3. Honelakoa da gure erakundea

Guztien eta guztientzako erakundea

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Eroski Taldearen izaera juridikoak gure kultura eta nortasuna markatu ditu, hasiera-hasieratik, eta horrek ezaugarri bereizlea eman digu. Kooperatiba-ereduan oinarrituta, gobernu paritarioaren inguruan egituratzen da. Gobernu paritario horrek honako berezitasun hauek ditu:

Langileak jabe eta protagonista: Eroski Taldea 12.298 langileren jabetzakoa da. Horrez gain, langileok gara kudeaketaren arduradunak. Kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan dugun partaidetzaren ondorioz, proiektuaren partaide gara. Hortaz, erakundearen martxan hartzen dugu parte, erabakiak hartzeko prozesuan esku hartzeko beharrezkoak diren barnekomunikazioak eta -prestakuntza jasotzen ditugu, eta gure eskumenak kudeatzen, betiere, pertsona bakoitzaren autonomia eta erantzukizun-maila errespetatuta.

Kontsumo-bazkideak: 493.986 pertsona dira Eroski Fundazioaren Lagunak, eta biziaztura onei, osasungarriei, ingurumenarekiko errespetuzkoei eta solidarioei buruzko prestakuntza- eta informazio-jardueretan hartzen dute parte. Horrez gain, erakundearen gobernuan integratzen dira, kide independente gisa, eta erabakiak hartzeko eta negozioa bideratzeko prozesuetan har dezakete parte, beren behar eta itxaropenei erantzun ahal izateko. Horretarako, aldian behin, negozioko arlo eta jarduera guztien martxari buruzko informazio garden eta egiazkoa jasotzen dute.

Gobernu paritarioa: langile eta kontsumitzaileek osatzen dute Administrazio Kontseilua (zuzendaritzaorgano gorena), eta horrek bermatzen du, erabakiak hartzen direnean, sozietatearen behar eta itxaropenak aintzat hartzen direla. Langile eta kontsumitzaileek parte hartzen dutenez gero, horien sentiberatasunak uztartzeko eta taldearen estrategian integratzeko aukera dugu. Horrela, sentiberatasun horiei erantzutea lortzen dugu.

Soberakinen berrinbertsioa: ekitaldi bakoitzean lortzen diren irabazien % 10 gizarte-ekintzak egiteko erabiltzen dugu, bai eta kontsumitzaileen interesak defendatzeko jarduerak egiteko eta haiek kontsumo osasungarrirako eta kalitatezkorako dituzten eskubideak sustatzeko ere.

Aldi berean, gizarte-sentiberatasunak eta gizartearekiko konpromisoak erantzukizunzentzu batez markatu dituzte gure alderdi interesdunekiko harremanak; horren ondorioz, etengabeko komunikazio-bideak ezarri eta behar eta itxaropenak erakundearen helburuen artean integratu ditugu, horiek asetzen saiatzeko eta balio iraunkorra sortzeko.

Gobernu Onaren hiru Kodek agintzen dute Eroski Taldeko Korporazio Gobernuan, kudeaketa-gardentasuna eta etika bermatzeko; erakundeko bazkide guztiek ezagut ditzakete, barneko web orrian. Hona hemen Gobernu Onaren Kodeak: Kontseilariaren eta Errektorearen Estatutua, Jokabidearen Barne Araudia eta Administrazio Kontseiluaren eta Kontseilu Errektorearen Barne Araudia.



KONTSEILU ERREKTOREA
6 langile bazkide kontseilari eta 6 kontsumo-bazkide kontseilari.
Horien erdiak bi urtez behin berritu behar dira.
Hileroko bilerak, Zuzendaritza Nagusiarekin eta Kontsumo Zuzendaritzarekin.
Funtzioak:
- Kooperatibako lehendakaria aukeratzea.
- Zuzendari Nagusia urtero berrestea.
- Batzar Nagusiaren lehendakaritza.
- Barne Araudia ezartzea.
- Eskubideak ordezkatzea eta erabiltzea, epaitegi, auzitegi eta Estatuko organismoetan.
- Funts erabilgarriak inbertitzea, ekarpen-harpidetzak egitea eta bonu eta obligazioak jaulkitzea.
BATZAR NAGUSIA
Organo subiranoa, Kontseilu Errektoreak zuzendua.
Urtean behingo batzarra, kontuak onartzeko, kudeaketa-plana onartzeko, emaitzak aurkezteko eta Kontseilu Errektorerako proposatutako osagaiak berresteko.
PRESTATZE BATZARRAK
Langile eta kontsumitzaileen urtean behingo informazio-batzarrak, Batzar Nagusiko ordezkariak aukeratzeko.
KONTSEILU SOZIALA (*)
Kontseilu Errektorearen organo aholku-emailea, langileei dagokiena.
Kideak batzorde delegatuetako buru hautatuak dira.
6 kontseilari proposatzen diete Batzarrari, Kontseilu Errektorearen % 50 osatzeko.
Kooperatibako Lehendakariak eta Zuzendari Sozialak hitzarekin har dezakete parte, baina botorik gabe.
KONTSEILU KONTSUMERISTA
Kontseilu Errektorearen organo aholku-emailea, kontsumitzaileei dagokiena.
Kideak tokiko batzordeetako buru hautatuak dira.
6 kontseilari proposatzen diete Batzarrari, Kontseilu Errektorearen % 50 osatzeko.
Kooperatibako Lehendakariak eta Kontsumo Zuzendariak hitzarekin har dezakete parte, baina botorik gabe.
BATZORDE DELEGATUAK
Eskualdeka antolatuta.
Langile bazkideek aukeratutako ordezkariak.
Kontseilu Sozialeko kideak aukeratzen dituzte.
BATZORDE DELEGATUAK
Eskualdeka antolatuta.
Kontsumo-bazkideek aukeratutako ordezkariak.
Kontseilu Kontsumeristako kideak aukeratzen dituzte.
Langile bazkideak
12.298 langile jabe
Kontsumo-bazkideak
365.590 kontsumo-bazkide

(*) Estatutuen 59. artikuluan jasota dagoenez: Kontseilu Soziala langile bazkideekin lotutako gaiak behar bezala kudeatzen laguntzeko eskumena duen organoa da. Besteak beste, zeregin hauek ditu:
1. Urteko lan-arauak egitea
2. Langile bazkideen Prestatze Batzarraren buru izatea
3. Kontseilu Errektorearen aholkularitza- eta informazio-funtzioak egitea



Zer egiten dugun Nola egitan dugun
Eskaintzaren berrikuntza Hazkundea / Bereizketa                    
Fidelizazioa / Komunikazioa                    
Konpromisoak Bermeak eta Konfiantza                    
Kontsumo osasungarria Bizitza-kalitatearen hobekuntza                    
Hornitzaileekiko akordioak Harreman egonkorrak                    
Tokiko produktuen eta kulturaren sustapena Hurbiltasuna eta garapena                    
Sozietate-bizitza Partaidetza kudeaketan                    
Lan-kalitatea Gogobetetasuna / Pertenentzia                    
Ingurumen-kudeaketa Ekoeraginkortasuna                    
Aztura osasungarrien sustapena Kontsumitzaileen sentsibilizazioa                    
Gizarte-ekintza Produktuaren bizi-zikloan inplikazioa                    
Langile eta kontsumitzaileekiko Elkartasun-sentimendua                    
Jarduerak Balioak bizitzea                    

3. Honelakoa da gure erakundea Orria: 2/5 3.2 Gure alderdi interesdunak

© Eroski «itzuli