Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen
Kontsumitzaileak

Gure jarduera-inguruneko partaide garen aldetik, kontsumitzaileen eskubideen defentsarekin, ingurumenarekin eta gizarte- eta kultura-ekimenen sustapenarekin konprometituta gaude. Eroski Fundazioak irabazien % 10 gizartean berrinbertituz hedatzen ditu bere balioak

HOBETZEN JARRAITUKO DUGU… kontsumitzaileen beharretara egokitutako konponbideak emateko helburuak jarriz. Horretarako, gure produktuen kalitatea, jatorria eta ongarritasuna bermatuko ditugu, eta kontsumitzaileentzako prestakuntza- eta informazio-programak jarriko ditugu martxan, haien eskubideak defendatzen eta bizi-aztura onak, osasungarriak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta solidarioak sortzen laguntzeko.

Eskaintza berritzailea

Zure beharretara egokitutako konponbideak ematen ditugu

Kontsumitzaileengandik hurbil

Eroskin, kontsumitzaileekin dugun konpromisoari eusten diogu. Horretarako, kalitatezko produktuak ematen dizkiegu prezio lehiakorretan, eta kontsumo arduratsu, osasungarri eta bermekoa lortzeko dituzten behar eta itxaropenak asetzen dizkiegu.

Hasiera-hasieratik, bezero eta kontsumitzaileen beharrei erantzutearekin uztartu ditugu gure garapena eta hazkunde ekonomikoa. Horretarako, gure merkataritza-sarea handitzen eta establezimendu-eredu erosoagoa eta erabilgarriagoa bilatzen jarraitzen dugu. Nola? Produktu, gune eta zerbitzu berriak sartzen ditugu, kudeaketa hobetzen dugu eta aurrerapenak sartzen ditugu informaziosistemetan eta kate logistikoan. Horri guztiari esker, urtero gure dendetara datozen 200 milioi bezero baino gehiagoren gogobetetasuna hobetzen lagundu dugu.

Gure kezka nagusia gizartearen interesak identifikatzea da. Helburu horrekin, iritziikerketak egiten ditugu, gure produktuei buruz, ematen dugun informazioari buruz eta garapen iraunkorrean dugun eraginari buruz dituzten kezkak ezagutzeko eta barneratzeko.

Eroski Fundazioak, Enpresa Institutuarekin, Kontsumo Barometroa argitaratzen du, 2000tik. Horren bidez, asmo handiko ikerketa bat egiten du urtean behin, Espainiako kontsumitzaileen kezka, sentiberatasun eta pertzepzioak sistematikoki eta ordenan aztertzeko. 2004an, gai hauek aztertu ziren: elikagaien kontsumoaren inguruan duten konfiantza-maila, kontsumo-gaiei buruz jasotzen duten informazioaren inguruko gogobetetasunmaila, interes ekonomikoak, ingurumenarazoarekiko sentiberatasuna, elkartasuna eta bizi-azturak.

Ikerketatik ondoriozta daitekeenez, gero eta konfiantza handiagoa dute kontsumitzen dituzten elikagaiekiko, eta apur bat handitzen da a priori mesfidantza handiagoa sortzen duten elikagaiekiko konfiantza (hots, haien ustez industrial edo artifizialak direnekiko).

Kontsumo-gaiei buruz jasotzen duten informazioari dagokionez, aurreko urteetako balioak errepikatzen dira, baina supermerkatu eta hipermerkatuek ematen duten informazioarekiko gogobetetasuna handitu egin da. Aitzitik, zenbait gairi –adibidez, hondakinak birziklatzeari eta bidezko merkataritzari– buruzko kontzientziazioa eta gizartesentiberatasuna txikia da, oraindik ere.

Eroskin, hori guztia osatzeko, elkarrizketak egiten dizkiegu kontsumitzaileei, gure zerbitzuetan eta, batik bat, freskoen sailetan (Freskometroa) lortzen duten gogobetetasunmaila balioztatzeko; izan ere, freskoen sailak dira gure elikagai-eskaintzaren bereizgarriak, bai eta freskotasunarekiko eta jatorrizko eta zaporezko bikaintasunarekiko konpromisoaren adierazgarriak ere.

Horrez gain, kalitatea bermatzen duten produktuak oso prezio lehiakorretan eskaintzea zeinen garrantzitsu den aintzat hartuta, kategoria bat sortu dugu oinarrizko produktuak sustatzeko: 'Aurrezpen Handiena'. Marken kalitate-estandarrei eutsita, % 7 jaisten da haien prezioa, batez beste, merkatuko ohiko prezioekin alderatuta.

Negozio-linea berriak

Ireki diren 279 establezimenduetan eta kudeaketaren eta eraginkortasunaren hobekuntzan egindako inbertsioak zerbitzu hobea eta errentagarritasun ekonomiko handiagoa dakartza berekin, eta horrek kontsumitzaileekin eta gizartearekin dugun konpromisoan du eragina.

