Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen
Etorkizuneko belaunaldiak: ingurumena

Hazkundearen beharrek ezin dute etorkizuneko belaunaldien ongizatea kolokan jarri. Horregatik, Ingurumena errespetatzearen aldeko apustua egiten dugu gure eguneroko jardueretan. Eta gure hornitzaileengana eta kontsumitzaileengana hedatzen dugu printzipio hori.

HOBETZEN JARRAITUKO DUGU... gure konpromisoa hornitzaileentzako eta kontsumitzaileentzako programak prestatzera hedatuz, ingurumena errespetatzen duten praktikak sustatzeko, eta ingurumen-inpaktua onartzeko, kontrolatzeko eta murrizteko.

Ingurumen-kudeaketa

Ingurumena errespetatuz hazten gara

Espainiako lehen banaketa-enpresa izan gara ISO 14001 arauaren araberako ingurumen-kudeaketako sistema bat egiaztatzen; zehazki, Iruñeko instalazioan lortu genuen. Ondoren, AENORek ISO 14001 arauaren araberako ingurumenkudeaketako sistemaren egiaztagiria eman zion, 2000. urtean, Arteako Eroski hipermerkatuari.

1994an sortu zen ECOPLAN, gure ingurumenpolitikaren lehen kontzeptuzko esparrua, eta zeharka barneratu zen erakunde osoan. Urte horretatik aurrera, etengabe hobetzeko helburuari jarraiki, ECOPLAN berritu egin da, eta egitura, dimentsio geografiko eta kontsumitzaile- eta pertsona-kopuru berrietara egokitu da. Baliabideen erabilera eraginkorrari buruzko barne-prestakuntzako programak eta laneko espazioan hondakinak egoki kudeatzeko programak eman dira, eta, horrela, erakunde osoa uztartu da.

Errespetuzko praktikei eta praktika iraunkorrei buruzko eztabaida- eta ikerketa-foro nagusietan parte hartzen dugu. 2004an, CONAMA fundazioak antolatutako Ingurumenaren VII. Nazio Biltzarra: garapen iraunkorraren gailurra babestu genuen. Gai hauek landu ziren gailurrean: garapen eta kontsumo iraunkorraren erronkak, globalizazio berria, natura-baliabideen erabilera iraunkorra, hondakinen kudeaketa eta klima-aldaketaren estrategiak.

Gure ingurumen-inpaktua murrizteko jarduerak munduko lau ingurumen-arazo nagusiei erreparatuta ezarri dira: klima-aldaketari, baliabideen erabilerari, hondakinen kudeaketari eta biodibertsitateari, hain zuzen ere. Horretarako, arlo eta negozio bakoitzaren ingurumen-inpaktu nagusiak identifikatu ditugu, eta horietara bideratu ditugu gure ahaleginak. Urtero berrikusten dugu Ingurumen-kudeaketarako plana, eta etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoa betetzeko egokitzen dugu.

Klima-aldaketa

Klima-aldaketa da ekologia-arazo handienetako bat, eta gure ekarpena “garraiora” bideratzen da. Ez ditugu ahazten, ordea, gure instalazioen kontsumo elektrikoak eragindako zeharkako CO2 igorpenak eta gas hoztailearen ihesak.

AECOCekin (Asociación Española de Codificación Comercial) batera, Garraio iraunkorreko ekimenak egiten ditugu, eta MIRACLE proiektuko kideak ere bagara. Ekimen horien bidez, errepideko garraioarentzako alternatibak aurkitu nahi dira: 2004. urtean, 168.000 litro erregai aurreztu ziren, trenean 7.800 palet garraiatuta. Horrekin batera, Italiatik eta Holandatik merkantziak itsasontziz ekartzearen bideragarritasuna aztertzen dugu.

Elorrioko, Zubietako eta Aguraingo plataformetan (fakturazioaren % 32), flota berritzeko politiken bidez, gure jarduera logistikoak hobetzen ditugu. Erregaikontsumoaren eraginkortasuna bermatzen dugu, eta berotegi-efektuko gas-isurpenak murrizten ditugu. Ibilgailuen batez besteko bizitza 2-2,5 urtekoa da.

Bidalketak hobetuz gero eta plataforma erregionalen bidez egiten diren birbidalketaeta banaketa-plataformen arteko ibilbideen plangintza automatizatuz gero, guztirako kilometro kopurua murriztu ahal izango da, eta, gainera, ibilbideak optimizatzeko PMGE modulu bat ezartzen bada, ekonomi a-gastuen nahiz isurpen kutsatzaileen % 4 inguru murriztea lortuko da. Neurri horri 2001etik 24 gasolindegitan jarritako hornigailuak gehitu behar zaizkio, depositua betetzean baporeak berreskuratzeko sistema baitute. Horien bidez, konposatu organiko lurrunkorren isurpenen % 2 murrizten da.

