Testuaren neurria a a a
 
 

5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

Ekonomi eta kultur garapeneko eragilea

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Gure jarduera garatzen dugun eta bizi garen esparruko alderdi garrantzitsutzat har gaitzaten nahi dugu; hori dela-eta, gure jarduera garatzen dugun herriak ekonomikoki, sozialki eta kulturalki sustatzeko lan egiten dugu.

2003-2004ko aurrerapenak 2002 2003 2004
Hazkunde-eragilea
Aberastasuna sortuz Inbertsio garbia (mila eurotan) 271.815 509.304,56 357.193,51
Merkataritza-sarea 1.955 1.556 * 1.790
Hurbiltasuna eta integrazioa
Eskualdeko produktu eta kulturen sustapena Tokiko eta eskualdeko produktu-kopurua 9.074 10.785 9.789*
Eskualdeko denda-eta sail-kopurua 36 41 48
Eskualdeko produktuen kanpaina monografikoen kopurua 13 13 13
* Datu horiek aldatu egin ziren Consum Koop. Elk. Eroski Taldetik irtetean.

HOBETZEN JARRAITUKO DUGU… gure inguruneko gizarte- eta kultura-errealitateak geure egiten ahaleginduz, tokiko berezitasunak errespetatzen eta sustatzen dituen kultur-anitzeko erakunde gisa eratuz, aberastasuna sortuz eta gizarte-ongizatea lagunduz.

Hazkunde-eragilea

Tokiko garapen ekonomikoari lagunduz

Komunitatearen garapen ekonomiko eta sozialerako eragile gisa, argi eta garbi gure jarduera: zuzeneko enplegua sortu dugu, gure zentroetan, eta zeharkakoa, hornitzaile eta azpikontratekin dugun harremanari esker.

Bestalde, sinatutako kontratuetan adostutakoaren arabera ordaintzen diegu. 2004an, gure irabazien % 67,39 produktu eta zerbitzuak erosteko erabili genituen; hots, 3.952 milioi euro baino gehiago.

Eroskin, jabeentzako aberastasuna sortzea baino gehiago egiten dugu. Gure jarduera lurralde nazional osoan zabaltzen da, eta horrek jarduera ekonomikoaren sustatzaile nagusietako bat bihurtzen gaitu, sortzen dugun enpleguaren eta gure inguruan kokatzen den jarduera ekonomikoaren bidez.

Gure zentroak gure jarduera garatzen dugun komunitatearen garapen sozio-ekonomikorako izgarriak dira, zuzenekoak eta, gure dendasarea zerbitzu osagarriz hornitzeko azpiegiturak agertzean, eragin biderkatzailearen bidezkoak. Hori dela-eta, hari esker sortzen dugun aberastasunaren % 10 itzultzen diogu gizarteari. Eroski Taldeak 2004ko ekitaldian lortutako irabazi gordinak (5.866 milioi euro) honela banatu ziren.

  • % 67,39 hornitzaileei ordaintzeko erabili zen, salmentarako erositako ondasun eta zerbitzuen truke.
  • % 7,84 jarduera garatzeko kontsumitutako kanpo-ondasun eta -zerbitzuak ordaintzeko erabili zen.
  • % 8,83 Administrazioari tasa eta zergak ordaintzeko erabili zen; ehuneko horretan, BEZaren % 8,27 dago.
  • % 9,68 giza taldeari zegokion zatia da, eta % 3,22, ekoizpen-taldeari zegokiona; kasu horretan, amortizazio bidez.
  • Bazkide akziodunek emandako kapitalari eta erabilitako kanpo-baliabideei ordaintzeko zatia % 1,09koa izan zen.
  • Emaitzen bidez enpresari zegokion zatia % 1,22koa izan zen (salmenta gordinen gaineko interes eta zergen irabazi garbiaren ehunekoa. Ehuneko horretatik ateratzen da gizarte-ekintzak egiteko erabiltzen den % 10a.

 

 
Hurbiltasuna eta integrazioa

Tokiko kulturak eta tradizioak sustatuz

Gure jarduera garatzen dugun herrietan integratzeko egiten dugu lan, eta lekuan lekuko kultura eta ohiturak barneratzen saiatzen gara. Horren ondorioz garatu dugun kultura anitzeko izaerak gure lan-zentroen inguruko komunitateen desberdintasunak hartzen ditu barne.

Kultur sustapena eta integrazioa eskualdeko hizkuntza koofizialen erabileran gauzatzen dira; izan ere, saltokietako informazio-euskarri guztietan erabiltzen ditugu, bai eta Interneten, inprimatutako argitalpenetan, Eroski markako produktuen etiketetan eta sustapen-liburuxketan ere.

Garapen ekonomikoa eta kultura sustatzeko, etengabe saltzen ditugu artisau-produktuak. Lan hori 1997an hasi zen, Caceresen lehen Eskualde Denda ireki zenean, eta, gaur egun, 48 Eroski hipermerkatutan daude horrelako guneak. Horietan, eskualde bakoitzeko apaingarri bereizgarrien kopiak jartzen ditugu, tamaina errealean; eskualdeko denda horietan, bezeroek, guztira, tokiko 9,789 produktu dituzte eskura.

