Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


3. Honelakoa da gure erakundea
Gure alderdi interesdunak

Pertsonak gara

Eroskin, helburua gara pertsonok, ez baliabidea. Guk osatzen dugu erakundearen oinarria, haren jabeak eta protagonistak baikara. Gure partaidetza-maila gure konpromisoaren eta noranzko biko barne-komunikazioaren ondorioa da, eta hauetan hezurmamitzen da:

· Kudeaketan eta helburuetan.

· Kapital sozialean eta emaitzetan.

· Gizarte- eta enpresa-bizitzan protagonismoa izanez, organo sozialen bidez.

Egunez egun, Eroski Taldea osatzen dugunon helburua hau dugu: langile bazkideen partaidetza- eta inplikazio-maila eta gure konpromisoa handitzea, kudeaketan parte hartzea bultzatzen duten balioztatze-, komunikazio- eta trebakuntza-sistemen bidez.

Langile bazkideen kopurua handitzeko joera 2003an eten zen, termino erlatiboetan; izan ere, urte hartan, Consum Koop. Elk. irten egin zen Eroski Taldetik.

Kontsumitzaileak

Eroski Taldea bederatzi kontsumo-kooperatiba elkartzearen ondorioa da, eta kontsumitzaileekiko harreman estuari eutsi izan diogu; izan ere, urteko irabazien % 10 haiekiko eta ingurunearekiko dugun konpromisorako gordetzen dugu.

Kontsumitzaileak protagonistak dira. Kontseilu Errektorean parte hartzen dute eta hartutako neurriei buruzko informazioa jasotzen. Haien behar eta itxaropenei erantzuteko modua ere aztertzen dugu; eta horretarako, arreta pertsonalizatua eta eraginkorra emateaz gain, zenbait komunikazio-bide ezarri ditugu.

Gure konpromisoa honetan datza: kontsumo osasungarria eta bermekoa eskaintzen diegu kontsumitzaileei, prezio lehiakorretan, eta horrekin batera, prestakuntza- eta informazioprograma bat eskaintzen diegu, bizi-aztura onen, osasungarrien, ingurumenarekiko errespetuzkoen eta solidarioen berri emateko. Eroski Fundazioaren Lagunekin elkarbanatzen ditugu interes horiek. Eroski Fundazioaren Lagunak elkartean, kooperatibako kontsumo-bazkideak biltzen dira (kudeaketan eta enpresa-arloko erabakiak hartzeko prozesuan hartzen dute parte), bai eta Eroskik sustatzen dituen prestakuntza- eta elkartasunekimenetan parte hartzeko interesa duten Fundazioaren lagunak ere.

Fundazioaren Lagunak Idea Sana EROSKI programaren protagonistak dira. Eroski Fundazioak ingurumen- eta elkartasunsentsibilizazioaren inguruan antolatzen dituen jarduera eta programei buruzko informazioa jasotzen dute etxean.

Eroski Fundazioa

Erakunde bizia eta parte-hartzailea da, eta Eroskiren balioak komunitatean garatzen ditu. Bereziki, kontsumitzaileei dagokien guztia etikoa eta gardena izango dela zaintzeko konpromisoa hartu du. Beraz, hiru ildoren inguruan antolatzen da bere eginkizuna. Hona hemen: kontsumitzaileak informatzea, garapen iraunkorra sustatzea eta elkartasuna.

Fundazioari egindako ekarpen ekonomikoari esker, hainbat ekintza gauzatzeko aukera dugu; besteak beste, dibulgazio-kanpainak egitea, aldizkari eta gidaliburuak argitaratzea, beka eta dirulaguntzak ematea, eta Hirugarren Munduko herrialdeei laguntzen dieten erakundeekin eta elikagai, jostailu, testuliburu eta abar biltzeko elkartasun-kanpainetan parte hartzea. Kontsumitzaileak dira guztioi bizitzakalitate hobea ematen diguten ekintza horien guztien hartzaileak.