Batez besteko kontsumo elektrikoa % 15 murriztea ere lortu dugu, eta 19.250 euro aurreztu ditugu instalazio hauetan: hotz industrialekotan, girotze-instalazioetan, argiztatzekoetan, eta okindegietako labeetan. Aurrezki hori sistema hauen bidez lortu dugu: eremuekiko eta ordutegiekiko independentea den argiztatze-sistemaren, mugimendusentsoreen bidezko argien kanpo-irakurketaren arabera automatikoki pizteko sistemaren, eta argien bizitza erabilgarria luzatzeko neurrien bidez.

Horrez gain, iturri berriztagarriak erabiltzearen aldeko apustua egin dugu. Osagarri gisa, plaka fotovoltaikoak jarri ditugu, behar elektrikoei erantzuteko. Egun, lau zentrotan daude, baina merkataritza-sare osora hedatu nahi dugu.

Baliabideen erabilera

Natura-baliabideak modu eraginkorragoan esplotatu eta kudeatu behar dira, bai iturri ez-berriztagarriak agortzeko aukerari aurrea hartzeko, bai baliabide horien kontsumoaren ondorioz sortutako hondakin-kopurua murrizteko.

Hauek dira gure kontsumo nagusiak: elektrizitatearen erabilera merkataritza-sarean, erregaiaren erabilera plataforma logistikoetan, ontzien erabilera, ura garbiketa-lanetarako eta osasun-erabilerarako, eta paper-kontsumoa.

Ura baliabide berriztagarria da, baina oso urria Estatuko zenbait lurraldetan. Gizakiaren presio handia jasan duenez, hondatu egin da, eta kalitatea galdu du.

Gure konpromisoa aurrezteko neurriak sartzera bideratu dugu: arrandegian, dutxakoen moduko tutu malguak lurrun bidez egosteko lekuan jarri dira, eta tenporizadoreak gure zentro guztietako komunetako iturrietan. Bilakaeran adibide moduan, Arteako hipermerkatuaren datua dugu ( ISO 14001 arauaren egiaztagiria du), bere gainerako merkataritza-sarearentzat eredugarri baita.

Papera ekoizteko energia eta ur asko behar da, eta zuhaitzak ere moztu behar dira, zelulosa lortzeko. Beharrezkoa da papera aurrezteko eta ondoren birziklatzeko neurriak sustatzea, baso eta ekosistemen gain eragiten dugun presioa arintzeko.

Papera, nagusiki, publizitate-liburuxketan eta argitalpenetan, bulegoetan eta kaxetako tiketbiribilkian erabiltzen da. Paperaren kontsumoa neurri batzuen bidez murriztu da; esaterako, bulegoetan papera bi aldeetatik erabilita, barruko postarako gutunazalak berriz erabilita, klororik gabeko papera eta % 100 birziklatua erabilita liburuxketarako eta argitalpenetarako,

Bilgarriak eta ontziak ekoizteko, plastiko-, metal- eta energia-kopuru handia behar da. Berreskuratu eta birziklatuz gero, bereizi gabeko isuria ez izatea lortuko dugu, eta airea eta ura kutsatzeko prozesu garrantzitsuak ekidingo dira.

Ontzien (nagusiki produktu freskoetan) eta erosketa-poltsen (fotodegradagarriak 1991tik) kontsumoa murrizten ari da. Egun, horien ordez berriz erabil daitezkeen bilgarriak ditugu, beharrezkoa den materiala eta ingurumenzama murrizten dutenak. Berriro banatu ditugu berriz erabiltzeko poltsak, AENOR Ingurumenak 2000. urtean egiaztatutakoak; hausten direnean, gainera, berriak ematen ditugu. Poltsa horiek erabiliz gero, ohiko 15 poltsa gutxiago erabiltzen dira. Gainera, poltsa horien % 15, gutxienez, material birziklatua da, eta legedirik estuenak betetzen dituzten tintak erabiliz egin dira.

Hondakinen kudeaketa

Gure helburuek salmenta-puntuko hondakinen sorrera eta Eroski markako produktuen bilgarriak uztartzen dituzte. Zaindu egiten ditugu hondakin horien ezaugarriak; urbotiletan PVC PETagatik aldatu dugu. Eroski hipermerkatuetan, hondakinak banatzeko azpiegiturak daude, hondakin horiek, ondoren, ongi kudeatu daitezen. Hauek dira bereizitako eta kudeatutako hondakinak:

  • Hiri-hondakinak eta hiri-hondakintzat har daitezkeenak: haragi-hondakinak, erabilitako landare-olioa, plastiko gogorrezko hondakinak.
  • Bilgarri- eta ontzi-hondakinak: bilgarri sekundarioak eta tertziarioak (kartoia eta plastikoa), ontzi arinak, egurrezko ontziak.
  • Tamaina handiko hondakinak: txatarra eta obra-hondakinak.
  • Hondakin arriskutsuak: pinturak, lixibak, motor-olioa, fluoreszenteak, koipe-lohiak, pilak, gai arriskutsuak dituzten ontzi hutsak.

Biodibertsitatea

Biodibertsitatea galtzea ez da ingurumen-arazoa soilik; izan ere, berebiziko eragina du garapen ekonomiko eta sozialean ere.

Eroskin, biodibertsitatearen alde egiten dugu: nekazaritza-praktika iraunkorrak erabiltzen ditugu produktu freskoetan, eta modu iraunkorrean kudeatutako basoetako egurrez osatutako produktuak erabiltzen ditugu (gogora dezagun basoen galera dela munduan klimaaldaketaren beste eragile nagusietako bat).

Erantzukizuna hedatzea

Errespetuzko praktikak sustatzeko elementu eragile bat

Horniketa-sarean eragiten

1999. urtetik, gure hornitzaileen eta azpikontraten ingurumen-diagnostikoak egin ditugu, eta lan hori baldintza-agiri zorrotz baten bidez gauzatu dugu. Ingurumen-baldintzen artean (bereziki delikatuak dira produktu freskoen arloan), hauek ezartzen dira: berotegietako plastikoak eta tratamendu fitosanitariodun ontziak birziklatzea, baratzeko produktuetan eta frutetan produktu fitosanitarioen erabilera mugatzea, lurzoruak tratatzeko nitrato-kopurua mugatzea, eta haragikietan medikamentudun pentsuak erabiltzea debekatzea.

Ingurumen-baldintza horiek eta beste higiene-, osasun- eta jatorri-baldintza batzuk betetzen direla bermatzeko, kontrol-programa bat egiten zaie Eroski NATUR produktuen hornitzaile guztiei: urtean zenbait ikuskapen egiten zaizkie, eta laginak ere hartzen dira, hondakinak kontrolatzeko.

Horretaz gain, ISO 14001 arauaren arabera egiaztatutako bost garraio-enpresarekin eta 2005ean ingurumen-kudeaketarako sistemaren egiaztagiria lortzea aurreikusten duten beste 3 enpresarekin egiten dugu lan. Beraz, garraioaren % 90 egiaztatuta egongo litzateke.

e+5 programa. Hornitzaileen eta kontraten ingurumen-kalifikazioa

Eroski Taldeak Entorno Fundazioak garatutako hornitzaileen eta kontratuen ingurumen-kalifikaziorako programa batean parte hartzen du. Gure 135 hornitzaileri ingurumen-kudeaketarako sistemak faseka ezartzeko prozedura ematen die, betiere, ISO 14001 arauaren baldintzei jarraiki, eta kanpo-auditoria burutu behar dute egiaztagiria lortzeko.

2004. urtean, Eroski Taldeak, Coca Colak, Gas Naturalek eta Ericssonek, Entorno Fundazioaren laguntzari esker, Ingurumen-Kudeaketa Iraunkorraren Garrigues saria lortu zuten, ingurumen-kudeaketa, e+5 metodologiaren bidez, enpresa handitik hornitzaileengana eta kontratistengana hedatzeko ekimenagatik.

Metodologia horri esker, gure hornitzaileen ingurumen-jarrera baloratzen eta hobetzen dugu, eta, beraz, gure konpromisoei erantzuten diegu; garapen iraunkorrari laguntzen diogu, baita ingurumena errespetatzeko gizarte-eskaerari ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus www.emas5.com web orria.

Kontsumitzaileen ekologia-sentiberatasuna sendotzen dugu

Handia da ingurumena errespetatzearen aldeko kontzientzia, eta errespetuzko kudeaketa-praktikak ezartzeko ez ezik, praktika horiek zabaltzeko konpromisoa ere badugu, inguruarekiko errespetuzkoak diren bizi-estiloak hedatu ahal izateko.

Gure lan-prozesuetan eta produktuetan, ingurumenaren aldagaia sartzen dugu, eta kontsumitzaileei ere irakatsi nahi dizkiegu balio horiek, sentsibilizazio-jarduera eta ekintza ugari eginez, inguruarekin errespetuzkoak diren praktikak sustatzeko eta errazteko.



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo