Testuaren neurria a a a
 
 

III.eranskina: Munduko Itunaren 2004ko Aurrerapen Txostena

Beste pertsona bati bidali   Inprimitu

2004ko aurrerapen-txostena
Munduko Itunaren printzipioak Ekintza-planak Ad. Ebidentzia
Giza eskubideak 1
Enpresek nazioartean aldarrikatutako giza eskubideen babesa lagundu eta errespetatu behar dute.
EROSKI TALDEA giza eskubideekin konprometitzen da, eta hori bere lehentasunetako bat dela adierazten du, Kode Etikoan. Horrez gain, langileak, kontsumitzaileak, hornitzaileak eta gizartea defendatzeko konpromisoa duela adierazten du. HR 1 EROSKI TALDEAk Gizarte Erantzukizunarekiko duen konpromisoa estrategiaren garapena bideratzen duen Kode Etikoaren bost printzipioetako bat da. Hori dela-eta, nazioarteko eta nazioko ospe ezaguneko foroei atxikitako kidea da, enpresek gizarte-erantzukizuna nola bete arautzeko; besteak beste, Munduko Ituneko eta Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko Adituen Foroko kidea da. Horrez gain, nazioartean giza eskubideak defendatzeko eta ingurumena babesteko konpromisoa du, zenbait jarraibide aintzat hartuta; esaterako, Milurtekoko Garapen Helburuak eta Garapen Iraunkorra (Brundtland Txostenean zehaztutako kontzeptuaren arabera).
HR 2 Hornitzaileak eta azpikontratak aukeratzeko politika Gizarte Erantzukizuneko Konpromiso baten oinarrituta dago; dokumentu horren bidez, hornitzaileek eta azpikontratek beren jarduerak egitean giza eskubideak defendatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu behar dute.
HR 3
HR 4
• Egoitza nagusian 8000:2001 SA Arauaren egiaztagiriaren ikuskaritza egiten da eta hornitzaileei ere ahal zaie. Eskakizun mailakatuko programa ezarrita dago, eta lehentasunak ez-adostasunen araberakoak dira.
• Kudeaketa Sistema Etiko bat ezarri da eta horren segimendua egin da. EROSKI TALDEko zuzendaritzak ezarri du sistema hori, langile, kontsumitzaile eta hornitzaileek giza eskubideak errespetatzen dituztela kontrolatzeko.
Giza eskubideak 2
Giza eskubideen abusuetan nahasita egotea eragoztea
EROSKI TALDEAren egoitzatik kontratatutako hornitzaile eta azpikontratak beren jardueretan 8000 SA Araua sustatu eta betetzen dutela bideratzeko protokoloa. HR 2 • Hornitzaile eta azpikontratei Gizarte Erantzukizuneko Konpromisoa eskatzen zaie, edozein lankidetza-hitzarmen sinatu aurretik.
• Hornitzaile eta azpikontratak sailkatu egiten dira, haien langileen giza eskubideekiko duten konpromisoaren arabera, eta, ondoren, lan-instalazioetako eta horietatik kanpoko baldintzak hobetzeko eskakizun jakinak eta epeak zehazten zaizkie.
• Hornitzaile eta azpikontratei Lan Arriskuak Prebenitzeko Konpromisoa eskatzen zaie, beren lan-zentroetan legeak eskatutako minimoak lortzeko, eta elkarlanean aritzen gara, giza eskubideekiko errespetua segurtasun-estandar horietatik harago hobetzeko.
8000 SA Arauaren irizpideak ez betetzeko arrisku handiagoa duten hornitzaileei egin beharreko ikuskaritzakronograma eta 15 urtean eskakizun horiekin bat egiteko konpromisoa. HR 2 • Hornitzaile eta azpikontratei Gizarte Erantzukizuneko Konpromisoa eskatzen zaie, edozein lankidetza-hitzarmen sinatu aurretik.
