Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen
Gizartea

Gizarte-ardura gure komunitateko eta, oro har, gizarteko kide solidario gisa jarduteko konpromisoa da. Horrela, bada, ingurunearekiko konpromisozko jardueretarako erabiltzen dugu gure etekinen % 10, Eroski fundazioaren bidez, eta aberastasuna sortzeaz gain, gizarte-ongizateari eta garapen iraunkor orokorrari laguntzen diogu.

Eroski Fundazioaren jarduerak nazioarte-mailan eta kontsumitzaileengandik gertueneko mailan antolatzen dira. Bizi-ohitura onak, osasungarriak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta solidarioak hedatzen saiatzen gara, eta haien gizarte-sentiberatasuna garatzeko bide bat gara. Gizarte-ardura dugunez, giza eskubideen eta ingurumenaren errespeturako eta efentsarako Munduko Hitzarmenaren Printzipioekin konprometitzen gara, baita 2015 Milurtekoko helburuekin ere, ongizateari laguntzeari eta pobrezia erauzteari dagokienez.

HOBETZEN JARRAITUKO DUGU… gizartearen partaide sentituz, eta garapenean aktiboki parte hartuz, gure enpresa-jardueraren eta Eroski Fundazioaren jardueren bidez; irabazien % 10 gizartean inbertitzen ditugu.

Mundu hobe baten alde

Parte-hartze aktiboa

Eroski Fundazioak jarduera hauetara bideratzen ditu bere ahaleginak: gizarte-ekintzara (lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu hirugarren sektoreko erakundeekin), sentsibilizazio-jardueretara, urteroko Ikerketarako Beka eta Laguntzetara eta Nazioarteko Kooperazioko Esku-hartzeak Finantzatzeko Proiektuetara, kooperatibak, bidezko merkataritza, biztanleria ahularen prestakuntza eta gaikuntza sustatzeko eta garatzeko. Aktiboki laguntzen dugu, gure jardueren eta gizarteko parte-hartze solidarioaren bidez, gizarte-, ekonomia-, kultura- eta ingurumen-garapenean. Horregatik, Eroski Fundazioak laguntza ematen die GKEei, bai zuzeneko diru-laguntzen bidez, bai elkarlanerako hitzarmenak sinatuz, jarduera zehatz batzuk egiteko.

2004an GKE-ekin sinatutako hitzarmenak

Intermon-Oxfam. "Itxaropenerako egun bat" 10. Elkartasunaren festa babestea Estatuko 47 hiritan, "Emakumea garapenera" lemapean. 262.800 lagunek hartu zuten parte. Eroski Fundazioaren ekarpena 20.000 eurokoa izan zen.

Mugarik gabeko medikuak. "Larrialdietarako funtsari" laguntzea, naturahondamendien ondorioei aurre egiteko 9.000 euro eman ditu Eroskik.

UNICEF. Hirugarren munduan hezkuntza-eskubidea babesteko "Hezkuntza Orain" kanpaina, hirugarren munduko 25 herrialdetako haurrei eskolako materiala erosteko funtsak biltzeko. Eroski Fundazioak 25.000 euro eman zituen.

Gurutze Gorria. Asiako itsasikarak kaltetutakoei laguntzeko Giza larrialdiko kanpaina egin zen, eta 15.000 euro eman genituen.

WWF/Adena. Gizartea klima-aldaketari buruz sentsibilizatzeko laguntza-kanpaina; hobetze-proposamenak finkatu dira lantokietarako, eskolarako, etxerako eta garraiorako. 30.000 euroko ekarpena egin da.

Munduko Haurren Federazioa. Jostailuak, ehun-gaiak eta oinetakoak emateko programa (894.000 euroko balioa zuten), herrialde ahulenetara bidaltzeko; nagusiki, Txilera, Perura, Guatemalara, Errusiara eta Boliviara bidali dira, baita Brasilera (“kaleko haurrentzat”), Kubara eta Afrikara ere.

Eroski Fundazioak nazioarteko lankidetzarako laguntza-programak garatzen eta babesten ditu. Bere ahaleginak 2015 Milurtekoko Garapen-helburuen arabera bideratzen ditu; 2000. urtean New Yorken ospatutako Nazio Batuen bileran onartutako Milurtekoko Deklarazioan ezarri ziren helburu horiek. Gizarte-ekintzaren ahaleginak bat datoz zortzi helburu horiekin (IV. eranskinean zehazten den moduan), eta Nazio Batuek ezarritako lehentasunak babestuko dituzten ekimenak garatzen ditugu. Hauek dira ezarritako lehentasunak: herrialde ahulenen KANPOZORRArekin amaitzea, NAZIOARTEKO MERKATARITZAren egitura orekatua antolatzea eta GARAPENAri LAGUNTZA OFIZIALA ematea.

Nazioarteko garapenean esku-hartzeko proiektuak finantzatzeko urteko deialdia

Herrialde pobreetako ahulenek, marjinatuenek eta baztertuenek oinarrizko beharrak beren kasa eta modu iraunkorrean asetzen laguntzen dugu. Horretarako, justizia, berdintasuna, giza eskubideen errespetua eta ingurumen-iraunkortasuna sustatzen ditugu. Hiru arlotako proiektuak finantzatzen ditugu: kooperatiben sustapen eta garapenekoak, bidezko merkataritzakoak eta biztanleria ahulenaren prestakuntza eta gaikuntzari lotutakoak..

Azken bi deialdietan (2003 eta 2004 urteetakoak), 6 proiektu jarri dira martxan, Eroski Fundazioaren 317.434,85 euroko ekarpenari esker. Aukeratutako proiektuentzako dirulaguntza % 45 igo da, 2001 eta 2002 urtekoekin alderatuz gero.

Aurkeztutako proiektuen kategoria helburuen arabera zehazten da. Gure lankidetza izaera, merkataritza osasungarria eta bermeduna sustatzeko konpromisoa, eta kontsumitzaileak prestatzeko eta informatzeko programa bizia kontuan hartuta, lankidetzako deialdiak gure kulturarekin bat datozen den hiru gaietako proiektuak jaso behar ditu:

Eroski Taldeak garapen iraunkorraren eta aberastasunaren banaketa berdinagoaren alde egindako ahaleginak eta inbertsioak eskertzeko, Garapen iraunkorrerako kooperazioaren saria jaso genuen 2004ko apirilean. Sari hori 2003-04ko Ingurumenaren Europako Sarien Espainiako atalean ematen da. Entorno Fundazioaren saria da, eta Gurutze Gorriarekin batera gauzatutako “Machacos-en (Kenia) elikagaien segurtasunaren aldeko kooperatibak eta elkarteak sortzeko laguntza” proiektuagatik jaso genuen.

Ikerketarako beken eta laguntzen urteko deialdia

Hiru ikerketa-arlori laguntzen diegu: Bioetika eta Enpresari, Nutrizioa eta Osasunari, eta Elikadura-segurtasunari. Bekak edo laguntzak urtebeterako dira, eta, gehienez ere, hiru urtera arte luza daitezke. 6.000 eurokoak dira, eta Estatuko ikerketazentroetako unibertsitateko goi-mailako tituludunei zuzentzen zaizkie.

2004. urtean, zentro hauek lortu zituzten: Murtziako Unibertsitateko Biologia Fakultateak, Nutrizio eta Osasunaren arloko “Akuikulturan interes berria duten espezieen nutrizioa hobetzea: elikadura-erritmoak eta dietak” proiektuagatik; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Elikadura-segurtasunaren arloko “Merkataritza zentroetako azaleretako arrisku mikrobiologikoak zehazteko metodo berriak” proiektuagatik. Eman gabe geratu zen Bioetika eta Enpresaren arlokoa, ez baitzen proiekturik aurkeztu.

Balioak igortzea

Konprometitutako kontsumitzailea

Gure konpromisoari eusten diogu: gizarteardura duen enpresa gara, giza eskubideak babesten eta errespetatzen ditugu, eta sentiberatasun hori erakundea osatzen dugunoi, kontsumitzaileei eta gurekin lanean aritzen diren erakundeei hedatzen diegu.