Gure Plan Estrategikoan bildutako dibertsifikaziopolitikaren ildoan, oso negozio desberdinak ditugu; besteak beste, gasolindegiak, higiezinen agentziak, optikak, bidaia-agentziak, kiroldendak, perfumeriak eta aisia- eta kulturadendak. Halaber, beste negozio-linea batzuk garatu ditugu –hala nola, janari prestatua (Multifood Koop. Elk.)–, eta baita beste dendamota batzuk ere (Sportland, Forum eta, duela gutxiago, Abac, aisian eta kulturak espezializatutako eredua, aisialdiaren erabilera aktiboa sustatzeko).

2003-2004 denboraldian, Eroskik bere produktusorta handitu du, besteak beste, haurtzaintzako produktuak eta nazioarteko zaporeak (izozkiak, foieak, gaztak…) sartuz. Horrez gain, marka propioko drogeria-produktu gehiago ere baditu (garbigarriak, aluminioak, filmak…). Produktuak dibertsifikatzeko joera horretan, landarekontserba ekologikoak eta janari prestatuko 49 erreferentzia berri erantsi ditugu (Eroski Restauralia markaren pean); azken horren helburua kontsumitzaileei kalitate handiko produktu hoztuak ematea da. Horrez gain, Eroski Natur markako produktu freskoak hedatzera jo dugu; alde batetik, lurralde gehiagotan saltzen ditugu, eta, beste batetik, produktu kopurua handitu dugu. Eta hori guztia kalitatea bermatzeko konpromisoari eutsita.

Eskaintzaren berrikuntza

Etxeko kontsumoa errazteko, Eroski online zerbitzuaren estaldura-azalera handitu egin dugu. Zenbait urtez Gasteizen eta Bilboko eragin-eremuan funtzionatu ondoren, Iruñean hasi gara, eta, laster, Gipuzkoan, Asturiasen, Kantabrian eta Errioxan egongo gara. Zerbitzu hori www.compraonline.grupoeroski.com ,web orriaren bidez ematen dugu, eta ohiko produktu guztiak erosteko eta etxean jasotzeko aukera ematen du, aukeratutako egunean eta orduan.

Kontsumitzaile eta bezeroen beharrei buruz ezagutza handia dugu eta, beraz, haien bizitzaohiturekin bat datozen produktuak egokitu eta diseina ditzakegu. Hori dela-eta, berriro diseinatu ditugu gure dendak, eta orain erosoagoak dira eta freskoek azalera handiagoko sailak dituzte (produktu freskoen kalitate handiak duen onespena aintzat hartuta). Horrez gain, berrikuntzak sartu ditugu beste sail batzuetan, hain zuzen, produktusortan eta kokapenean; adibidez, ardandegian, perfumerian eta elikadurazkoak ez diren beste batzuetan (zapatak, jostailuak, landareak eta teknologia). Halaber, zerbitzu gehigarriak aberastu egin ditugu (finantza-produktuak, aseguruak eta salmenta-bide berriak).

Teknologia berriek ematen dituzten abantailak aprobetxatuta, Eroski Bidaiak agentziak bidaiak interaktiboki diseinatzeko eta kontratatzeko aukera ematen du; horrez gain, bezeroen arreta-telefonoa eta denda birtuala ere baditu, eta Eroski Bidaiak Kluba sortu du, bidaiariek esperientziak trukatzeko, jolas-jarduerei buruzko informazioa lortzeko, eskaintzak posta elektronikoaren bidez jasotzeko eta interesezko lekuei buruzko erreportajeak ikusteko.

Halaber, balio erantsiko zerbitzuekin, informazio egokitua eta ordainketaerraztasunak ematen ditugu, baita bazarreko produktuak, etxetresna elektrikoak, ehungintzako produktuak eta bidaiak erosteko aukera ere. 2004an, 860.279 titularrek zuten Eroski-Red ordainketa-txartela (hain zuzen, 1.006.526 txartel), eta Travel Club puntutxartelak 621.322 opari baino gehiago eman zituen.

Komunikazio-bide iraunkorra eskaintzeko, bezeroen arreta-telefonoa dago, dohainik. Guztira, 56.075 dei jaso ziren. Horietatik, % 74 informazioa eskatzeko izan zen, % 2 iradokizunak egiteko eta % 24 intzidentzien berri emateko.

Konfiantzazko produktuak

Jatorria eta kalitatea bermatuta

Produktuen egiaztagiria eta elikagaien segurtasuna

Produktuen kontrol zorrotza eskaintzen diegu gure bezeroei, eta horrek produktu horien elikagai-segurtasuna eta kalitate handi-handia bermatzeko aukera ematen digu; gainera, informazio sakona eta haien beharretara egokitua ematen diegu.