Patronatu batek agintzen du Fundazioa, eta, Patronatuan, Eroski Taldea osatzen duten sozietateak eta kontsumitzaileak daude ordezkatuta; horiez gain, hainbat arlotako adituek ere (osasunaren, ingurumenaren, elkartasunaren eta teknologia berrien arloetakoek) beren ezagutzak ematen dituzte. Eta jakintza-arlo anitzeko talde tekniko handi baten laguntza ere jasotzen du. Azken talde hori kontsumitzaileengandik hurbil dago, haien beharrei etengabe erantzungo dien gizarte- eta giza proiektua garatzeko.

Proiektu horren barruan, urtero kudeaketa-plan bat diseinatzen da eta jartzen da martxan, eta honako hauek biltzen ditu: bazkide eta lagunentzako proposamenak; kontsumitzaileak informatzeko kanpainak; informazio-produktuak; elkartasunarekin, nazioarteko lankidetzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ekimenak; ikerketarako beka eta laguntzen deialdia; nazioarteko lankidetzako esku-hartzeetan laguntzeko urteko deialdia; babesak; eta Produktuak Entregatzeko programa.

Gure hornitzaileak

Gure hornitzaileak zuzenean inplikatuta daude balio-katean; beraz, elkarrekin egiten ditugun ekintza-programak ezinbesteko lankidetzatresna dira. Eroski Taldeak produktu freskoen merkataritza babesten du, batik bat, eta, hori dela-eta, hitzarmenak sinatzen ditugu tokiko sindikatu eta fabrikatzaileekin, beren produktuen kalitatea ahalik gehien handitzeko beharrezkoa den egonkortasun ekonomikoa bermatzeko.

Lankidetzaren bidez, produktu-estandarrak diseinatzen eta ezartzen ditugu (laborategiak eta Kalitate Sistemen sailak kontrolatzen dituzte estandar horiek), baita gizarte-jokabide arduratsua lortzeko barruko kudeaketa-politikak ere (jokabide horretan, gure Gizarte Erantzukizuneko politika guztiak integratzen dira zeharka).8000:2001 SA Arauaren egiaztagiria lortu genuenetik, bereziki garrantzitsua da alderdi hori.

Merkataritza-harremana izateaz gain, hornitzaileekin batera egiten dugu lan, langileen eskubideen defentsarako, elkartasunerako eta ingurumenaren babeserako jarduerak ezartzeko. Ildo horretan, 1999an, e+5 programaren laguntzarekin, ingurumena kudeatzeko sistemak diagnostikatzeko eta apurka-apurka ezartzeko prozesuari ekin genion. Fundación Entorno delakoak antolatzen du programa hori, Zientzia eta Teknologia Ministerioarekin batera, eta, horretan, gure marka propioen ehun hornitzaile baino gehiagok hartzen dute parte.

Itun estrategikoak

Kontsumitzaileen behar eta itxaropen guztiak ezagutzen ditugunez, funtsezkoa da produktu eta zerbitzuak diseinatzen eta sortzen adituak direnekin elkartzea, gure bezero guztien asebetetzerik handiena lortuko duen eskaintza sortzeko eta etengabe hobetzeko.

Lankidetza horrek korporazio-printzipio eta - balioak garatzea izan behar du helburutzat, eredu nagusiak, kudeaketa-prozesuak eta jarduera hobeak garatzeaz gain. Zeregin horretan, gure erakundeko Zuzendaritza Foroaren eta Batzorde Funtzionalen lana oinarrizkoa da, gure kultura hedatzeko eta gure aliatuek horren garapen praktikoan parte har dezaten.

Gure gizartea

Gizartean dugun eraginak pertsonek kultura etikoaren igorle gisa egiten duten ekarpena gainditzen du. Gure urteko irabazien % 10 gizartera bideratuz, gure ingurunean garapen iraunkorra eta ongizatea sortzen laguntzen dugu.

Inplikazio horretan, elkartoki moduko bat da Eroski Fundazioa, eta, bertan, kontsumitzaileen eskubideekiko, ingurumenaren babesarekiko eta elkartasunarekiko sentikorrak diren herritarrak elkartzen dira. Ildo horretatik, gizartearen helburuak bere gain hartzen dituen erakundea gara, helburu horiek lortzen ahalegintzen dena, komunikazio-bideak ezarriz eta zenbait alderdi interesdunekin elkarrizketan arituz.

