Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


2004an zehar, gure ikusizko identitatea eta marken diseinua berritzeko erabakia hartu genuen. EROSKI markaren inguruan antolatuko genituela erabaki genuen, irudi bateratuagoa, alderdi interesdunek hobeto identifikatzeko modukoa, izateko.

Beraz, gure identitate-ikurraz –hau da EROSKI ikurraz– ezagutzen gaituzten kontsumitzaileentzat, dibisio bakoitzaren kudeaketaren eta funtzionamenduaren araberako barneegituraketak ez du esanahirik.

Honela egituratzen da Eroski Taldearen marka-multzoa:

Eroski Taldea Espainia osoan ezarrita eta hedapen-prozesuan dago, eta, horren babesean, egiten ditugu merkataritza-eragiketak, elikagaien arloan lortu dugun ezagutzari eta kontsumitzaileekiko harreman estuari esker sortu diren negozio-arloetan. Kontsumitzaileen ahalik behar gehienak ase nahi ditugu eta, hori dela-eta, gure jarduerak dibertsifikatu egin ditugu, funtzionalki eta geografikoki, beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzeko.

Eroski Taldea Frantzian ere badago; guztira, 38 saltoki ditugu herrialde horretan. Saltokien banaketa geografikoa zabaltzen ari da negozio guztietan. www.eroski.es, gure web orrian kontsulta daiteke kokapen geografikoa, eta merkataritza-sarearen laburpenean, berriz, negozioen zenbakiak:

Elikagaien banaketa

Taldearen jarduera historikoa eta nagusia da. Gure establezimenduen formatuak mota anitzekoak dira: merkataritza-guneak, hipermerkatuak, supermerkatuak eta frankiziaautozerbitzuak.

Hona hemen gure establezimenduetan sustatzen ditugun zenbait ezaugarri: produktu freskoetan lidergoa, kontsumitzaileak informatzea, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioa eta eskualdeko produktuak sustatzea.

Halaber, 2004. urtean zehar, inbertsio handiak egin ditugu azpiegituretan eta emandako zerbitzuen hobekuntzan; beraz, aurreko urteetan hasitako garapen-prozesua finkatu egin dugu, informazio-sistemetan eta kate logistikoetan, batik bat. Horri esker, 200 milioi bezero baino gehiagoren gogobetetasuna hobetu dugu.

Dibertsifikazio-negozioak

Eroski Taldeak kontsumitzaileen joera eta behar berriekin bat etortzea lortu du. Izan ere, beste negozio-arlo batzuk ere hartu ditugu: bidaiak, perfumeriak, kirol-dendak, aisia eta kultura, higiezinak, gasolindegiak, optikak eta stand konponbideak. Zerbitzu horiekin guztiekin, elikagaien banaketako nagusitasuna osatzea dugu helburu.


Eroski Bidaiak, prezio onak baino askoz gehiago. 2004an, gure aisia- eta atseden-bidaien arloan, 207 establezimendu zeuden. Egun, bulego-kopurua handitzera bideratzen ditugu ahaleginak, eta merkataritza-eredua berritzera; izan ere, bezeroek beren oporren diseinuan zuzenean parte hartzea nahi dugu. Horrenbestez, kalitate handiko produktuak eskaintzen jarraitzen dugu; hala berresten dute ISO 9000 eta Espainiako turismo-kalitateko Q egiaztagiriek.

Travel Air enpresa-bidaien negozio-linea. Ezaugarri hauek ditu: espezializazio handia, kudeaketa gardena eta nazioarteko estaldura handia.


Perfumeria. Gaur egun, kateak 172 saltoki ditu, Aragoiko Dyper katea eta Asturiaseko Brisas kateak (azken hori erkidegoko liderra) erosi ondoren, eta In Faradis katea eratu duen hedapen-ahalegin handia egin ondoren. 2003an, kate horrek irudia eta marka bateratu ditu penintsula osoan.


Aisia eta kirola. Aisia- eta kirol-dendak Eroski Taldearen beste negozio-linea bat dira. Guztira, 31 denda fisiko dugu, eta denda birtual bat. Akziodunen artean, 56 kirolari bazkide daude, zenbait arlotakoak. Forum izeneko establezimenduak merkataritzaguneetan daude, eta Sportland izenekoak, berriz, hiriguneetan. Dendetan, espezialitate anitzeko kirolproduktuak eskaintzen ditugu, 18 sailetan.



Aisia eta kultura. Aisian eta kulturan espezializatutako denda-eredu berria, Abac izenaren pean. Honela definitzen da: aisiaren erabilera erakargarrirako gunea da, jolas-, heziketa- eta kultura-eskaintza ematen du, sexismorik eta belizismorik gabea. Zenbait sail ditu: liburu-denda, paper-denda, hezkuntza-jokoak, eskulanak, arte ederrak, musika, multimedia eta jarduera-lantegi bat.


Servicios para los clientes de nuestras superficies

Optikak. Egun, bost optikak ematen diete aholkularitza- eta graduazio-zerbitzu pertsonalizatua gure bezero guztiei.

