Testuaren neurria a a a
 
 

3. Honelakoa da gure erakundea

Sozietate-egitura

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Eroski Taldea kontsumo handiko ondasun eta zerbitzuen banaketaren sektorean dago, eta, bigarrena da elikagaiak banatzen dituzten kapital espainiarreko enpresen artean. 1990ean sortu zen, bederatzi kontsumo-kooperatibaren arteko itunaren ondorioz. Gaur egun, beste sozietate batzuekin sinatutako itunen bidez, banaketatalde handia gara, eta, talde horretan, hainbat jatorri eta motatako enpresak daude. Erakundea osatzen duten enpresa guzti-guztiek korporaziobalio berak dituzte. Oso hedapen handia lortu dugu Espainian.

Egun, zenbait sozietatek bat egin dute gurekin –esaterako, Supera, Udama, Vegalsa eta Mercat sozietateek–, supermerkatuaren formatua garatzeko. EROSKI marka da espainiar lurraldean zentro gehien dituena.

UDAMA

Udama Aragoiko aitzindaria da eta erabat integratuta dago Eroski Taldean. Sozietate horrek 54 supermerkatu eta 12 saltoki baino gehiago ditu, Aliprox frankiziaren erregimenean. Halaber, bere kokapena finkatu du Andaluzian; guztira, 72 denda baino gehiago ditu (supermerkatuak eta frankiziak), eta, horren ondorioz, erreferentziazko marka gara erkidego horretako kontsumitzaileentzat.

SUPERA

Supera Unión de Detallistas Españoles Koop. Elk.aren (Unide Taldea) sozietate filiala da. Horren supermerkatu gehienak sartu dira gure taldean; guztira, 49 supermerkatu. Horri esker, gure merkataritza-sarea Madrilen, Extremaduran, Gaztela eta Leonen, eta Gaztela- Mantxan hedatu da.

VEGALSA

Vegalsa Galiziako talde familiarra da, erkidego horretako aitzindaria, izan ere, 182 supermerkatu ditu. % 50ean parte hartzen duenez, Eroski ikurra du.

MERCAT

Mercat Balearretako aitzindaria da. Hango merkataritza-eskaintzaren liderra da. 129 supermerkatu ditu, eta horrek lurralde horretan merkatu-kuota handi-handia ematen dio.


Nazioartean, 2004an zehar, itun bat finkatu dugu Frantziako Les Mousquetaires taldearekin. Erosketak batera kudeatzeko plataforma batean sartu gara, eta, beraz, nazioarteko hedapenerako lehen urratsa eman dugu, etorkizunean trebetasunak eta negozioak batera garatzeko. Les Mousquetaires taldeak 4.000 saltokiko sarea du Europako zenbait herrialdetan; gainera, Frantziako bigarren banatzailea da, eta Europako bosgarrena. Nazioarteko ekoizleen mintzaide gailenetako bat da, eta, egun, 112.000 kolaboratzaile ditu.

3.2 Gure alderdi interesdunak Orria: 4/5 3.4 Negozio-alorra eta ikur-alorra

 
   
© Eroskieroski.es web orrira joan fundacioneroski.es web orrira joan