek zein langile bazkideek jasotzen dute erakundearen bilakaerari buruzko informazioa, urtero egiten diren Sozietate Batzarren bidez. Batzar horietan, taldeko estrategia-zuzendaritzan parte hartzen duten kontsumitzaileek informazioa jaso eta, beren iradokizun eta ekarpenen bidez, negozioaren kudeaketan laguntzen dute.

 

 

Kontsumo-bazkiderik ez dagoen lekuetan kontsumitzaileei ordezkaritza emateko, Eroski Fundazioaren Lagunak sortu zen. 2004. urtearen amaieran, 137.396 kide ziren Eroski Fundazioaren Lagunak. 2003an eta 2004an, hiru aldiz kide gehiago ziren.

Kalitatezko enpleguaren alde

Gure lanaz arduratzen gara

2004an zehar, hobekuntza-programak garatzen jarraitu dugu, langileek kudeaketan eraginkortasunez parte hartzeko eta lankalitatea hobetzeko. Politika horren ondorioz, Langileen Gogobetetasun Inkestaren emaitza hobetu egin da; 3,34koa izan da. Datu horrek gizarte-giro ona dagoela adierazten du, eta Korporazio Erreputazioaren Espainiako Monitoreak balorazio aparta ematea eragin du.

Korporazio Erreputazioaren Espainiako Monitoreak (MERCO) Espainiako gestoreen eta enpresen erreputazioa neurtzen du, Korporazio Erreputazioaren Indizearen bidez. Erreputazioaren oinarrizko aldagai hauek hartzen ditu aintzat: emaitza ekonomikofinantzarioak, produktu edo zerbitzuaren kalitatea, korporazio-kultura, lan-kalitatea, korporazioaren etika, gizarte-erantzukizuna, garrantzi globala, nazioarteko presentzia eta berrikuntza.

Eroski Taldearen kalifikazioan, hauek azpimarratu behar dira: lan-kalitatea, etika eta gizarte-erantzukizuna, eta berrikuntza. Izan ere, aurreko urteetako balorazioa hobetu dugu. Produktu eta zerbitzuaren kalitatea eta emaitza ekonomikoak ere nabarmendu ziren.

2004an, Korporazio Erreputazioaren Espainiako Monitorearen (MERCO) indize nagusiko 33. postua lortu genuen. Aurreko urteetako balorazioa hobetzeaz gain, gure presidentea 100 enpresa-liderren zerrenda sartu zen; hain zuzen, 83. postua lortu zuen.

Enplegua sortzen

2004. urtean, 909 langile gehiago izan zituen Eroski Taldeak; horrek adierazten du, denboraren joanean enplegu-sorkuntza jarraitua eta iraunkorra dela. Eroski Taldeak hedapenpolitika sendoari eusten dio negozio guztietan: 2003an, 159 establezimendu ireki genituen, eta, 2004an, 113. Horren ondorioz, lurralde nazional osoan eta Frantzian gaude, eta, autonomia-erkidego askotan enplegu gehiago sortzen duen erakundea gara. Horrekin batera, tokiko eta eskualdeko hitzarmenak sinatu ditugu –besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Caceresko udalarekin–, enplegu-sorkuntza eta biztanleriaren prestakuntza bultzatzeko.

 

Langileen banaketa-mapa, autonomia-erkidegoetan:

Langileen banaketa-mapa, autonomia-erkidegoetan:

 

Eroski Taldea handitzen ari da. Zentro gehiago irekitzeaz gain, gure jarduera garatzen dugun lekuekin konprometitzen gara; izan ere, lan egiten dugun lekuetakoak gara, lekuan lekuko berezitasunak hoberen ezagutzen dutenak bertan bizi direnak baitira.

Kalitatea eta egonkortasuna

Eroskin, harro gaude aurtengoan ere oinarrizko helburuetako bat bete dugulako: alegia, enplegu egonkorra, parte-hartzailea eta kalitatezkoa sortzea. Aldi baterako kontratua duten edo azpikontratatuta dauden langilekopurua txikitzeko lan egiten jarraitzen dugu, baita gizarte-egoera ahulean dauden kolektiboak sartzeko ere.

Azpimarratzekoa da Eroski Kooperatibaren ekimen bat: 2003an, ahalegin handia egin zuen gure hipermerkatuetan bereziki birjapenlanetan jardungo zuten 800 lagun kontratatzeko.

Halaber, nabarmendu behar da gero eta langile gehiago sartzen direla langile bazkide gisa; beraz, langile-kopurua baino gehiago handitu da bazkide-kopurua. Datu bat ematearren: 2004. urtean, langile bazkideen kopurua % 13,15 handitu zen, eta langile-kopurua, berriz, % 3,11. Horrek agerian uzten du gure enpresapolitiketako bat enplegu egonkorra eta partehartzailea dela.

 

Taldearen sozietateen araberako langileen ehunekoa

Taldearen sozietateen araberako langileen ehunekoa

 

Gaztetasunaren eta dinamismoaren aldeko apustua ere egiten dugu Eroskin, jarduera ekonomikoaren joera orokorra bestelakoa bada ere. 2004an, helduen profildun langile kopurua % 3,2 hazi zen; gazteen enpleguak, berriz, behera egin zuen.

Ildo horretan, gure langileek 36 urte dituzte batez beste, eta enpresako langileen batez besteko antzinatasuna 8 urtetik gorakoa da. Argi dago, beraz, askotan lehen lanpostu egonkorra sortzen dugula, eta halaber, kalitatebaldintza onetan aritzeko eta Taldearen bazkide izateko aukera bihurtzen dela.

 

Langileen ehunekoak, adinaren arabera

Langileen ehunekoak, adinaren arabera

 

Emakumeei ematen diegu protagonismoa Eroskin, eta are protagonismo handiagoa eman nahi diegu, egungo lan-merkatuaren joera alderantzikatuta. Lan Ministerioaren datuen arabera, langabetuen % 56,7 emakumeak dira.

Ildo horretan, emakumeek betetzen dituzte ia lanpostu guztiak Taldearen elkarte guztietan: langileen % 76 emakumeak dira. Beraz, aukera-berdintasunaren kultura oinarri dela, ardura-kargu ugari emakumeek betetzen dituzte, eta egunetik egunera, gora egiten du zuzendaritza-postuetan dagoen emakumekopuruak.

 

 

Eroskik lanpostu egonkorrak eta kalitatezkoak sortzeko konpromisoa hartu du. Hori erakunde osoan neurtzen da, gogobetetze-maila eta banakoen beharretarako egokitzapena ebaluatzen duten inkesten bidez.

Parte hartu duten 13.582 lagun ingururen arabera (langile guztien % 60 baino gehiago), hobetzeko moduko alderdi nagusiak soldata eta balorazioa dira. Inkesta horren ondoren, Balorazio-sistema berri bat jarri da martxan (hainbat ekintza espezifiko proposatu dituena), eta baita helburu handiak dituen Aitzindaritzaprograma ere. Programa horrek balorazioa landuko du, besteak beste. Gainerako faktore guztiak egokiak dira. Honako hauek faktore oso egokitzat hartzen dira: laneko giroa (3,73), ingurumen-inpaktuaren politika (3,60), eta enpresako integrazioa. (3,59). Hauxe da jendearen gogobetetzearen portzentajebanaketa:

 

 
Garapen profesionala

Langileek bi arlotan izan behar dute gaitasuna, hazteko eta zabaltzeko estrategiaren azkartasuna medio. Batetik, guztiok hartu behar dugu parte neurri handiagoko erakunde baten kudeaketan; horrek erronka handien aurrean jartzen gaitu, eta eduki eta ardura handiagoko lanpostuetarako gaitasunak eta trebetasunak garatzea eskatzen du, betiere behar berrietara egokitutako etengabeko prestakuntza-programen bidez. Bestetik, barne-sustapenaren kulturak profil malguak eta diziplina anitzekoak eskatzen ditu funtzioak betetzean, hainbat arlotan jasotako ezagutzak eskaintzeko eta erakundea bera aberasteko.

Sartzen diren langileak gaitzeko inbertsioez gain, gure erakundeko jendearentzako prestakuntza-prozesuak egiten jarraitu dugu, hori baita barne-sustapenaren giltza, edo enpresa-jarduerari buruzko ezagutza orokorrak sendotzeko modua. Horri esker, aurtengo promozioen % 56 barne-sustapenaren bidez bete dira.

 

 

Prestakuntzari dagokionez, gai hauei buruzko prestakuntza-programak nabarmendu nahi ditugu: Lan-arriskuen prebentzioa, Lanpostuaren garapenik onenerako ezagutzak, Korporazio-prestakuntza eta Etengabeko hobekuntzarako prestakuntza.

Gainera, 2004an, Gidaritza-programa trinkoa gauzatu da: 63 ikastaro egin dira, eta 939 lagunek hartu dute parte. Guztira, 26.288 ordu eman dira. Helburua zuzendariei taldeak hobeto zuzentzeko gaitasunak eta trebetasunak erakustea zen, eta, bereziki, komunikazioa, afektibitatea eta pertsonen arteko harremanak azpimarratu ziren.

Aldi berean, jendearen gogobetetzearen aldeko konpromisoari eta kalitatezko enplegua sortzeari lotutako ondorio bat aipatu behar da: euskaraikastaroak eta prestakuntza-jarduerak. Ezaugarri pertsonalen eta profesionalen arabera eman dira, egoera hobetzeko eta partehartzaileen nahiei erantzuteko.

Gizarte-onurak

Eroskin gure lanpostuen kalitateak kezkatzen gaituenez, lanpostua gizabanakoen beharretara egokitzeko politikak planteatzen ditugu, gure lana ahalik eta hobekien egiteko. Horregatik, lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeko politika garatu dugu; pixkanakapixkanaka, jendearen errendimendua eta gogobetetzea hobetzeko neurri gehiago sartu dira, diseinu eta tratamendu pertsonalizatutik abiatuz.

Horrela, bada, Taldeko kide guztientzat onuragarriak izan daitezkeen neurri batzuk aurreikusi dira, eta gizarte-onura horiek hartzeko baldintzak betetzen dituzten kideei eskainiko zaizkie. Gizarte-onura horiez jabetzeko aukerak ez du zerikusirik lanpostuaren mailarekin, eta berdintasunirizpidea erakundea osatzen duen pertsona orori zabaltzen zaio.

Neurri horietako bat lanaldiaren malgutasuna da: legeak ezarritakoak baino epe luzeagoko borondatezko lan-utzialdiak edo ordutegimurrizketak eskatu ahal izango dira, 20 eta 28 ordura egokituko zaie lanaldia arduradunei, etab. Horrek ez du eraginik izango lanbidekategorian, eta pertsonal-sailarekin batera aztertuko dira lanpostuaren betebeharrei erantzuteko neurri osagarriak.

Pertsonak gara, eta ezagutzen ditugu kalitatezko lanpostuak sortzeko bete behar diren premiak eta kezkak. Gure eskakizunei emandako erantzunaren ondorioak dira erakundean parte-hartzeko maila eta konpromisoa, baita lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea errazteko eta lanpostua hobeto betetzeko neurri berriak diseinatzeko lankidetzarena ere.

Lan Arriskuen Prebentzioa

Helburua lan-baldintzak hobetzea da, bai fisikoak, bai antolakuntza-mailakoak. Ildo horretan, ondorengo ahaleginak egin ditugu: prebentzioaren ikuspegitik garrantzitsuak diren ereginen azterketa ergonomikoak, lanpostuen odelizazioak, eta esku-hartze psikosozialak (gai horri buruzko arriskuen ebaluazioa, baita emozioen kontrolari buruzko zenbat jardunaldi ere). Horretaz gain, gure langileen babes-maila bermatzeko, gai horri buruzko legediaren araberako enpresa-jardueraren koordinazioa egokitzeari ekin diogu.

2004an, 9.000 lagunek baino gehiagok hartu zuen parte prebentzioari buruzko jardueretan, eta 47.000 prestakuntza-ordu eman zitzaizkien gai horiei buruz.

Osasunaren zainketari dagokionez, gure konpromisoari eutsi diogu, eta Osasuneko Oinarrizko Unitatea jarri dugu Murtzian; beraz, Osasuneko Oinarrizko Unitate bat gehiago dugu. Unitate horietan guztietan, arriskuen araberako mediku-azterketak egiten ditugu, kontsultak pasatzen dira eta medikuaholkularitza ematen da; osasunaren prestakuntza- eta sustapen-jarduerak ere gauzatzen dira.

Jarduera horien eta lan-arriskuen prebentziorako sistematik eratorritako ekintzen bidez, intzidentzia-tasa (istripu-kopurua mila langileko) jaitsi egin da, aurreko ekitaldiekin alderatuz gero; orain, % 70,96koa da.

5.2. Ekonomi eta kultur garapeneko eragilea Orria: 4/6 5.4 Ingurumenarekin konprometitutako kudeaketa

© Eroski «itzuli