Gasolindegiak. 38 gasolina-zerbitzugune dira 11 autonomia-erkidegotan; kalitatezko produktuak ematen dituzte, prezio lehiakorragoetan. Bezeroek ahalik lasterren eta erosoen erregaia hartu, ordaindu eta irtetea da haien helburu nagusia.

Lineako erosketak. Eroski Taldeak Gasteizko, Bilbo Handiko eta Iruñako elikagai-zentroetako bezeroei supermerkatu batean erosi ohi diren produktu guztiak (6.000 produktu baino gehiago) lineako zerbitzu baten bidez erosteko aukera ematen die, prezio lehiakorretan eta produktuen eta zerbitzuaren kalitate-bermearekin.

Higiezinen salmenta. Proposamen integrala da: notario aurreko izapideak, etxebizitzen erregistroa eta egituraketa, merkataritza-zerbitzu hobea eta erosketa-berme handiagoa. Gainera, aukera ugari dago, etxebizitzen kokapenari eta formatuari dagokienez. Higiezinen salmentak hainbat lekutako etxebizitzen promozioak hartzen ditu barne, zerbitzuaren kalitate- eta seriotasun-bermerik handienarekin eta oso prezio lehiakorretan. Besteak beste, Andaluziako kostaldean, Mediterraneoko kostaldean, Errioxan, Kantabrian, Burgosen eta Costa Daurada delakoan egiten ditugu promozioak.

Soluciones Eroski Arteako, Iruñako, Abadiñoko eta El Boulevard-eko hipermerkatuetan kontratuzko zerbitzu eta produktuak eskaintzen dituen merkataritza-tokia da; hona hemen zerbitzu eta produktuak:

- Finantza-produktuak: hipoteka-maileguak eta mailegu pertsonalak.

- Aseguruak: Automobilak, Etxea, Osasuna, Bizitza, Istripuak eta Aldi baterako ezintasuna.

- Higiezinen agentzia: promozioak eta urbanizazio pribatuak, kostaldean eta barrualdean.

- Eroski-Red txartelaren alta.


Marka propioak

Produktu bakoitzaren zenbait konposizioestandarren eta berezko ezaugarrien segimendua egiteaz gain, marka propioko produktuen kalitatea eta elikagai-segurtasuna bermatzea da gure helburu nagusia, kontsumitzaileen eskubideak ziurtatzeko; horrez gain, kontsumo-aztura onak, osasungarriak, solidarioak eta ingurumenarekiko arduratsuak garatzeko informazio eta prestakuntza objektiboa eta egiazkoa eskaintzen ditugu. Hori dela eta, marka propioko produktuen ontzi, etiketa eta informazio-liburuxketan, haien xehetasun guztiak azaltzen dira; horrela, ahalik eta erabakirik onena hartzen laguntzen diegu kontsumitzaileei.

Eroski: gure marka propioko produktuen xehetasunen artean, kalitatea eta elikagai-segurtasuna bitan aztertu delako bermea dago. Horrez gain, ingurumenarekiko dugun konpromisoa islatzen dute, eta zenbait errealitatetara egokitzen dira, produktu-sorta handiagoa eskainita eta gizartearen eskaerei erantzunda: higiene pertsonaleko produktuak (animaliekin esperimenturik egin gabe testatuak), Omega 3dun arrautzak, esne bereziak, Ebroko Deltako arroza, jatorri-deiturako ardoa, bio turroiak, landare-kontserba ekologikoak, etab. Hori dela eta, gure bereizgarri diren bermearekin eta lehiakortasunarekin, bezero mota ororen oinarrizko premiei erantzuteko egiten dugu lan; izan ere, 6 milioi etxetako beharrak ase ditugu gaur egunera arte. Horrez gain, kalitaterik handiena, informazio baliagarria eta preziorik onenak emateko eta bezeroen osasuna zaintzeko konpromisoa hartu dugu.

Eroski NATUR: Kategoria horrek kalitate handiko haragia, frutak eta barazkiak jartzen ditu kontsumitzaileen eskura, bai eta produktuen aukeraketa ziurtatua eta horien jatorriaren eta zaporearen bikaintasuna ere. Horrenbestez, eskaintzen dugun haragia jatorri nazionalekoa da, % 100. Lankidetza egonkorra dugu animaliak hazten dituzten granjekin, eta zorrotz kontrolatzen ditugu haziera-baldintzak. Frutari eta barazkiei dagokienez, ekoizpen integratuko labore-lurrik onenetakoak dira, heltzebaldintza ezin hobeetan bilduak, eta funtsezko tasen segimendu zorrotz baten pean, ahalik eta zaporerik onena izango dutela bermatzeko. Jatorritik saltokirainoko trazabilitate osoa bermatzen dugu.

Romester marka (kirol-materialena), Visto bueno (ehunproduktuena) eta Ecron (etxetresna elektriko eta irudi- eta soinugailuena) dira gure establezimenduetan soilik saltzen diren gainerako markak. Horiei dagokienez, UNE arau espezifikoak betetzen dituztela bermatzen dugu.



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo