Testuaren neurria a a a
 
 

5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu
Eroskin, erakunde sozialki arduratsua izaten saiatzen gara, gizarte-, ekonomiaeta ingurumen-aberastasuna sortzen duen hazkundean laguntzeko, aberastasun hori bazkideen, langileen eta komunitatearen artean elkartasunez banatzeko eta gizarte-ongizatea eta giza eskubideekiko errespetua sustatzeko.

Gure ingurunearekin inplikatzen gara, eta, 1999an, Eroski Fundazioa sortu genuen, jokabide etikoaren alde egiteko, komunitateari informazio baliagarria eta praktikoa emateko eta garapen iraunkorra sustatzen duten gizarteekimenei laguntzeko. Horrenbestez, gure gizarteekintzako kanpainetan gurekin elkarlanean dauden kontsumitzaile Lagunen partaidetza bideratzen dugu; kanpaina horiek, IV. eranskinean ikus daitekeenez, Nazio Batuen 2015. Milurtekoko Helburuen araberakoak dira.

Pertsonengatik, alegia, jabe zein protagonistengatik dugun ardurari esker, SA:8000:2001 Arauaren egiaztagiria lortu dugu, bai eta horri eutsi ere. Giza eskubideen defentsarekin eta horiekiko errespetuarekin konprometituta gaude, eta gure hornitzaileak ere konprometituta egotea nahi dugu. Hori delaeta, aldian behin, ikuskaritzak egiten dizkiegu, pertsonal-politiketan aurrera egiten dutela eta lan-arauak betetzen dituztela ziurtatzeko.

Gure erakundearen barruan, lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko zenbait politika garatu ditugu. Horrez gain, lan egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko apustua egin dugu, eta, beraz, aldi baterako langileen kopurua txikitu dugu.

Kontsumitzaileak defendatzeko konpromisoa dugu; ildo horretatik, kontsumo osasungarria eta kalitatezkoa eskaintzen diegu, produktuen kalitate-estandar handien bidez. Horrez gain, prestakuntza- eta informazio-programa zabala garatzen dugu, Consumer EROSKI aldizkarien eta Idea Sana EROSKI programa integralaren bidez; hau da, bizi-aztura onak, osasungarriak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta solidarioak irakatsi nahi dizkiegu.

Garapen iraunkorrarekiko konpromisoaren ondorioz, ingurumen-politika konprometitua garatzen dugu. Horretan, etengabeko hobekuntzako irizpideak aplikatzen dira, gure jardueraren eragin ekologikoa txikitzeko eta garraioaren energia-eraginkortasuna handitzeko; horretarako, ibilbideak berriro diseinatu, kamioien zama-edukiera optimizatu eta erregai alternatiboak erabiltzen ditugu. Horrez gain, zenbait sektore-forotan hartzen dugu parte, berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzeko eta klima-aldaketan dugun eragina txikitzeko. Ingurumen-kudeaketa gure hornitzaileek ere erabil dezaten, e+5 metodologia erabiltzen dugu, Fundación Entorno delakoarekin, jarrera arduratsuak sustatzeko eta ingurumena errespetatzeko eta babesteko printzipioak hartzeko.

Gizarte-erantzukizunarekin dugun konpromisoaren ondorioz, gizarte-ikuspegia aintzat hartuta lan egiten duen erakundea gara; eta, beraz, eztabaida- eta iritzi-gune nagusietan hartzen dugu parte. Zehazki, gizarteerantzukizuneko politikak zehazteko prozesuetan hartzen dugu parte, GKEekin eta erakundeekin elkarlanean gaude sentsibilizazio- eta laguntzakanpainetan, nazioarteko konpromisoak geure egiten ditugu –esaterako, Nazio Batuen Munduko Ituna– eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko Adituen Foroan lan egiten dugu, Espainiako Gizarte Erantzukizuna arautuko duen arautegia zehaztu eta idazteko.


Orria: 1/6 5.1 Kontsumitzaileak

 
   
© Eroskieroski.es web orrira joan fundacioneroski.es web orrira joan