 

 

Horrekin batera, eskualdeko ekoizpen-jarduera bultzatzeko, urtean zehar, aldian behingo kanpainak egiten ditugu zentro guztietan, eskualdeko gastronomiako produktu bereizgarriak sustatzeko. Sustapen-kanpaina horiek produktuak kontsumitzen diren eremu geografikoaz haratago ere egiten dira. Kanpaina monografikoak bereziki prestatutako standetan edo sustapen-guneetan egiten dira, dendan produktu horiek saltzen diren bitartean; stand edo gune horiek eskualdeko zenbait artikulu sustatzen dituzte, eta, batik bat, produktu-mota jakin bat nabarmentzen da.

Eskualdeko kanpaina
Murtzia: Ahuntz-gazta
Extremadura: Pasta biguneko gazta
Gaztela-Mantxa: Castilla jatorri-deiturako ardoa
Andaluzia: Oliba-olio birjina
Asturias: Cabrales gazta
Kantabria: Uxuala-krema
Galizia: Rías Bajas jatorri-deiturako ardoa
Aragoi: Somontano jatorri-deiturako ardoa
Gaztela eta Leon: Zezina
Katalunia: Oliba-olio birjina
Errioxa: Errioxako jatorri-deiturako ardoa
Nafarroa: Patxarana
Euskadi: Jatorri-deiturako txakolina

Horrez gain, urtean behin, eskualdeko produktuen lehiaketa antolatzen dugu; laborategiak eta kontsumitzaile-epaimahai batek baloratzen dituzte produktuak. Oro har kalifikaziorik onena lortzen duen hornitzaileak bere salgaia produktu-sorta orokorrean sartzeko aukera izaten du; produktu hori gure dendasare osoan eskaintzen da, eta ondorioz, salmentak areagotu egiten dira.

Gure establezimendu guztiek gure funtzioa zehazten dute ingurunearen sustatzaile ekonomiko gisa, eta, horrela, bost urtez jarraian, artisau-ekoizle txikiekin lankidetzan jarduteko konpromisoari eutsi diogu.

Tokiko eta eskualdeko garapenari laguntzeko asmoz, urtero sinatzen ditugu hitzarmen egonkorrak lehen sektoreko hornitzaileekin (fruta-, barazki- eta haragi-hornitzaileekin). Guztira, ehun bat ekoizlerekin sinatu ditugu horrelako akordioak; horietan, erosketabaldintzen agiria adosten dugu, besteak beste, prezioak, kalkulatutako ekoizpenak, produktuen fitxa teknikoak eta kalitatea kontrolatzeko mekanismoak zehazteko. Horrez gain, laguntza ematen diegu (teknikoa…) beren emaitzak optimizatzeko.

Maila orokorragoan, akordio horiez gain, eskualdeko produktuak sustatzeko lankidetzahitzarmenak sinatzen ditugu administrazioarekin eta interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeekin. Hona hemen 2004an sinatutako zenbait akordio:

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa: ETEek ekoitzitako nekazaritzaelikagaiak sustatzeko hitzarmena, langileek prestakuntza emateko programak, kalitateirizpideak ezartzea eta krisi-egoeran jardutea.

Farrantzako eta Itsas Haztegietako Produktuen Merkatua Arautzeko eta Antolatzeko Fondoa (FROM): Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari atxikitako organismo autonomo horrekin sinatutako akordioa, arrain txikiegiak (“pezqueñines”) ez saltzeko.

Malagako Diputazioa: bertako produktuak probintziako hipermerkatuetan sustatzeko hitzarmena; establezimendu bakoitzean, 100 m2 baino gehiago utzi ditugu produktu horiek erakusteko eta saltzeko, eta 5 m2 Malagako Diputazio Probintziala bera sustatzeko.

Landaluz: Nekazaritzako Elikagaien Kalitaterako Enpresa Elkartean (LANDALUZ) sartutako beste enpresa batzuekin batera, Andaluziako produktuak sustatzeko kanpaina.

Oviaragón: Aragoiko arkumea merkaturatzen duen kooperatiba-talde nagusietako da, eta lankidetza-hitzarmena sinatu dugu.

Corderex: Extremadurako arkumearen jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzailearekin sinatu dugu hitzarmena, arkumearen kalitatea eta berariazko ezaugarriak kontrolatzeko, sustatzeko eta defendatzeko.

Galiziako txahal-haragiaren ekoizleak: Consello Regulador da Indicación Xeográfica Protexida TERNERA GALLEGA delakoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, haragi hori sustatzeko eta ekoizpena eta merkaturatzea babesteko.

Ojiblanca eta Cordoriva: Olia ekoizten duten 205.000 kooperatiba eta familiarekin sinatutako hitzarmena. Urtean ekoizpenaren % 15 inguru merkaturatzeko konpromisoa hartu dugu.

5.1. Kontsumitzaileak Orria: 3/6 5.3 Pertsonak

 
   
© Eroskieroski.es web orrira joan fundacioneroski.es web orrira joan