Eroski Fundazioaren elkartasun-ahalegina kontsumitzaileen gizarte-sentiberatasuna sustatzeko zuzeneko inplikaziotik abiatzen da. Helburua elkartasun-ekimenen eragin ekonomikoa eta oihartzuna areagotuko duten ahaleginak batzea da.

Eroski Fundazioaren nahia kontsumitzaileak zentroetako kooperazio- eta elkartasunekintzetan inplikatzea da; horregatik, partehartzeko eta laguntzeko aukera ematen zaie. 2004an egindako ekintzetatik, hauek nabarmenduko ditugu:

Eroski Taldearen (gizarteari baliabideak ematen dizkion izaera kooperatiboko enpresa gisa), eta Eroski Fundazioaren (hirugarren sektoreko erakunde gisa) konpromisoak sentibera egiten gaitu; horregatik, urteko laguntzen bidez babestutako nazioarteko lankidetza proiektuez gain, premia handieneko beharretarako gizarteekintzako kanpainak gauzatzen ditugu. Horrela, bada, 2003. urtean, “Nik lagundu egiten dut” kanpaina antolatu genuen, Irango lurrikaren biktimen alde; euro batean saldu ziren poltsikoegutegiak atera ziren, eta 48.592 euro bildu ziren.

2004an, zoritxarrez, beste premiazko kanpaina bat antolatu behar izan genuen, tsunamiak hondatutako Asiaren hego-ekialdeari laguntzeko. Kasu horretan, 15.000 euro eman genituen, eta 119.500 euro bildu genituen gure zentroetan, abenduaren 26tik urtarrilaren 31ra bitartean, Gurutze Gorriarekin batera egindako "Tsunami plan berezia" proiektuaren bidez. Bildutako funtsei esker, edateko urarentzako bidoiak, laguntza-materialak eta larrialdietako zerbitzuak bidali ziren, bilaketa eta familiak berriz elkartzeko zerbitzuak eskaini, berrikuntza-lanetan lagundu, etorkizuneko balizko hondamendietarako trebakuntza eman eta garapen ekonomikoko programak egin ziren.

Bestalde, nazioarteko kooperazioaren alde lanean jarraitzen dugu, 2000. urtetik. Eroski Fundazioaren eta kontsumitzaileen kanpaina zehatzen ekarpenen bidez, lankidetza egonkorreko programak sortzen ditugu, eta gure denda-sare osoko merkataritza-jardueran barneratzen ditugu. Horretarako, hainbat sentsibilizazio-kanpaina egin ditugu dendetan, ahulenen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen kontsumo arduratsua sustatzeko. Idea Sana EROSKI programa eta Intermón-Oxfam erakundea, beraz, Bidezko Merkataritza familia-erosketaren otarrean egoteko lan egin dugu azken urte hauetan. Horrez gain, kanpaina horiek sendotu ditugu zentroetan Idea Sana EROSKI eskolak emanda, eta proiektu horiei buruzko informazioa argitaratuz Idea Sana EROSKI aldizkarian eta www.ideasana.com. web orrian.

Bidezko merkataritza ohiko nazioarteko merkataritzaren alternatiba da. Garapenerako lankidetzarako merkataritza-harremana da, eta merkatutik baztertu diren eta desabantailak dituzten ekoizleen garapen iraunkorra du helburu; hau da, alternatiba ekonomiko iraunkorra da herritar pobreenentzat eta ahulenentzat.

Hauek dira produktuon ezaugarri nagusiak: ekoizleentzako soldata duinaren eta genero-berdintasunaren bermea dute, eta halaber, osagaien kalitate eta naturaltasunarena eta ekoizpenean ingurumena errespetatu izanaren bermea.

Gure zentroetan, Bidezko merkataritzako produktu hauek aurkituko dituzte bezeroek:

  • EQUITA kakao-krema, 400 gr
  • EQUITA istanteko kakaoa, 375 gr
  • Ehotako EQUITA kafe naturala, 250 gr
  • Egiteko AFRICAO txokolate-hautsa,250 gr
  • Esnedun bio MASCAO txokolatea, 100 gr
  • Txokolate hutseko bio MASCAO, 100 gr
  • Te beltz biologikoa, palmazko otarrean



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo