3. Honelakoa da gure erakundea

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Kontsumo handiko produktu eta zerbitzuen banaketako taldea gara, eta Espainiako etxe guztietara hurbildu nahi ditugu produktu eta zerbitzu horiek, ahalik kalitaterik handienekin. Horretarako, gure zentro guztietan, gure bezeroen gogobetetasunarekiko konpromisoa bermatzen dugu.

Gure kudeaketa etikoak etengabe neurtzea, kontrolatzea eta hobetzea eskatzen du, eta neurketa, kontrol eta hobekuntza horiek kolektibo interesdun guztiekiko dugun harremana ezartzen duten adierazleen bidez egiten ditugu. Kudeaketa Etikoko Printzipio horrek gure korporazio-balioak ditu oinarritzat, Kode Etikoan ematen dugu balio horien berri, eta erakunde osoan zabaltzen ditugu. Hona hemen:


ELKARLANA

Langileok jabeak eta protagonistak gara, eta geurea sentitzen dugu Eroski. Horrenbestez, Eroski Taldearen arazoak eta arrakastak gure mendean daude eta gugan eragin zuzena eta pertsonala dute.


GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Eroski Taldeak pertsonen garapen profesionala bideratu behar du, baina baita horien garapen integrala ere. Izan ere, pertsona garatzen bada, erakundeari garatzen laguntzen dio, eta horrek gizarte-garapena ekarriko duen bilakaera-espirala sortzen du. Hala ere, gure jarduerak erakundea egiten dugun pertsonok gainditzen gaitu eta oso eragin handia du ingurune hurbilean, eta hain zuzen, ingurune hurbil hori hobetzen eta gure komunitatea garatzen laguntzeko konpromisoa hartu dugu.


KONTSUMITZAILEEN BALIOA

Eroski Taldeak bokazio naturala du kontsumitzaileekiko, eta hori hainbat ekintzatan islatzen da; besteak beste, kontsumitzaileak enpresa-proiektuko protagonistak dira, haiekin komunikazio gardena eta noranzko bikoa izateko politika garatu dugu, kontsumitzaileen interes eta eskubideak defendatzeko konpromisoa hartu dugu, eta produktu onak, osasungarriak, seguruak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak eskaintzen dizkiegu.


PARTAIDETZA

Langileok parte hartze aktiboa dugu proiektuan, eta horrek azaltzen du gure erakundea sortu eta hazi izana. Pertsonok gara erakundearen arrakastaren bermea, eta, beraz, gure ardurakoak dira gure emaitzak eta hobekuntzaeta aurrerapen-helburuak.


BERRIKUNTZA

Gure ustez, etengabeko berrikuntza eta gure jarduera-arlo guztietan aukera berriak etengabe bilatzea ezinbestean bete beharreko baldintzak dira, bai enpresak berak aurrera egiteko, bai gure jarduerak gizartean sortzen dituen itxaropenei behar bezala erantzuteko.


Ildo horretan, Eroski Taldearen eginkizunaren jardunbideak hauek dira, Iraunkortasunmemoria honi dagokion erreferentzia-aldian (2003-2004):

Gure ardatz estrategikoekiko koherente izanez, erakundea osatzen dugun guztiok uste osoa dugu, erabakiak hartzeko, Gizarte Erantzukizuna hartu behar dela gidatzat.

Kudeaketa etikoa Zuzendaritzaren helburuen artean sartzeko, etengabeko hobekuntza Gizarte Erantzukizuneko printzipioen arabera hartzeko eta hura adierazleen bidez egiaztatzeko hartutako konpromisoari esker, 8000:2001 SA Araua egiaztagiria lortu dugu, bai eta horri eustea ere. Hain zuzen, Espainiako banaketa-enpresetan lehenengoa izan da gurea, eta, Europakoetan, bigarrena.

Gizarte-erantzukizuna bere egin duen enpresa izateak giza eskubideekiko errespetuarekin hartutako konpromisoa adierazten du, bai eta kontsumitzaileen, langileen, hornitzaileen eta komunitatearen oinarrizko eskubideekin errespetuz jokatzen duen kudeaketa garatzeko konpromisoa ere.

Konpromiso hori balio-kate osoan zehar hedatzen da, eta, horretan, erakunde osoak hartzen du parte; izan ere, arlo eta negozio guztietan aplikatzen dira Gizarte Erantzukizuneko politikak, gizartearen iraunkortasuna bermatzen laguntzeko, gu ere gizarte horren zati baikara.


Eroski Taldeko aginte-taula elikaduraren eremuan
Garapen arloko helburuen betetze mailan egindako aurrerapausoak
  Zer egiten dugun Nola egiten dugun 2002 2003 2004
Kontsumi-
tzaileekiko
bokazioa
Eskaintzaren
berrikuntza
Hazkundea
Bereizketa
Salmentak (mila eurotan) 5.121.582,12 5.203.771,86* 5.582.124,53
      Emaitzak (mila eurotan) 89.387,23 108.394,48* 129.920,00
      Merkataritza
-sarea
1.955 1.556* 1.790
      Inbertsioak (mila eurotan) 271.815,06 509.304,56* 357.193,51
    Fidelizazioa Eroski-Red txartelaren erabiltzaileak 875.000 945.947 1.006.526
    Komunikazioa Eroski Fundazioaren Lagunak 9.854 99.854 137.396
  Konpromisoak Bermeak Egiaztapen eta aintzatespenak 18 18* 19
    Konfiantza Analisiak eta kontu-
ikuskapenak
5.379 7.374 8.824
  Kontsumo osasungarria Bizitza-
kalitatearen
Idea Sana EROSKIren jardueretan parte hartutakoen kopurua 334.000 580.540 1.181.499
    hobekuntza Idea Sana EROSKIren aleak/urtean   900.000 1.400.000
Garapen eragilea Horni-
tzaileekiko hitzarmenak
Harreman egonkorrak Tokiko produktuak 9.074 10.785 9.789*
  Tokiko produktuen eta kulturaren sustapena Hurbiltasuna eta garapena Eskualde-saila duten dendak 36 41 48
      Eskualde-
kanpaina monografikoak
13 13 13
Giza alderdia duen taldea Sozietate-
bizitza
Partaidetza kudeaketan Langile bazkideak 13.079 10.868* 12.298
      Kontsumo-
bazkideak
516.675 341.333* 356.590
      Batzarretako
partaidetza-
maila: kontsumo-
bazkideak
9.793 7.419 6.864*
      langile bazkideak 7.985 7.297 7.727
* Datu horiek aldatu egin ziren Consum Koop. Elk. Eroski Taldetik irtetean

        

Eroski Taldeko aginte taula
Garapen arloko helburuen betetze mailan egindako aurrerapausoak
  Zer
egiten
dugun
Nola
egiten
dugun
2002 2003 2004
Giza
alderdia
duen
taldea
Lan-
kalitatea
Gogobetetzea Pertsonen
gogobetetzeari
buruzko
inkestak
(bi urtez
behin)
3,27   3,34
    Pertenentzia Prestakuntzako
orduak
153.000 159.124* 246.390
Ingurumen
arekin-
konprometitua
Ingurumen-
kudeaketa
Aintzatespenak Ingurumen
irizpideak
dituzten
Eroski
Natur
produktuak
Fruta eta
barazkiak
 
12,2
 
20,2
 
23,6
      Haragiak 15,2 24,5 33,8
    Ekoeragin
kortasuna
Hipermerkatuen
energia-
kontsumoak
(jouleak/m2
orduko)
 
15.086.614
 
8.748.000
 
7.488.000
      Ontzi-
kontsumoa
(ontziak
/freskoen
salmenta)
 
162,58
 
134,74
 
128,57
      Birzikla
tutako
hondakinak
(kg)
 
598.540
 
543.211
 
569.097
  Osasunerako
ohitura
onen
sustapena
Kontsumitza
ileen
sentsibilizazioa
Ingurumen-
kanpainetara
bertaratutakoak
32.500 85.560 211.200
      Elkartasun-
kanpainetara
bertaratutakoak
121.250 240.000 345.500
    Produktuaren
bizizikloan
inplikazioa
e+5
programako
hornitzaile
kopurua
50 100 135
Solidarioak
eta
gizartearekin
aktiboak
Gizarte-
ekintza
Elkartasun
sentimendua
Gizarte
Ekintzaren
dohaintzak
(mila
eurotan)
2.083,47 1.526,20 1.706,44
      Kontsumitza
ileentzako
kanpainak
(mila
eurotan)
4.485,73 5.138,47 6.021,18
  Langile
eta
kontsumitza
ileekin
jarduerak
Balioak
bizitzea
Produktuak
Entregatzeko
programa
480.809 802.311 1.187.543
      Bidezko
Merkataritza
120.200 180.303 101.779*
* Datu horiek aldatu egin ziren Consum Koop. Elk. Eroski Taldetik irtetean

Orria: 1/5 3.1 Guztien eta guztientzako erakundea

© Eroski «itzuli