• Hornitzaile eta azpikontratak sailkatu egiten ditugu, haien langileen giza eskubideekiko duten konpromisoaren arabera, eta, ondoren, lan-instalazioetako eta horietatik kanpoko baldintzak hobetzeko eskakizun jakinak eta epeak zehazten dizkiegu.
• Hornitzaile eta azpikontratei Lan Arriskuak Prebenitzeko Konpromisoa eskatzen zaie, beren lan-zentroetan legeak eskatutako minimoak lortzeko, eta elkarlanean aritzen gara, giza eskubideekiko errespetua segurtasun-estandar horietatik harago hobetzeko.
Produktu sozialki arduratsu baten diseinua eta hura merkaturatzeko plana, horren ekoizpen-fase guztietan parte hartzen duten langile guztien giza eskubideak betetzen direla bermatzen duen egiaztagiriarekin. HR 3 8000:2001 SA Arauaren irizpideak errespetatzeko eskakizunarekiko konpromiso gero eta handiagoa du, kuantitatiboki eta kualitatiboki, hornitzaileen langileen giza eskubideen babesari eta defentsari dagokionez.
EROSKI TALDEAk, kanpo-ikuskaritza baten bidez, produktu sozialki arduratsu baten ekoizpen-fase guztietan parte hartzen duten langile guztien giza eskubideak errespetatzen direla bermatzen du
Lan-arauak 3
Elkartzeko askatasuna eta elkarketa kolektiborako eskubidearen onarpen eraginkorra errespetatzea
EROSKI TALDEAk elkartzeko askatasuna errespetatzen du eta hauek ditu helburuen artean: kudeaketa-organoek langileak aintzat hartzea, erabakiak hartzeko prozesuetan, eta langileek kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan parte hartzea, pertsonak partaidetzat eta protagonistatzat jotzen dituen kooperatiba-ereduan oinarrituta dagoen aldetik. Hori dela-eta, baliabideak eskaintzen ditu, langileen prestakuntzarako (beren erantzukizunak onar ditzaten) HR 5 EROSKI TALDEAk aktiboki parte hartu nahi du, langileen lan-baldintzak hobetzera bideratutako ekarpen eta proposamenak bultzatzeko sortutako batzorde eta eztabaidaguneetan. Hori dela-eta, zentroetako pertsonal-sailek batzorde eta eztabaida-gune horiek sustatu eta antolatzen dituzte, enpresa-jarduerak berak lan-giroa eta lan-baldintzak tratatzeko eta aztertzeko eskatzen dituenekin batera.
LA 3 EROSKI TALDEAk langileek kooperatiban parte hartzea sustatzen du, langile bazkideen kopurua handitzeko; kooperatibaz kanpoko esparruan, GESPA sozietate zibila sortu du, ahal den heinean, sozietate-egitura kopiatzeko, eta horri kapital-ekarpenak egiteko formulak dituzte langileek.
4
Derrigorrezko lan mota guztiak desagerraraztea
EROSKI TALDEAk ez du inoiz bere erakundean derrigorrezko lan motarik onartu. Horrelakorik ekoizpen-kate osoan gerta ez dadin bermatzeko, barne-ikuskaritza bat egiten die Taldeko arrisku handiagoko hornitzaileei, 8000 SA Araua errespetatzen dutela egiaztatzeko. HR 7 8000:2001 SA Arauaren irizpideak errespetatzeko eskakizunarekiko konpromiso gero eta handiagoa du, kuantitatiboki eta kualitatiboki, hornitzaileen giza eskubideen babesari eta defentsari dagokionez.

2004ko aurrerapen txostena
Munduko Itunaren printzipioak Ekintza-planak Ad. Ebidentzia
Lan-arauak 5
Haur-lana eraginkortasunez deuseztatzea
EROSKI TALDEAk ez du haurren lanik onartzen, eta horrelakorik ekoizpen-kate osoan gerta ez dadin bermatzeko, barne-ikuskaritza bat egiten die Taldeko arrisku handiagoko hornitzaileei, 8000 SA Araua errespetatzen dutela egiaztatzeko. HR 6 8000:2001 SA Arauaren irizpideak errespetatzeko eskakizunarekiko konpromiso gero eta handiagoa du, kuantitatiboki eta kualitatiboki, hornitzaileen giza eskubideen babesari eta defentsari dagokionez.
6
Okupazioari eta enpleguari uruzko edozein diskriminazio deuseztatzea
EROSKI TALDEAk ez du inolako bereizketa-jarduerarik onartzen. Errealitate soziodemografiko desberdinen bizikidea da, eta bere kulturan sartzen ditu horiek, bizikidetzarako eta bere balioak aberasteko. Erakundeko aniztasuna (hainbat berezitasun indibidual baitaude) eta aipatutako errealitateak sartzea dira bereizketa-jarduerarik gabeko eta aukera profesionalen berdintasuneko kultura baten oinarria. HR 4 • Instalazioen irisgarritasunerako politikak ezarrita ditu, urritasunen bat duten bezero eta langileek arazorik izan ez dezaten, eta urritasunen bat duten pertsonak eta zenbait kolektibotako pertsonak kontratatzen ditu.
• Bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeko politikak.
LA 10 • Instalazioen irisgarritasunerako politikak ezarrita ditu, urritasunen bat duten bezero eta langileek arazorik izan ez dezaten, eta urritasunen bat duten pertsonak eta zenbait kolektibotako pertsonak kontratatzen ditu.
• Ordainsari-baldintza berdinak erantzukizun-maila berdinetan.
• Izatezko eta zuzenbidezko bikoteen baldintzak parekatzen ditu.
LA 11 Bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeko politikak zehaztu ditu; besteak beste, 20 eta 28 orduko lan-asteak, zenbait baldintzapen indibidual eta lan exekutiboak edo zuzendaritzalanak uztartzeko aukera duten arduradunentzat.
Ingurumena 7
Ingurumenarazoei dagokienez, arreta-irizpide baten aplikazioa bultzatzea
EROSKI TALDEAk asmo handiko Ingurumen Kudeaketako Plana (ECOPLAN) garatu du, 2004-2008 denboraldirako; konpromiso hauek hartu ditu:

1. Ingurumen-arazoei dagokienez, arreta-irizpide baten aplikazioa bultzatzea.

2. Ingurumen-erantzukizun handiagoa sustatzeko neurriak hartzea.

3. Ingurumenerako kaltegarriak ez diren teknologien garapena eta hedapena sustatzea.

3.13 EROSKI TALDEAk bere jarduerek klima-aldaketan, baliabide naturalen babesean, hondakinen kudeaketan eta biodibertsitatearen kontserbazioan duten eragina zehaztu du, eta, horretatik abiatuta, ondorio horiek kontrolatzeko eta txikitzeko sistema garatu du.
EN 1 Lehengaiak arrazionaltasunez erabiltzeko eta horien kontsumoa txikitzeko programa garatu du, zenbait ekimenen bidez; hala nola, kontsumitzailearentzako enbasatuak (ontzi kopurua) gutxitzeko, kamiseta-poltsa gutxiago erabiltzeko eta horien ekoizpena ingurumenirizpideen arabera optimizatzeko jarduerak, bai eta bezeroen eskura berriro erabiltzeko poltsak jartzea ere (horien % 15 birziklatutako materialez eginda dago).
EN 2 EROSKI TALDEko zentro guztietan administrazio-materiala –adibidez, kartoia, papera, tonerrak eta pilak- birziklatzeko kanpainak sustatu ditu.
EN 3 Energia-kontsumoa hobetzen duten sistemen proba pilotuak egin ditu eta ondoren merkataritzasarean sartu ditu; esaterako, zonaldekako eta ordutegikako pizketa independenteak, mugimendu-sentsoreen irakurketaren araberakoak, eta luminariaren balio-bizitza luzatzeko programak.
8
Ingurumenerantzukizun handiagoa sustatzeko neurriak hartzea
EN 5 Ura aurrezteko neurriak hartu ditu; adibidez, merkataritza-sarean dutxa gisako mangerak jartzea eta merkataritza-sareko zerbitzu publikoetan tenporizadoreak erabiltzea.
EN 8
EN 10
Garraio Berdearen Proiektua garatu du, EROSKI TALDEko zuzendaritzak sustatuta, eta airerako gas-isuriak txikitzen direla adierazten duen aginte-taula bat ezarri du.
EN 11 Hondakin-kudeaketaren diagnostikoa egin du, eta, kartoia, papera, zura, haragi-hondakinak, plastiko bigun eta handiak eta tresna elektriko eta elektronikoak direla-eta, merkataritzasare osoan neurriak hartu ditu, hondakin gutxiago sortzeko eta horien tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko.
EN 14 • Ingurumen-aldagaia behin betiko faktoretzat hartu du, EROSKI TALDEAren marka propioko produktuen garapenean.
• Fundación Entorno delakoarekin batera, e+5 ingurumen-kalifikazioko programa garatu du, hornitzaile eta azpikontratetarako, horniketa-kate osoan ingurumen-portaera hobetzeko eta ekoizpen-jarduera hobeak aztertzeko.
2004ko aurrerapen txostena
Munduko Itunaren printzipioak Ekintza-planak Ad. Ebidentzia
Ingurumena 8
Ingurumenerantzukizun handiagoa sustatzeko neurriak hartzea
Horrez gain, EROSKI TALDEAk langileentzako prestakuntzajarduera ugari egiten ditu, lanjarduera hobeak ezagutu eta erabil ditzaten. Gizartearentzat ere antolatzen ditu, bizitzakalitatea hobetuko duten eta ingurunea geroko belaunaldientzat babestuko duten bizi-aztura onak, osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak izan ditzaten. 1.1 • EROSKI TALDEko kontsumitzaileei ingurumenarekiko ohitura errespetuzkoei buruzko prestakuntza eta informazioa ematen die. Hona hemen zenbait adibide: sakelako telefonoak birziklatzea (TRAGAMÓVIL), ASIMELECekin batera; beira birziklatzea, ECOVIDRIOrekin batera; ingurumenarekiko errespetuzko gidatze-moduaren aldeko kanpainak, RACCekin batera; eta energia aurrezteko kanpainak eta “S.O.S. Salva el Planeta” kanpainak, WWF/ADENAren eskutik besteak beste.
• CONAMA fundazioak 2004an antolatutako Ingurumenaren VII. Batzar Nazionala: “Garapen Iraunkorraren Gailurra” babestu du.
• Langileei formazioa eman die EROSKI TALDEAren jarduerak klima-aldaketan, baliabideen babesean, hondakin-murriztapenean eta -kudeaketan eta biodibertsitatearen kontserbazioan izan dezakeen eraginari buruz.
9
Ingurumenerako kaltegarriak ez diren teknologien garapena eta hedapena sustatzea.
Energia berriztagarriak erabiltzeko ekimenak eta energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren jarduerak. EN 17 Energia berriztagarriak erabiltzen hasi da; besteak beste, plaka fotovoltaikoak, merkataritzasarearen energia-beharrak osatzeko.
Ustelkeriaren aurkako borroka 10
Enpresek ustelkeria mota guztien kontra jardun behar dute, baita estortsioaren eta eroskeriaren aurka ere.
Besteak beste, Kode Etikoan eta barne-araudian, jarduera etiko eta gardenak proposatu eta sustatzen ditu EROSKI TALDEAk, erakundeko hierarkia-maila guztietako erantzukizunen garapenean. SO 2

 
   
© Eroskieroski.es web orrira joan fundacioneroski.es web orrira joan