4. Gauzak egiteko beste modu bat

Antolamendu funtzionala

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Eroski Taldeak egoitza nagusitik kudeatu eta kontrolatzen du negozio nagusia; hots, etxerako kontsumo handiko ondasun eta zerbitzuen banaketa. Hantxe daude Goi Zuzendaritza, egoitza funtzionalak eta gure jarduera garatzeko beharrezko euskarria ematen duten negozioen zuzendaritza.

 

 

Kontseilu Errektorea Sozietate Kooperatiboaren gobernu-, kudeaketa- eta ordezkapen-organoa da, eta Batzar Nagusiak ezarritako politika orokorrean oinarritzen da. Kontseilu Errektoreko Lehendakaria Kooperatibako Lehendakaria ere bada, eta baita kooperatibaren legezko ordezkaria ere.

Organo betearazlea Zuzendaritza Kontseilua da, eta Negozio Zuzendaritzek eta arlo funtzionaletako zuzendaritzek osatzen dute. Kontseilu horrek Taldeko Zuzendari Nagusia aukeratzen du; Kontseilu Errektoreak urtero berretsi behar du Zuzendari Nagusia.

Zuzendaritza-funtzioa xedapen askeko eta konfiantzako printzipioaren arabera gobernatzen da. Zuzendariaren Estatutuan, korporazio-balioak (horiek transmititzeko konpromisoa hartzen du), jardunbideak eta zuzendariaren profila azaltzen dira.

Eroski Taldeko Korporazio Gobernuaren Urteko Txostenak jabetzaren egitura eta sozietatearen administrazioaren egitura jasotzen ditu. Txosten hori kontsultatzeko aukera badago, www.eroski.es gure web orrian.


Orria: 1/3 4.2 Barne-konpromisoen kudeaketa

© Eroski «itzuli