Testuaren neurria a a a
 
 

2. Lehendakariaren gutuna

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Ingurumenaren Mundu Batzordearen arabera, «Iraunkortasuna gizateriak duen ahalmena da, egungo beharrak asetzeko, etorkizuneko belaunaldiek euren beharrak asetzeko duten gaitasuna arriskatu gabe» (Nuestro futuro común, 1987). Hitz bitan esan dezakegu, egungo eta etorkizuneko gizakiari bizi-kalitate hobea bermatzea dela kontua.

Bizi-kalitatea hobetzeko, hiru alderdi uztartu behar dira: ekonomia-garapena, ingurumenaren babesa eta gizarte-erantzukizuna, eta hiru alderdi horiek elkarren menpe daude.

Poliki-poliki, XX. mendearen amaierara arte onartu izan den Baconen paradigma zokoratzen ari gara. Haren arabera, zientziaren aurrerapena eta gizakiaren aurrerapena modu naturalean lotuta daude. Orain badakigu, zientziaren aurrerapenak ez dakarrela, ezinbestez eta zuzenean, denontzako ongizatea.

Ikasi dugu, halaber, gizakiak gauza gehiago behar dituela, eskariaren eta eskaintzaren arteko joko hutsak ematen dituenak baino. Gizakia mobilizatu egiten da, norbaitzuk merkatu horren onuretatik kanpo uzten dituzten arrazoien aurka. Eta enpresek ere, lehenago edo beranduago, beste horrenbeste egin beharko dute: garapen iraunkorraren ereduari heldu beharko diote.

Gero eta hiritar gehiago dago ingurumenarekin kezkatuta. Gai dira beren portaerak epe luzera izan ditzakeen ondorioak aurreikusteko, eta horregatik, prest daude beharrezko urratsak emateko. Hiritar horiek aztertu eta baloratu egiten dituzte enpresen portaerak, eta legitimitatea ere ematen diete, legeari bakarrik erreparatu gabe. Ez dute botere gehiago eskatzen; aitzitik, boterea erabiltzen duenak arduraz joka dezala eskatzen dute.

Eroskiren historian, garapen iraunkorraren ikuspegia funtsezkoa da sorrerako balioetan, eta, ondorioz, ez da mugatzen ingurumenarauak nahiz langileen kudeaketaren gaineko legeak betetzera eta produkzio garbiagorako irizpideak ezartzera.

Eroski Taldeak gobernu-egitura paritarioa du, gizarte-erantzukizunaren balioak barne hartzen dituen eta gure kultura eta identitatea bereizten dituen lege- eta sozietate-antolamendua. Guztiona eta guztiontzat da gure erakundea. Bertan, 12.298 langile dira jabe eta protagonista. 493.986 bazkide kontsumitzaile ditugu, eta bizi-ohitura osasungarri eta errespetuzkoen inguruko prestakuntza- eta informazio-jardueretan hartzen dute parte.

Esan bezala, gobernu-antolamendu paritarioa dugu: langileek eta kontsumitzaileek bat egiten dute Administrazio Kontseiluan. Horri esker, bi ikuspegiak uztartzen ditugu, eta Taldearen estrategia gizartearen behar eta igurikipenetara hurbiltzen dugu. Kontsumitzailearen interesak eta eskubideak asetzea eta defendatzea dugu helburu. Xede horretan oinarriturik, konfiantzazko produktuak eta zerbitzuak eskaini, gizartearekin modu solidarioan jardun eta etengabeko komunikazioari eusteko konpromisoa dugu.

Iraunkortasun-memoria honetan, segimendua egin diegu azken hirurtekoko helburuei eta epealdian emandako aurrerapausoei. Bestalde, etengabe hobetzeko dinamika ezarri dugu, kontsumitzailearekiko bokazioa, gizartearen garapenari egiten diogun ekarpena eta ingurumenarekiko konpromisoa neurtzeko gailuetan.

Memoria hau Global Reporting Initiativeren 2002ko Gidaren arabera egin dugu, eta gure erakundeak ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegietatik egin duen lanaren azalpen orekatu eta arrazoizkoa da.

Zorionez, garapen iraunkorraren zidorrean ez gaude bakarrik. Beste hainbat enpresa, gizartetalde eta hiritar ere hor ditugu, giza jardueraren ikuspegi orokorrean oinarrituta.

Constan Dacosta,
Constan Dacosta

 

 
   
© Eroskieroski.es web orrira joan fundacioneroski.es web orrira joan