3. Honelakoa da gure erakundea

Gure alderdi interesdunak

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Pertsonak gara

Eroskin, helburua gara pertsonok, ez baliabidea. Guk osatzen dugu erakundearen oinarria, haren jabeak eta protagonistak baikara. Gure partaidetza-maila gure konpromisoaren eta noranzko biko barne-komunikazioaren ondorioa da, eta hauetan hezurmamitzen da:

· Kudeaketan eta helburuetan.

· Kapital sozialean eta emaitzetan.

· Gizarte- eta enpresa-bizitzan protagonismoa izanez, organo sozialen bidez.

Egunez egun, Eroski Taldea osatzen dugunon helburua hau dugu: langile bazkideen partaidetza- eta inplikazio-maila eta gure konpromisoa handitzea, kudeaketan parte hartzea bultzatzen duten balioztatze-, komunikazio- eta trebakuntza-sistemen bidez.

Langile bazkideen kopurua handitzeko joera 2003an eten zen, termino erlatiboetan; izan ere, urte hartan, Consum Koop. Elk. irten egin zen Eroski Taldetik.

 

Langile bazkideen bilakaera (2000-2004)

Langile bazkideen bilakaera (2000-2004)

 

Kontsumitzaileak

Eroski Taldea bederatzi kontsumo-kooperatiba elkartzearen ondorioa da, eta kontsumitzaileekiko harreman estuari eutsi izan diogu; izan ere, urteko irabazien % 10 haiekiko eta ingurunearekiko dugun konpromisorako gordetzen dugu.

Kontsumitzaileak protagonistak dira. Kontseilu Errektorean parte hartzen dute eta hartutako neurriei buruzko informazioa jasotzen. Haien behar eta itxaropenei erantzuteko modua ere aztertzen dugu; eta horretarako, arreta pertsonalizatua eta eraginkorra emateaz gain, zenbait komunikazio-bide ezarri ditugu.

Gure konpromisoa honetan datza: kontsumo osasungarria eta bermekoa eskaintzen diegu kontsumitzaileei, prezio lehiakorretan, eta horrekin batera, prestakuntza- eta informazioprograma bat eskaintzen diegu, bizi-aztura onen, osasungarrien, ingurumenarekiko errespetuzkoen eta solidarioen berri emateko. Eroski Fundazioaren Lagunekin elkarbanatzen ditugu interes horiek. Eroski Fundazioaren Lagunak elkartean, kooperatibako kontsumo-bazkideak biltzen dira (kudeaketan eta enpresa-arloko erabakiak hartzeko prozesuan hartzen dute parte), bai eta Eroskik sustatzen dituen prestakuntza- eta elkartasunekimenetan parte hartzeko interesa duten Fundazioaren lagunak ere.

Fundazioaren Lagunak Idea Sana EROSKI programaren protagonistak dira. Eroski Fundazioak ingurumen- eta elkartasunsentsibilizazioaren inguruan antolatzen dituen jarduera eta programei buruzko informazioa jasotzen dute etxean.

Eroski Fundazioa

Erakunde bizia eta parte-hartzailea da, eta Eroskiren balioak komunitatean garatzen ditu. Bereziki, kontsumitzaileei dagokien guztia etikoa eta gardena izango dela zaintzeko konpromisoa hartu du. Beraz, hiru ildoren inguruan antolatzen da bere eginkizuna. Hona hemen: kontsumitzaileak informatzea, garapen iraunkorra sustatzea eta elkartasuna.

Fundazioari egindako ekarpen ekonomikoari esker, hainbat ekintza gauzatzeko aukera dugu; besteak beste, dibulgazio-kanpainak egitea, aldizkari eta gidaliburuak argitaratzea, beka eta dirulaguntzak ematea, eta Hirugarren Munduko herrialdeei laguntzen dieten erakundeekin eta elikagai, jostailu, testuliburu eta abar biltzeko elkartasun-kanpainetan parte hartzea. Kontsumitzaileak dira guztioi bizitzakalitate hobea ematen diguten ekintza horien guztien hartzaileak.

Patronatu batek agintzen du Fundazioa, eta, Patronatuan, Eroski Taldea osatzen duten sozietateak eta kontsumitzaileak daude ordezkatuta; horiez gain, hainbat arlotako adituek ere (osasunaren, ingurumenaren, elkartasunaren eta teknologia berrien arloetakoek) beren ezagutzak ematen dituzte. Eta jakintza-arlo anitzeko talde tekniko handi baten laguntza ere jasotzen du. Azken talde hori kontsumitzaileengandik hurbil dago, haien beharrei etengabe erantzungo dien gizarte- eta giza proiektua garatzeko.

Proiektu horren barruan, urtero kudeaketa-plan bat diseinatzen da eta jartzen da martxan, eta honako hauek biltzen ditu: bazkide eta lagunentzako proposamenak; kontsumitzaileak informatzeko kanpainak; informazio-produktuak; elkartasunarekin, nazioarteko lankidetzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ekimenak; ikerketarako beka eta laguntzen deialdia; nazioarteko lankidetzako esku-hartzeetan laguntzeko urteko deialdia; babesak; eta Produktuak Entregatzeko programa.

Gure hornitzaileak

Gure hornitzaileak zuzenean inplikatuta daude balio-katean; beraz, elkarrekin egiten ditugun ekintza-programak ezinbesteko lankidetzatresna dira. Eroski Taldeak produktu freskoen merkataritza babesten du, batik bat, eta, hori dela-eta, hitzarmenak sinatzen ditugu tokiko sindikatu eta fabrikatzaileekin, beren produktuen kalitatea ahalik gehien handitzeko beharrezkoa den egonkortasun ekonomikoa bermatzeko.

Lankidetzaren bidez, produktu-estandarrak diseinatzen eta ezartzen ditugu (laborategiak eta Kalitate Sistemen sailak kontrolatzen dituzte estandar horiek), baita gizarte-jokabide arduratsua lortzeko barruko kudeaketa-politikak ere (jokabide horretan, gure Gizarte Erantzukizuneko politika guztiak integratzen dira zeharka).8000:2001 SA Arauaren egiaztagiria lortu genuenetik, bereziki garrantzitsua da alderdi hori.

Merkataritza-harremana izateaz gain, hornitzaileekin batera egiten dugu lan, langileen eskubideen defentsarako, elkartasunerako eta ingurumenaren babeserako jarduerak ezartzeko. Ildo horretan, 1999an, e+5 programaren laguntzarekin, ingurumena kudeatzeko sistemak diagnostikatzeko eta apurka-apurka ezartzeko prozesuari ekin genion. Fundación Entorno delakoak antolatzen du programa hori, Zientzia eta Teknologia Ministerioarekin batera, eta, horretan, gure marka propioen ehun hornitzaile baino gehiagok hartzen dute parte.

Itun estrategikoak

Kontsumitzaileen behar eta itxaropen guztiak ezagutzen ditugunez, funtsezkoa da produktu eta zerbitzuak diseinatzen eta sortzen adituak direnekin elkartzea, gure bezero guztien asebetetzerik handiena lortuko duen eskaintza sortzeko eta etengabe hobetzeko.

Lankidetza horrek korporazio-printzipio eta - balioak garatzea izan behar du helburutzat, eredu nagusiak, kudeaketa-prozesuak eta jarduera hobeak garatzeaz gain. Zeregin horretan, gure erakundeko Zuzendaritza Foroaren eta Batzorde Funtzionalen lana oinarrizkoa da, gure kultura hedatzeko eta gure aliatuek horren garapen praktikoan parte har dezaten.

Gure gizartea

Gizartean dugun eraginak pertsonek kultura etikoaren igorle gisa egiten duten ekarpena gainditzen du. Gure urteko irabazien % 10 gizartera bideratuz, gure ingurunean garapen iraunkorra eta ongizatea sortzen laguntzen dugu.

Inplikazio horretan, elkartoki moduko bat da Eroski Fundazioa, eta, bertan, kontsumitzaileen eskubideekiko, ingurumenaren babesarekiko eta elkartasunarekiko sentikorrak diren herritarrak elkartzen dira. Ildo horretatik, gizartearen helburuak bere gain hartzen dituen erakundea gara, helburu horiek lortzen ahalegintzen dena, komunikazio-bideak ezarriz eta zenbait alderdi interesdunekin elkarrizketan arituz.

Eroski zenbait gobernuz kanpoko erakunderen aliatu estrategikoa da eta haiekin batera aritzen da gizarte- eta ingurumen-sentsibilizazioko kanpainetan. Kanpainotan, besteak beste, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak ematen ditu, komunikazio-bide gisa jarduten du eta jokabide solidarioak diseinatu eta zehazten ditu.

Gure bezeroak

Eroskirentzat, bezeroak kalitate bermatuko produktu eta zerbitzuak erosteko prozesua baino askoz garrantzitsuagoak dira. Idea Sana EROSKI prestakuntza- eta informazio-programa integrala jartzen dugu bezeroen eskura; eta horri esker, kontsumo arduratsua garatzeko eta aztura onak, osasungarriak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta solidarioak lortzeko aukera dute.

Eroskirekin harremana estutu nahi dutenei Eroski Fundazioaren Laguna izateko eta, horren bidez, gure ahaleginetara batzeko aukera ematen diegu. Gure jarduerei buruzko informazio eguneratua jasoko dute, bai eta ingurumen- eta elkartasun-sentsibilizazioaren inguruan antolatutako zenbait programatan parte hartzeko gonbita ere.

Erakundeak eta Administrazio Publikoa

Legeak betetzeak eta giza eskubideekiko eta ingurumenaren babesarekiko dugun konpromisoak enpresa-ehunarekin eta administrazio publikoekin batzen gaitu, guztion helburuak baitira.

Etengabe ari gara administrazioekin lanean, bai tokiko administrazioekin, bai autonomikoekin eta bai nazionalekin. Konponbideak ematen ditugu, legeak egiteko prozesuan laguntzen dugu eta enpresek zenbait arlotan dituzten lanjarraibideak hobetzeko proiektu komunetan parte hartzen dugu aktiboki. Horrenbestez, ongizatea eta garapen iraunkorra lortzen laguntzen duten Gizarte Erantzukizuneko politikei buruzko sentsibilizazioa pizteko eta politika horiek sustatzeko eztabaida- eta iritzi-foroetan gaude. Aurrerago zehaztuko dugu alderdi hori, kanpokonpromisoei buruzko atalean.

Iritzi-liderrak

Gizarteko alderdi interesdun guztiekin elkarrizketa irekia dugu, eta haien beharrak asetzeko eta haiek gure helburuen artean sartzeko egindako ahaleginak abalatu egiten gaitu, nazioarteko iritzi-liderrekin biltzeko.

Geroko belaunaldiak

Giza eskubideen babesa, ingurumenarekiko errespetua eta komunitatearekiko elkartasuna sustatzeko politikak geroko belaunaldien oinarrizko premiei erantzuteko dugun kezkaren erakusgarri dira..

Legeen eskakizunak gainditu, eta oraingo eta geroko komunitateari on egiten dioten eta hura zaintzen duten politika berritzaileak garatzen ditugu.

Horrelaxe integratu dugu Nazio Batuen Bruntland Txosteneko garapen iraunkorraren kontzeptua.

Familia

Pertsonok protagonista eta partaide gisa konprometitzen gara Eroskirekin; izan ere, erakundea gure helburu pertsonalak integratzeaz ere arduratzen da. Egia esateko, hainbat modutara arduratzen da gure ongizateaz, Osasunaren Mundu Erakundearen definizioa aintzat hartuta: lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko politiken bidez (ordutegiak malgutzea, baimen boluntarioak ematea…), izatezko bikoteen eta zuzenbidezko bikoteen egoerak berdinduz, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuz eta erabakitzeko prozesuan parte hartzeko aukera emanez.


Eroskiren eta bere alderdi interesdunen artean komunikazio-bide irekiak daude, eta horien arteko harremanak erakundeen bilakaerara eta horien jarduera-esparruaren bilakaerara egokituz joan dira. Historikoki izan dugun konpromiso-maila handiari eutsi diogu, harreman hurbilak izan ditugulako eta komunikazio eta partaidetza estua dugulako. Hori dela eta, kontsumitzaile eta pertsonen beharrak asetzea da gure konponbide-bilaketaren lehen helburua.

Aldaketa hori gizarteak, tokiko komunitateak, gure hornitzaileek, gure profesional-taldeak, inbertitzaileek eta gobernuak guregan jartzen dituzten itxaropenetan agertzen da; hortaz, oso garrantzitsua da noranzko biko komunikazio-bideak ezartzea, haietako bakoitzarekin elkarrizketa gardena eta aberasgarria bermatzeko.

BIDEAK Zer lortu nahi dugu? Zenbatean behin? Norentzat?
NEXO aldizkaria Barne-aldizkaria. Bere edukiek enpresako arlo guztiak hartzen dituzte barne, eta, bereziki, ekonomia- eta sozietate-datuei erreparatzen die. Bi hilean behin Langile bazkideak
ADUNA aldizkaria Barne-aldizkaria. Kooperatibari buruzko informazioa ematen du: irekierak, emaitzak, helburuak, proiektuak, aitormenak eta laneko segurtasuna. Bi hilean behin Eroski, Koop. Elk.ko bazkideak
SEDE aldizkaria Eroski Taldearen egoitza nagusiko proiektuak, jardunbide egokiak, elkarrizketak eta albisteak eskaintzen ditu. Bi hilean behin Egoitzako langileak
INTERLOG Plataformei baino eragiten ez dien albisteak plazaratzen ditu. Hiru hilean behin Plataformetako langileak
MEJORANDO Hipermerkatuetako agintariak ditu hartzaile. Jardunbide egokiak eta negozioetarako interesgarriak diren ekimenak azaltzen ditu. Bi hilean behin Hipermerkatuetako agintariak
Idea Sana EROSKI aldizkaria Kontsumitzaileak informatzeko aldizkaria. Horren helburua kontsumitzaileei bizitza erraztea da; horretarako, elikadurari eta nutrizioari, kirolari, osasunari, ingurumenari eta elkartasunari buruzko proposamenak, aholkuak, ideiak eta informazioa ematen dizkie, bizi-aztura onak, osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak irakasteko. Bi hilean behin Bezeroak
Gizartea
Kontsumitzaileak
Iritzi-liderrak
Idea Sana EROSKI eskolak EROSKI dendetan informazio-topaketak egiten dira elikadurari eta nutrizioari, elikagaien manipulazioari, aisiari, kirolari, osasunari, ingurumenari, etxeari… buruz. Astean behin Bezeroak
Gizartea
Kontsumitzaileak
Iritzi-liderrak
Idea Sana EROSKI foroak Adituek hitzaldiak ematen dituzte, kontsumitzaileak informatzeko. Gaiak: Telebista eta ongizatea, Teknologia berriak etxean, Musikaren garrantzia, Bizimodua eta zoriontasuna… Hilean behin Bezeroak
Gizartea
Kontsumitzaileak
Iritzi-liderrak
Idea Sana EROSKI standa Merkataritza-sareko topalekua. Ingurumenaren eta gizartearen alorreko gaietan sentikortzeko kanpainei laguntzea eta gure ekimenen berri ematea du helburu. Etengabe Bezeroak
Gizartea
Kontsumitzaileak
Iritzi-liderrak
Idea Sana EROSKI bildumak Gure kanpainetan ematen den informazioa jasotzen duten liburuxka sintetikoak. Bezeroei eta kontsumitzaileei banatzen zaizkie, prestakuntza-jarduerak gogorarazi eta laburbiltzeko. Hiru hilean behin Bezeroak
Gizartea
Kontsumitzaileak
Iritzi-liderrak
Idea Sana EROSKI kanpaina Gure saltokietan ingurugiroari eta elkartasunari buruz informatzeko eta sentikortzeko jarduerak. Gizartearentzat eta ingurumenarentzat onuragarriak diren bizi-ohiturak sustatzea da helburua. Etengabe Bezeroak
Gizartea
Kontsumitzaileak
Iritzi-liderrak
BIDEAK Zer lortu nahi dugu? Zenbatean behin? Norentzat?
Consumer EROSKI aldizkaria Argitalpen aitzindari honek informazio baliagarria eta zorrotza ematen die kontsumitzaileei, eguneroko bizitzan erabakiak hartzen laguntzeko. Besteak beste, osasuna, ongizatea, elikadura, etxeko ekonomia, ingurua, teknologia berriak, aisia, kultura… aztertzen ditu. Elikagaien eta bestelako gaien analisi konparatiboak egiten ditu. Urtean 11 alde Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
Consumer EROSKI gida praktikoak Besteak beste, ongizateari, elikadurari, kirolari, hezkuntzari eta osasunari buruzko monografikoak ateratzen dira (orain arte argitaratuak: Frutas, Todo sobre el bebé, Hortalizas y verduras, Camino de Santiago eta Cómo atender mejor a nuestros mayores). Urtean bi Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
www.consumer.es EROSKI Interneteko albistegia. Egunerokotasuneko berriak ematen ditu eta egunero eguneratzen da. Bestalde, hiru atal oso ere baditu: Economía doméstica, Nutrición eta Bricolaje izenekoak. Egunero 20 berri Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
  Informazio-kanalak: Elikadura, Etxebizitza, Eskubideak, Bidaiak, Teknologia, Ekonomia, Brikolajea, Motorra, Hezkuntza, Zientzia, Ingurumena, Osasuna, Elkartasuna eta Elikagaien segurtasuna. Egunero Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
  Erreportaje bereziak: Elikadura, Etxebizitza, Eskubideak, Bidaiak, Teknologia, Ekonomia, Brikolajea, Motorra, Hezkuntza, Zientzia, Ingurumena, Osasuna, Elkartasuna eta Elikagaien segurtasuna Egunero Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
  Consumer EROSKI aldizkari digitala, inprimatuta argitaratzen den Consumer Aldizkariaren bertsio telematiko hedatua da. Egunero eguneratzen da. Urtean 11 ale Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
  Gida Praktikoak, inprimatuta argitaratzen den direnen bertsio telematikoa. Urtean 2 Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
  Lineako eskolak; kontsumitzaileentzat interesgarriak diren gaiak lantzen dituzte (orain arte argitaratuak: Dejar de fumar, Compra vivienda eta ¿Aprender a aprender?). Urtean 1 edo 2o Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
  www.consumaseguridad.com elikagaien segurtasunari buruzko web orria, informazioa ematen duena zorroztasun zientifikoz eta teknikoz. Etengabe Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
Harreragidaliburua Erakundean sartzen diren pertsona berrientzako gidaliburua, gure erakundearen balioak, eginkizuna eta funtsezko oinarriak zein diren jakin dezaten. Unean unekoa Kontsumitzaileak
Gune garbiak Ingurumen-sentiberatasuna handitzea eta ingurumenarekiko errespetuzkoak diren kontsumo- eta ezabapen-moduak hartzera animatzea. Unean unekoa Kontsumitzaileak
BIDEAK Zer lortu nahi dugu? Zenbatean behin? Norentzat?
Iragarki-taulak Gure erakundea osatzen duten pertsonei informazio interesgarriaren berri emateko guneak. Etengabe Giza taldea
Ebaluazioelkarrizketak Lana neurtzeko sistema, elkarrizketa pertsonalizatuen bidezkoa; langileen errendimendu pertsonala eta profesionala ebaluatzeko, lan-arloak eta helburuak ezarri eta adosteko eta ebaluatutako pertsonen ekarpenak jasotzeko aukera ematen dute. Neurketa kuantitatiboa eta kualitatiboa da, lana hobeto balioztatzeko. Urtean behin Giza taldea
Iradokizun-ontzia Langile eta bezeroen informazioa eta eskaerak jasotzeko etengabeko kanala; aukerak eta mehatxuak hautemateko eta etengabeko hobekuntzarako lan egiteko aukera ematen du. Etengabe Giza taldea
Kontsumitzaileak
Tokiko batzordeak Hilean behin, dendetara adskribitutako kontsumitzaileek bilerak egiten dituzte, Heziketa eta Sustapen Fondoaren kudeaketaren kontrola eta segimendua egiteko (gizarterako gordetzen den irabazien % 10 bideratzen da fondo horretara). Hilean behin Langile bazkideak
Batzorde delegatuak Kooperatibako langile guztiak ordezkatzen dituen gizarte-organoa da; lan-arlo, denda eta negozio bakoitzeko bazkideek ordezkari bat aukeratzen dute. Goranzko eta beheranzko komunikazio-bideak dira. Hilean behin Langile bazkideak
Gogobetetasuninkesta Eroski Taldeko gizarte-giroa neurtzeko tresna nagusia da. Bi urtez behin Giza taldea
Freskometroa Ezeroek hipermerkatuetan eskainitako produktu freskoekiko duten gogobetetasuna neurtzen du. Urtean behin Kontsumitzaileak
Kontsumoaren barometroa Eroski Fundazioaren ekimena da. Estatu osoa hartzen duen iritzi-ikerketa handia da, kontsumitzaileek kontsumoari, elikagaiekiko konfiantzari, prezioei eta abarri buruz zer jarrera eta pertzepzio duten neurtzeko egiten dena. Urtean behin Kontsumitzaileak
Kontsumitzaileen balioaren inkesta Ikerketa horren lehen emaitzak 2003an lortu ziren. Bezeroek gure bermekonpromisoarekiko, osasunari eta produktuen segurtasunari buruz informatzeko konpromisoarekiko eta giza tratuarekiko duten pertzepzioa eta konfiantza neurtzeko helburua du. Horrez gain, inkesta ikurren arabera egiten da, eta hainbat alderdi ebaluatzen ditu; besteak beste, prezioa, sorta, zerbitzuak, produktu freskoak (barietatea eta kalitatea), ingurunearekiko konpromisoa eta gure marka propioen ebaluazio globala. Urtean behin Kontsumitzaileak
Batzar Nagusiaren aurreko Prestatze Batzarrak Langile bazkide eta kontsumo-bazkideen informazio-eskubideari erantzuteko eta hura betetzeko, Prestatze Batzarrak egiten dira urtean behin; horietan, Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi bakoitzeko emaitza, datu, ekimen eta arauei buruzko informazioa ematen du. Horri esker, bazkideek informazio zuzena, argia eta azkarra jaso eta, beraz, batzarrean parte har dezakete. Urtean behin Kontsumo bazkideak
Langile bazkideak
Eroski Fundazioaren Bazkideen eta Lagunen arteko topaketak Idea Sana EROSKI prestakuntza- eta informazio-programan parte hartutakoekin elkartzeko dira. Gure bezeroek erakundean aktiboki parte hartzeko asmoarekin antolatzen dira. Urtean behin Kontsumo bazkideak
BIDEAK Zer lortu nahi dugu? Zenbatean behin? Norentzat?
Kooperatibajarduera Kontsumitzaileengana hurbiltzea eta haiek ezagutzea, haien eskubideak babesteko. Zenbait erkidegotako Kontsumoko Arbitraje Batzordeetako kideak gara: Madrileko Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean (banaketa-enpresa eta kontsumitzaileen elkarte gisa), Valentzian, Murtzian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrez gain, kudeaketa-planak zehazten eta egiten laguntzen dugu, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenean, Euskadiko Kontsumoko Aholku Batzordean, Madrilgo Kontsumitzaileen Kontseiluan eta Valentziako Kooperatiben Konfederazioan Aldian behin, Arbitraje Batzordearen arabera Iritzi-liderrak
Kontsumitzaileak
Bezeroentzako arreta-telefonoa Kontsumitzaileak informatzeko zerbitzua eta haiekiko komunikazio-bidea; horren bidez, Eroski Taldeak kezka, kexu eta iradokizunak jasotzen ditu. Etengabea Consumidores
PRISIO Eroski Taldeko erakunde-harremanetako plana, erabaki estrategikoak hartzen dituzten erakundeliderrekiko elkarrizketa optimizatzeko. Horren helburua da Taldeko korporazio-irudia eta garapen sozio-ekonomikoan egin dezakeen ekarpena indartzea, Taldeari eragiten dizkioten erakundeek hartutako erabakiak aldez aurretik jakitea eta gure sozietate-ereduaren balio eta alde onak transmititzea. Etengabea Iritzi-liderrak
Administrazio Publikoa
Inbertitzaile aliatuak
Bazkide estrategikoak
Batzar-agiriak Batzarraren ondorengo txostena; horretan hartutako akordioak biltzen ditu, baita batzarrera bertaratutakoak, data eta lekua ere. Batzar bakoitzean Giza taldea
Memoria soziolaboralak Enpresa osatzen duten pertsonekin lotutako aldagairik garrantzitsuenak aztertzen dituen txostena. Urtean behin Giza taldea
Pertsonalaren memoria estatistikoa Pertsonekin lotutako aldagaiak eta alderdiak aztertzen dituen txostena. Horretarako, aldiro-aldiro gestionatu eta ebaluatzen diren adierazlerik eta daturik esanguratsuenak erabiltzen dira. Urtean behin Giza taldea
Kontseilu Sozialaren memoria Eroski Kooperatiba Elkarteko bazkide langileen ordezkapen-organorik handienak aldian behin argitaratutako txostena; horretan, urtean zehar egindako lanaren berri ematen du. Urtean behin Giza taldea
Ingurumenmemoria Eroski Taldeak ingurumen-arloan dituen jokabide-printzipioak biltzen ditu, baita zenbait irismenekin eta kudeaketa-sistemarekin lortutako emaitzak ere. Urtean behin Giza taldea
Eroski Fundazioaren memoria Eroski Taldea Fundazioaren hiru jarduera-arloen (kontsumitzaileen interesen babesa eta defentsa, garapen iraunkorraren defentsa eta elkartasunerako konpromisoa) garapena laburbiltzen duen urtean behingo txostena. Urtean behin Bazkide langileak
Kontsumo-bazkideak
Informaziozirkularra Interes orokorreko informazioa da, eta ezarritako bideen bidez –hala nola, posta elektronikoaren, iragarki-taulen eta Intraneten bidez– jakinarazten zaie erakundea osatzen duten guztiei. Etengabea Giza taldea
PRISMA (Intranet) Barneko komunikazio-bidea; horri esker, langileek, sare pribatuaren bidez, modu erraz, dinamiko eta erakargarrian eskura ditzakete informazio eta gauza asko. Etengabea Giza taldea
www.fundacioneroski.es Eroski Fundazioaren jarduerak deskribatzen dituen web orria. Prestakuntza-, foro- eta kontsultazerbitzu esklusiboez gain, interes orokorreko informazioa ematen du, osasunari, segurtasunari, elkartasunari eta ingurumenari buruz. Etengabea Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak
www.eroski.es Atari digital honek erakundeak banaketa-talde modura egiten dituen jardueren berri ematen du, kontsumitzaileen beharrak asetzera bideratutako negozioko ekintza zehatzez informatzen du, eta kontsumo osasungarria eta bermeduna ziurtatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Etengabea Kontsumitzaileak
Gizartea
Iritzi-liderrak

3.1 Guztien eta guztientzako erakundea Orria: 3/5 3.3 Sozietate-egitura

© Eroski «itzuli