IV. eranskina: 2015 milurtekoko gizarte-ekintza eta helburuak

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

Gure gizarte-ekintza eta 2015 milurtekoko helburuak

Nazio Batuen Erakundearen jarraibideak aintzat hartzen ditugun aldetik, gure elkartasunprograma 2000n aldarrikatutako 2015 Milurtekoko Helburuen Deklarazioaren barruan dago. Helburu horiek 8 printzipiotan zehazten dira, eta gobernuek printzipio horiei jarraitzeko konpromisoa hartu behar dute, garapen iraunkorra eta planetako aberastasunen banaketa hobea bideratzen laguntzeko. Beraz, gida moduko bat dira Eroskik bezala helburu hauek lortu nahi dituzten enpresentzat: herrialderik behartsuenen KANPO ZORRA desagertzen laguntzea, NAZIOARTEKO MERKATARITZAegitura orekatua antolatzea eta GARAPENERAKO LAGUNTZA OFIZIALA ematea..

Milurtekoko helburuak hain garrantziak izanik, Eroskiren Gizarte Ekintza zuzentzen dute. Hauek dira:

1.- Muturreko pobrezia eta gosea desagerraraztea: urtero, produktuak emateko kanpainak (1.187.543 euro, 2004an) eta Bidezko Merkataritzako kanpainak egiten ditu Eroskik.

2.- Lehen Hezkuntza unibertsala lortzea: azken hiru urteetan, UNICEFekin batera, Eroskik sentiberatasun-ekimenak bultzatu ditu “Eskolara berriz ere” kanpainaren barruan, herrialde azpigaratuetako neskatilak eskolatzea sustatzeko. Kanpaina horri esker, 60.000 euroko fondoak lortu dira.

3.- Genero-berdintasuna sustatzea: Eroskik mikrokredituak ematen dizkie emakumezkoei; horretarako, urtero, nazioarteko lankidetzako esku-hartzeak finantzatzeko deialdia egiten du.

4.- Haurren heriotza-tasa txikitzea: “Save the children” delakoarekin eta Banco de Alimentos de España Fundazioarekin elkarlanean ari da Eroski, Haurren Biziraupenaren eta Garapenaren Programa Bizkortuan.

5.- Amen osasuna hobetzea: Eroskik elikadura orekatuko programak egiten ditu kontsumitzaile eta bezeroentzat, Fundación Española del Corazón, Fundación para la Diabetes, Asociación Española de Dietistas y Nutricionistas eta Cinco al Día elkarteen laguntzarekin.

6.- GIB/HIESAri, malariari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea: Mugarik Gabeko Medikuekin batera, etengabe sentiberatasun-kanpainak egin eta antolatzen ditu Eroskik.

7.- Ingurumen-iraunkortasuna bermatzea: jende guztiarentzako prestakuntza-jarduerak egiten ditu Eroskik bere zentroetan, eta ingurunearen zainketa sustatzen du, birziklatze-kanpainen bidez eta ingurumenarekiko errespetuzko ohiturak sustatuz.

8.- Garapenerako itun globala lortzea: Eroski Munduko Ituneko (Global Compact) kide fundatzailea da, eta, enpresajardueran, erakunde sozialki arduratsua izateko zenbait printzipio betetzeko konpromisoa hartu du.

Horri esker, Fundazioaren bidez, Gizarte Ekintzako programak egiten ditu Eroskik, garapen iraunkorra lortzeko eta pobrezia desagertzen laguntzeko. Izan ere, hori lortzeko gai den lehen belaunaldia gara.

© Eroski «itzuli