4. Gauzak egiteko beste modu bat

Kanpo-konpromisoen kudeaketa

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu
Gizarte-erantzukizunarekin dugun konpromisoa ez da politika inprobisatua edo iragankorra. Beti eta jarduera garatzen duen leku orotan proiektu ekonomikoa eta soziala garatzeko ahaleginak egiten dituen kooperatiba-enpresa honen balio kolektiborik bereizgarrienetako bat da.

Hain zuzen, Eroski Fundazioaren bidez, Gizarte Ekintzako proiektuak garatzen ditugu, NBEren 2015. Milurtekoko Helburuen Deklarazioan zehaztutako lehentasunen arabera. Hori dela eta, hitzarmenak sinatzen ditugu gobernuz kanpoko erakundeekin, ezagutzak eta ahaleginak batzeko eta, beraz, komunitate osorako onura gehiago lortzeko.

Horrela bada, Gizarte Erantzukizuneko politikak zeharka ezartzen ditugu. Iraunkortasun Memorian, Global Reporting Initiativeren funtsezko adierazleen bidez ematen dugu horien berri; horrez gain, Idea Sana EROSKI prestakuntzako eta informazioko programarekin laguntzen dugu politikok garatzen. Azkenik, adierazle horiek barrutik kudeatzen dira, Batzorde Etikoaren bidez.

Bestalde, Eroski Taldea 2002an sinatutako Munduko Itunaren (Global Compact) printzipioen sinatzaileetako bat da, eta 2004ko martxoan sortutako Munduko Itunaren Espainiako Elkarteko kide-fundatzailea. Eroski Taldeak aktiboki dihardu, elkarte hori eta horren printzipioak beste erakunde batzuetara hedatzeko lanean. Inplikazio-maila horren ondorioz, elkarteko Mahai Karratuko kide iraunkorra da Eroski Taldea. Mahai hori elkarrizketa-gunea da, eta, bertan, enpresak, GKEak, Hezkuntza Entitateak eta Erakunde Publikoak eta Sozialak biltzen dira, elkartearen printzipioak bultzatzen dituzten jarduera onak zehazteko eta diseinatzeko.

Munduko Itunean sartu ginenetik, gizarteari eta gure alderdi interesdunei jakinarazten dizkiegu elkartearen 10 printzipioak betetzen izandako aurrerapenak, Aurrerapen Txosten baten bidez. Txosten hori memoria honen III. eranskinarekin batera dago, eta Munduko Itunaren web orri ofizialean (www.globalcompact.org) argitaratuta.

Horrez gain, gizarte-erantzukizuna bere egin duen enpresa bat garen aldetik, gure konpromisoa gizarteko beste eragile batzuei jakinarazten ahalegintzen gara. Hori dela eta, enpresen estrategien barruan gizarteerantzukizuneko politikak nola aplikatu zehazten duten hausnarketa- eta eztabaida-gune nagusietan hartzen dugu parte, bai eta estatuek, komunikatutako ekintzen egiazkotasuna eta garrantzia bermatzeko,jarduera horiek nola arautu aztertzen duten guneetan ere; besteak beste, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko Adituen Foroan.

Espainiako zenbait kontsumo-kooperatibatako kideak gara, esate baterako, Hispacoopekoak, hau da,Espainiako kontsumitzaile-kooperatiben konfederaziokoak, eta horietan kontsumitzaileen elkarte gisa eta erakunde kooperatiboenpresarial gisa jarduten dugu.

Erakunde hauetan hartzen dugu parte:
· Munduko Ituna
· Munduko Itunaren Espainiako Elkartea (ASEPAM)
· Global Reporting Initiative
· Fundación Entorno fundazioaren patronatua
· Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko Gizarte Erantzukizuneko Adituen Foroa
· Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa
· EURO-COOP: Kontsumitzaileen Kooperatiben Europako Erakundea
· HISPACOOP: Confederación de Cooperativas de Consumidores de España
· ICCO, Consumer Co-operative International
· Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioa
· Ekonomia eta Kontseilu Soziala (EGK)
· Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseilua
· Kontabilitateko eta Enpresa Administrazioko Espainiako Elkarteko (AECA) Gizarte Erantzukizuneko batzordea
· Espainiako Normalizazio Erakundeko (AENOR) Gizarte Erantzukizuneko Eskuliburua egiteko taldea
· Iraunkortasunaren Euskal Elkartea
· Espainiako Kontsumitzaileen Kontseilua
· Kontsumoko Institutu Nazionala
· Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseilua
· Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Enpresen Behatokia
· CIOA, Elikagai Antolamenduko Ministerioarteko Batzordea
· Banaketa Enpresa Handien Espainiako Elkartea (ANGED)
· Merkataritza Kodifikazioko Espainiako Elkartea (AECOC)
· EBko Energiaren Kontsulta Batzordea

4.2 Barne-konpromisoen kudeaketa Orria: 3/3

© Eroski «itzuli