Gure Kalitate Politikan, hauek sartzen dira: produktuak laborategian aztertzea, hornitzaileak homologatzea, banaketa-plataformetan eta saltokietan kalitate-sistemak ezartzea, eta kontsumitzaileekin ikerketa sentsorialak eta erabilera-probak egitea.

2003an, Unitate genetikoa gehitu zaie gure laborategiko Unitate kimikoari eta Unitate mikrobiologikoari. Hiru unitate independente eta egiaztatu dira, eta elikagaien segurtasuna kontrolatzeko modu berriak sartu dituzte:

  • Eroski produktuak kontrolatzea. Prestige petrolio-ontziaren hondamen ekologikoak eragindako kezkaren ondorioz, analisi-teknika berriak sartu dira, Bizkaiko Golkoko kostalde osoko itsasbazterreko arrantza eta moluskuak kontrolatzeko. Horrez gain, piperrautsa edo kolore gorriko espeziak dituzten produktuak aztertzen dira, horrelakoproduktuek osasungarritasun-zalantzak sortzen baitizkie kontsumitzaileei.
  • Elikagai-alertarik izanez gero, ekitea. Analisi-tresna zehatzak, elikagai-alertarik izanez gero berehala ekiteko.
Unitate kimikoa:
  • Alergenoen presentzia aztertzea. Glutena, kakahuetea, esnea, arrautza eta soja dagoen ebaluatzea, badaudela adierazten ez duten baina kutsadura gurutzatuaren ondorioz izan ditzaketen elikagaietan.
  • Zenbait mantenugai aztertzeko berariazko kanpainak. Aberastutako produktuen zuntza, gantz-azidoak, omega- 3 eta bitaminak aztertzea, behar bezala etiketatuta daudela egiaztatzeko.
Unitate genetikoa:
  • Elikagai-matrizeetan patogenorik dagoen hautematea. Denbora-tarte txikiagoetan patogenorik dagoen identifikatzea, unitate mikrobiologikoaren analisia osatzeko.
  • Arrantza-espezieak identifikatzea. Espezieak identifikatzea

2004an, 7.869 produktu aztertu ziren; horietatik, 3.992 unitate mikrobiologikoak aztertutako Eroski Natur produktuak izan ziren (frutak, barazkiak eta haragia), eta 3.877 Eroski markako produktuak edo unean uneko kasuak, laborategiak kalitateari edo osasungarritasunbaldintzei buruz zalantzak daudela uste izan duenean.

Elikagaien segurtasunaren kontrola osatzeko, higiene-kontrolak egiten dira saltokietan eta gure plataformetan; batez ere, haragiproduktuak egiten diren plataformetan. Kontsumo osasungarria eta kalitatezkoa emateko dugun konpromisoa osatzeko, ikerketarako bekak eta laguntzak ematen ditugu, arlo hauetan ikertzeko: Bioetikan eta Enpresan, Nutrizioan eta Osasunean eta Elikagaien Segurtasunean. Horrez gain, berrikuntza teknologikoko zentroei laguntzen diegu, eta lankidetza horren ondorioz, bi proiektu berri jarri ditugun martxan, elikagai-arloko I+G planaren barruan:

  • Elikagaien analisiak PCR bidez egiteko teknikak garatzea, Gaiker Zentro Teknologikoarekin lankidetzan. Laborategian transgenikoak, salmonella eta E.Coli hautemateko teknikak sartzea, eta hegalaburren eta mihi-arrainen espezieak identifikatzea.
  • Freskoen sailetan trazabilitatea kudeatzeko sistema automatizatua. Freskoen plataformetatik saltokietaraino, t razabilitatea ziurtatzeko sistema informatizatuak.
  • Haragi-produktuak egiteko, ontziratzeko eta banatzeko sisteman berrikuntzaproiektua, Gaikerrekin, Ikerlan-ekin eta Ulma enpresarekin lankidetzan. Haragi freskoa atmosfera eraldatuko sistema batean maneiatzeko eta ontziratzeko prozesua hobetzea, produktuaren kalitate-bermea eta balio-bizitza handitzeko.
Horniketa-katearen kontrola

Gure hornitzaileekin elkarlan estuan dihardugu, produktuak eta kalitate-estandarrak eta kudeaketa logistikoa bermatzen dituzten fabrikazio-prozedurak zehazteko. Horrez gain, aplikazio teknologikoak sartzen ari gara, hala nola, irrati-frekuentzia biltegietan, ekoizpenlinea automatikoak freskoetarako, haririk gabeko komunikazioa kamioiak kokatzeko, eta ekoizpen handiko tresnak plataformak hornitzeko.

Gure produktu guztien kalitate-, jatorri- eta zapore-ezaugarriak ziurtatzeko, kontrol-mekanismo zorrotzak ezartzen ditugu. Kontrol horiek are zorrotzagoak dira Eroski Natur markako produktuen hornitzaileen kasuan; izan ere, horrez gain, homologazio- eta egiaztapen-prozesuetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

Eroski Natur markako hornitzaileak homologatzeko prozedura

Merkataritza- eta logistika-aldagaiak balioztatu ondoren, Kalitate Sailak, hasierako ikuskaritza batean, hornitzaileen kontrol-sistemak egiaztatzen ditu, produktuen trazabilitatea, arau tekniko-sanitarioak betetzea, ekoizpensistema naturala aplikatzea eta eskatutako eskakizunak betetzea bermatzeko. Hori guztiak egiaztatu ondoren, segimendu- eta analisiikuskaritzak egiten ditugu, aldian behin, produktu bakoitzerako berariazko kontrol-plan baten arabera.

Akreditazioak eta Produktuen Egiaztagiriak, Eroski Taldeko Kudeaketa sistemak

Idea sana EROSKI programa: bizitza on eta osasungarriaren alde

Idea Sana EROSKI programa 2003an sortu zen, eta, horren bidez, gure bezeroengan biziaztura onak, osasungarriak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta solidarioak sustatu nahi ditugu. Ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala hartzen dugu aintzat, Osasunaren Mundu Erakundeak definitzen duen moduan. Beren ongizateaz kezkatuta dauden, gizarte-kezkak dituzten eta ingurunean aktiboki parte hartu nahi duten kontsumitzaileentzako proiektua da.

Atsegintasunez eta hurbiltasunez, hezitzailetalde baten ezagutzak hedatzen ditugu saltokietatik. Haien informazio baliagarri, oso eta egiazkoaz baliatuta, eskolak, kanpainak, aholkularitza espezializatuak eta prestakuntzajarduerak antolatzen ditugu, osasunari, aisiari, elikadurari, ariketa fisikoari, ongizateari, ingurumenari eta elkartasunari buruz.

  • Idea Sana EROSKI aldizkaria Bi hiletik behin, 300.000 ale argitaratzen dira, eta gure jardueren berri emateko balio dute. Informazio praktikoa biltzen dute, eta gai bakoitzeko adituek kolaboratzen dute. Doan banatzen dira gure zentroetan.
  • Idea Sana EROSKI eskolak Ordubeteko iraupeneko topaketak dira, eta gure denda-sarean egiten ditugu, modu pertsonalizatuan eta hurbilean, zenbait gairi buruz informatzeko; besteak beste, elikadurari eta nutrizioari, elikagaien maneiuari, aisialdiari, kirolari eta osasunari, natur inguruneari eta etxeinguruneari buruzkoak dira. Urtean 60 gai garatzen ditugu, 445 eskolatan, gutxi gorabehera; eskola bakoitzean, batez beste, 15-20 lagun biltzen dira, eta, guztira, 2004an, 24.250 pertsonak hartu zuten parte.
  • Aholkularitzak Zenbait gaitan aholkularitza orokorra eta banan-banakoa eskatzen dela ikusita, ekimen berri honi ekitea erabaki genuen. Lehen esperientzian, 125.000 kontsumitzaile baino gehiago bildu zituen, Jostailuaren Aholkularitza Zerbitzuan. Psikologo eta pedagogoek hartu zuten parte, gurasoak informatzeko.
  • Idea Sana EROSKI standak Eroski hipermerkatuetan daude, eta egindako kanpainak euskarritzeko eta Fundazioaren Lagun berriak integratzeko balio dute. 2004an, 489.699 bezero hurbildu ziren stand horietara, guztira.
  • Idea Sana EROSKI bildumagarriak eta liburuxkak Kanpainen euskarri diren oroigarri grafikoak. Idatziz adierazten dute informazioa.

  • Idea Sana EROSKI foroak Hitzaldiak antolatzen dira profesional adituek jendeari aholkuak emateko, osasunaren eta ongizatearen inguruan. Ekimen hau 2004ko apirilean sortu zen. Lehen hitzaldia “La adaptación del recién nacido al mundo” izan zen, eta izen handiko pediatra eta espezialisten irizpide profesionaletik jorratu zen. Horren ondoren, honako hauek egin dira:

    • "Danza, equilibrio corporal", Víctor Ullate (Madril).
    • "Televisión y bienestar", con Rosa Villacastín en Bilbao.
    • "Deporte y Estilo de Vida", con Blanca Fernández Ochoa en Sevilla y Juanito Oiarzabal en Málaga.
    • "Nuevas Tecnologías en el Hogar", con Microsoft en Santander y Logroño.
    • "Estilo de vida y felicidad", con Luis Rojas Marcos en Sevilla.
    • "La importancia de la música", con Fernando Argenta e Inma Shara en Madrid.
    • "El placer de la lectura", con Carmen Posadas en Málaga.



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo