4. Gauzak egiteko beste modu bat

Barne-konpromisoen kudeaketa

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu
Besteak beste, bi helburu garrantzitsu ditu Eroski Taldeak:
  • Pertsonak integratzen dituen eta haien garapen pertsonala eta profesionala bideratzen duen enpresa-proiektua eta -eredua sortzea.
  • Kontsumitzaileak eta ingurumena babesteko konpromisoa hartzea eta, beraz, "gure jarduera-esparrua hobetzen laguntzea, gure gizarte-erantzukizunaren adierazle gisa".

EFQM kudeaketa orokorreko eredua

Eroski Taldeak European Fundation of Quality Management (EFQM) delakoaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa-eredua aplikatzen du; horri esker, kudeaketaren kalitatea balioztatzeko eta arlo eta negozio guztiak hobetzeko neurriak hartu ahal izan ditugu. Eredu global hori kudeaketa-sistema horizontaletan zein bertikaletan dago oinarrituta, eta gure erakundeak hartutako konpromisoak aplikatuko direla bermatzeko balio duten helburu zehatzak, jarduera-planak, jarraibideak eta kontrol- eta segimendu-tresnak ezartzeko aukera ematen digu, bai eta kudeaketa-sistema globala lortzeko aukera ere. Esate baterako, Munduko Itunaren giza eskubideei, lan-arauei, ingurumenari eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko printzipioak identifikatzen ditugu eta, gure lanereduari jarraituz, garatu egiten ditugu.

Sistema hori erabiltzen hasteak gure ahalegin eta baliabideak bideratu ditu, eta, etengabeko hobekuntzaren bidez, gure bezero eta langileen gogobetetasunean eta eraginkortasun ekonomikoan oinarritu dugu kudeaketa. Gaur egun, bi Zilarrezko Q egiaztagiri ditugu, EFQMren araberako kudeaketa-kalitatearen bikaintasun ereduagatik: bata, Elorrioko merkantzia orokorren plataforman (2002) eta, bestea, Zornotzako produktu freskoen plataforman (2004). Kudeaketa-eredu hori erakunde osoan hedatzeko lanean jarraitzen dugu.


Kalitatea Kudeatzeko Sistema

Lehiakortasun-maila handia lortzeko eta kontsumitzaileen eskubide eta interesen defentsa bermatzeko modurik onena produktu eta zerbitzuen kalitatearekin eta segurtasunarekin dugun konpromisoa da –ekoizpen-prozesutik etxean kontsumitzen diren arte–, baita informazio zorrotza eta egiazkoa hedatzea ere.

Kalitatearen kudeaketa gure jardunbidearen funtsezko oinarria da. Horrenbestez, kate osoan zehar kontrol sakonak ezarri ditugu, segurtasuna eta higienea bermatzeko:

Gure produktuen freskotasunaren eta osasungarritasunaren kalitate-estandarren trazabilitatea eta kontrola bermatzen ditugu, kontsumitzaileen eskubide eta interesen eta ingurumenaren defentsan etengabe aurrera egiteko. Hortaz, Kontsumitzaileen Balioa deritzoguna –Eroskiren lehentasunezko helburua– asetzen dugu.

Gure laborategia Produktuaren Kalitate Sailarenezinbesteko elementua da; Kontsumo Sailaren barruan dago eta Zuzendaritza Nagusiaren mendean. UNE-EN ISO/IEC 17025:2005 Arauaren ("Onespenaren ebaluazioa. Entsegu- eta kalibraziolaborategien gaitasunerako baldintzak") egiaztagiria du. Horrek bermatzen ditu emaitzen egiazkotasuna, legezko balioa eta trazabilitatea. Halaber, erreferentziazko laborategi gisa funtzionatzen du, azpikontratatutako laborategiak homologatzeaz arduratzen baita, haiek instalazioen eta lan-jardunbideen kontrola gainditutakoan.

Eroski Taldeko laborategia: lan-programak

Gure laborategian, zenbait analisi egiten dira. Gehienak konbinatuak dira, emaitzak ahalik zorrotzenak izateko, elikagaiek legeak emandako parametroak betetzen dituztela egiaztatzeko eta, zenbait kasutan, horien kalitateari buruzko epaiak emateko. Unitate kimikoan, konposizioari, kalitateari eta substantzia kaltegarrien presentziari buruzko datuak lortzen dira. Unitate mikrobiologikoak produktuak arriskutsuak (patogenoak) diren mikroorganismoz kutsatuta dauden aztertzen du. Unitate genetikoak –duela gutxi ezarritakoak– zenbait alderdi egiaztatzen ditu; besteak beste, produktuen egiazkotasuna eta elikagai-segurtasuna (ikus 5.1. "Kontsumitzaileak", gehitutako analisi-prozedura berriak zein diren jakiteko).

  • Konparaziozko analisiak egitea. EROSKI Consumer aldizkariak argitaratzen ditu, eta produktu baten marka nagusien kalitatearen eta prezioaren arteko konparaziozko ebaluazioak dira.
  • Eroski produktuak aukeratzea. Eroski markako produktu bat merkaturatzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten hornitzaileen aurretiko azterketa.
  • Eroski produktuak kontrolatzea. Eroski markako artikuluen segimendua, hitzartutako kalitateari eusten zaiola egiaztatzeko.
  • Genetikokieraldatutako organismoak (GEOak) hautematea. Eroski markako produktuetan transgenikorik ez egoteko konpromisoa betetzen dela egiaztatzeko azterketa.
  • Erreklamazioak. Bezeroen arazoen jatorria ikertzeko eta arazo horiek berriro gertatzea eragozteko beharrezkoa den analisi-prozedura.
  • Eskualdeko sariak. Urtero egiten dugun eskualdeko hornitzaileen deialdi monografikoan, produktu irabazlea aukeratzea.
Unitate kimikoa:

  • Gure ekoizpen-zentroetan egindako produktuak kontrolatzea. Analisikontrolak, haragi-produktuak egiteko zentroetan, gure ekoizpen-zentraletan eta Olilan olioa ontziratzeko gure instalazioan.
Unitate mikrobiologikoa:

  • Kanpaina mikrobiologikoak egitea. Merkataritza-sare osoaren freskotasunegoera, maneiuagatiko kutsadura eta patogenoen presentzia ebaluatzea.
  • Balio-bizitza zehaztea. Produktu galkorren balio-bizitza zehaztea.
Azpikontratatutako analisiak:

  • Eroski Natur haragi-produktuetako hondakin-plana. Debekatutako gizentzeko eragilerik eta medikamentuhondakinik ez dagoela bermatzea.
  • Eroski Natur fruta eta barazkietan produktu fitosanitarioak kontrolatzeko plana. Produktu fitosanitarioen eta pestiziden kantitatea legeak onartzen duenaren erdia dela ziurtatzea.
  • Zentro eta plataformetan higienea monitorizatzea. Zentro eta plataformetako gainazal eta tresnen kutsadura-maila aztertzea, horien egoera mikrobiologikoa eta garbitasunproduktuen egokitasuna ebaluatzeko.
  • Janariz bestelako produktuak kontrolatzea. Laborategi espezializatuak behar dira, elikadurazkoak ez diren produktuak aztertzeko; hala nola, drogeriakoak, kosmetikakoak eta bazarrekoak.

Kontsumo osasungarria eta kalitatezkoa bermatzeari begira eta prozedura berriak sartzeko gai den berrikuntza teknologikoaren aitzindaria izateko, Eroskin, berrikuntza teknologikoaren alde egin eta berrikuntza teknologikoko zentroekin egiten dugu lan, gure elikagai-arloko I+G Plana rekin bat etorriz. Plan horren ondorioz, gero eta proiektu berri gehiagotan hartzen dugu parte, geroago, 5.1. kapituluan ("Kontsumitzaileak") azalduko dugun moduan. Hona hemen aurrera eraman ditugun proiektu egonkorrak:


Kudeaketa Etikorako Sistema

Langileekin konprometitzen gara ekoizpen-kate osoan, gure kontrol- eta sentsibilizazio-lanaren erakusgarri. Giza eskubideen errespetua eta babesa –Eroskiren lehentasunezko helburuetako bat– erakundea osatzen dugun guztion helburua da; izan ere, jarduten dugun leku guztietan, pertsonen ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala zaintzen ditugu. Hori dela eta, SA:8000:2001 Arauaren egiaztagiria lortu dugu.

Barne-segimendua eta gure hornitzaileen segimendua eskatzen du gure erantzukizunak. Baina batik bat gure ekoizlerik kritikoenen segimendua da garrantzitsua. Haientzat, etorkizuneko plan bat diseinatu dugu, kanpoikuskaritzen bidez 8000:2001 SA Arauan ezarritako irizpideak pixkanaka betez doazela bermatzeko. Kudeaketa Etikoko Sistema bat ezartzeko konpromisoa gauzatu dugu, gure alderdi interesdunak –bai barrukoak, bai kanpokoak– kudeatzeko lagungarria izango delakoan. Batzorde Etikoak egiten du sistema horren segimendua, eta batzordea hauek osatzen dute: Zuzendaritza Nagusiak, Kontsumo Zuzendaritzak, Gizarte Erantzukizuneko Zuzendaritzak, Gerentzia Sozialak eta Erosketa Zuzendaritzek. Beraz, konpromiso handia hartuta dugu helburuak lortzeko.

Inplementazioa aginte-taula baten bidez agintzen da, eta taula horren helburua gure harremanak kudeatzen dituzten adierazleen etengabeko hobekuntza da; hain zuzen, hornitzaileekiko harremanak (lan-baldintzak, laneko osasuna eta segurtasuna…), langile bazkideekikoak (partaidetza, zenbait kolektiboren integrazioa, prestakuntza, errotazio-tasa boluntarioa, ordainketa, pertsonen gogobetetasuna…), kontsumobazkideekikoak (urteko altak, balioztatzeinkestak, partaidetza-indizeak…), gizartearekikoak eta ingurunearekikoak.

Urtean behin, Batzorde Etikoko kideek barneikuskaritza bat egiten dute, Danimarkako Gizarte Gaien Ministerioak sortutako eta erakunderako egokitutako autoebaluazio-tresna baten bidez. Horrekin batera, urtean behin, kanpo-ikuskaritza bat egiten dugu.


Laneko Arriskuak Prebenitzeko Sistema

Arlo eta negozio guztietan, lan-arriskuak prebenitzeko sistema batez osatuta dago pertsonei ematen zaien arreta. Sistema horrek indarreko legeak bete eta sistematikoki jarduteko aukera ematen du, hobetzeko elementuak identifikatzeaz gain.

Sistemaren kudeaketa Prebentzio Zerbitzu Erkidetu baten bidez egiten da. Eroskiko Prebentzio Zerbitzuko Zuzendariak zuzentzen du, eta jardunbideak, politikak, planak eta helburu komunak ezarri eta koordinatzen ditu; 5.3. kapituluan (“Pertsonak”) xehatuta daude horiek guztiak. Helburu horiek lortzeko, kudeaketa-organoak daude; besteak beste, Segurtasuneko eta Osasuneko Batzordea, Prebentzio Ordezkariak eta beste eragile batzuk (adibidez, Prebentzio Koordinatzaileak).


Ingurumena Kudeatzeko Sistema: ECOPLAN

Garapen iraunkorrarekin eta geroko belaunaldien oinarrizko beharrak asetzearekin dugun konpromisoak zera eskatzen du: ingurumenarekiko errespetua integratzea eta gizarte-ongizatea eta helburu ekonomikoak uztartzeko ahalegina egitea. Guretzat, klima-aldaketan ahalik eta eraginik txikiena izatea, baliabide naturalak babestea, hondakinak kudeatzea eta bibiodibertsitatea zaintzea eginbeharrak dira.

Kalitate eta Ingurumen Sailak zuzentzen du ingurumen-politika; arlo eta negozio guztietan ezarritako helburuak betetzen direla zaintzen du sail horrek. Horrez gain, kontsumitzaileen eta gizartearen sentiberatasuna sustatzen dugu, Idea Sana EROSKI prestakuntzako eta informazioko kanpainen bidez.

Ingurumenaren defentsa zuzentzen duen kudeaketa-tresna ECOPLAN da. Horren protagonistak erakundeko pertsonak dira, eta konpromiso indibiduala eta kolektiboa biltzen ditu. Honela gauzatzen da konpromiso hori:

  1. Asmo handiagoko konpromisoak hartzera eramango gaituen jarrera proaktiboa hartuz.
  2. Gure jarduerarekin lotutako ingurumen-eragina kontrolatuz, eragotziz edo txikituz.
  3. Kudeaketa-sistemak ezarriz (urtean kuantifika daitezkeen helburuekin) eta horiek baliabidez hornituz.
  4. Ingurumenaren babesa produktu eta zerbitzuak ikertzeko eta garatzeko prozesuan sartuz, ingurumen-ekimenen errentagarritasuna bilatuz eta negozioaukera berriak identifikatuz.
  5. Erakundeko maila guztiak informatuz eta prestatuz, garapen iraunkorrera bideratzeko.
  6. Agintariekin, tokiko komunitatearekin, sektoreko erakundeekin, hornitzaileekin eta kontsumitzaileekin komunikazio-bide arinak ezarriz, gure jardueraren eraginak jakinarazteko, baita eragin horiek txikitzeko erabiltzen ditugun baliabide eta teknologienak ere.


Sistema Ekonomiko-finantzarioa: ECOFIN

Enpresa-erakundea garen aldetik, gure lehen erantzukizuna gure alderdi interesdunentzat aberastasuna sortzea eta talde egonkorra bihurtzea da, emaitza ekonomikoen egonkortasuna eta horiek gizartean banatzen direla bermatzeko.

Enpresa-erakunde garen aldetik, gure lehen erantzukizuna gure alderdi interesdunentzat aberastasuna sortzea eta helburu ekonomikoak lortzea da. Helburu ekonomiko horiek, gure konpromiso etiko eta sozialekin batera, gure eginkizuna eta balioak garatzeko balio behar dute, baita gizartearen beharrak asetzeko eta bizitza-kalitatea hobetzen laguntzeko ere.

Analisi ekonomiko-finantzarioaren helburua gure emaitza kontrolatzea eta horren segimendua egitea da, eta maila txikien (zentro bakoitza) zein maila handien Ustiapen-kontua eta Egoera-balantzea erabiltzen da horretarako. Erreferentziazko egoera finantzario horiek hilero erkatzen dira Kudeaketa Planarekin eta aurreko urteetako datuekin, beste politika batzuk eta neurri zuzentzaileak eskatzen dituzten desbideratzeak eta/edo joerak hautemateko.

2004. urtean barne-antolamendua berriro diseinatu ondoren, Ondare Bermerako Saila sortu genuen. Hierarkikoki, Korporazio Arloaren mendean dago, eta, independentzia eta analisizorroztasun handiagoak izateko, txosten ekonomiko-finantzarioak eta barne-ikuskaritza egiten zituen zuzendaritza komun zaharretik bereizita. Sail berriaren helburua saltokietan administrazio- eta prozedura-ikuskaritzak egitea da, eta horien ondoren Barne Ikuskaritzaren Txostena egitea, alegia, hilean behingo balorazio xehatua. Txostena Kontseilu Sozialak eta zuzendari guztiek aztertzen dute.

Gure negozio-bolumena eta tamaina duten enpresa guztiek bezala, kanpo-ikuskaritza egin beharra dugu, kontabilitateko egoera egiaztatzeko. Ikuskaritza horren txostena Batzar Nagusian aurkezten da, onar dezan.


4.1 Antolamendu funtzionala Orria: 2/3 4.3 Kanpo-konpromisoen kudeaketa

© Eroski «itzuli