Eroski zenbait gobernuz kanpoko erakunderen aliatu estrategikoa da eta haiekin batera aritzen da gizarte- eta ingurumen-sentsibilizazioko kanpainetan. Kanpainotan, besteak beste, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak ematen ditu, komunikazio-bide gisa jarduten du eta jokabide solidarioak diseinatu eta zehazten ditu.

Gure bezeroak

Eroskirentzat, bezeroak kalitate bermatuko produktu eta zerbitzuak erosteko prozesua baino askoz garrantzitsuagoak dira. Idea Sana EROSKI prestakuntza- eta informazio-programa integrala jartzen dugu bezeroen eskura; eta horri esker, kontsumo arduratsua garatzeko eta aztura onak, osasungarriak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta solidarioak lortzeko aukera dute.

Eroskirekin harremana estutu nahi dutenei Eroski Fundazioaren Laguna izateko eta, horren bidez, gure ahaleginetara batzeko aukera ematen diegu. Gure jarduerei buruzko informazio eguneratua jasoko dute, bai eta ingurumen- eta elkartasun-sentsibilizazioaren inguruan antolatutako zenbait programatan parte hartzeko gonbita ere.

Erakundeak eta Administrazio Publikoa

Legeak betetzeak eta giza eskubideekiko eta ingurumenaren babesarekiko dugun konpromisoak enpresa-ehunarekin eta administrazio publikoekin batzen gaitu, guztion helburuak baitira.

Etengabe ari gara administrazioekin lanean, bai tokiko administrazioekin, bai autonomikoekin eta bai nazionalekin. Konponbideak ematen ditugu, legeak egiteko prozesuan laguntzen dugu eta enpresek zenbait arlotan dituzten lanjarraibideak hobetzeko proiektu komunetan parte hartzen dugu aktiboki. Horrenbestez, ongizatea eta garapen iraunkorra lortzen laguntzen duten Gizarte Erantzukizuneko politikei buruzko sentsibilizazioa pizteko eta politika horiek sustatzeko eztabaida- eta iritzi-foroetan gaude. Aurrerago zehaztuko dugu alderdi hori, kanpokonpromisoei buruzko atalean.

Iritzi-liderrak

Gizarteko alderdi interesdun guztiekin elkarrizketa irekia dugu, eta haien beharrak asetzeko eta haiek gure helburuen artean sartzeko egindako ahaleginak abalatu egiten gaitu, nazioarteko iritzi-liderrekin biltzeko.

Geroko belaunaldiak

Giza eskubideen babesa, ingurumenarekiko errespetua eta komunitatearekiko elkartasuna sustatzeko politikak geroko belaunaldien oinarrizko premiei erantzuteko dugun kezkaren erakusgarri dira..

Legeen eskakizunak gainditu, eta oraingo eta geroko komunitateari on egiten dioten eta hura zaintzen duten politika berritzaileak garatzen ditugu.

Horrelaxe integratu dugu Nazio Batuen Bruntland Txosteneko garapen iraunkorraren kontzeptua.

Familia

Pertsonok protagonista eta partaide gisa konprometitzen gara Eroskirekin; izan ere, erakundea gure helburu pertsonalak integratzeaz ere arduratzen da. Egia esateko, hainbat modutara arduratzen da gure ongizateaz, Osasunaren Mundu Erakundearen definizioa aintzat hartuta: lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko politiken bidez (ordutegiak malgutzea, baimen boluntarioak ematea…), izatezko bikoteen eta zuzenbidezko bikoteen egoerak berdinduz, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuz eta erabakitzeko prozesuan parte hartzeko aukera emanez.


Eroskiren eta bere alderdi interesdunen artean komunikazio-bide irekiak daude, eta horien arteko harremanak erakundeen bilakaerara eta horien jarduera-esparruaren bilakaerara egokituz joan dira. Historikoki izan dugun konpromiso-maila handiari eutsi diogu, harreman hurbilak izan ditugulako eta komunikazio eta partaidetza estua dugulako. Hori dela eta, kontsumitzaile eta pertsonen beharrak asetzea da gure konponbide-bilaketaren lehen helburua.

Aldaketa hori gizarteak, tokiko komunitateak, gure hornitzaileek, gure profesional-taldeak, inbertitzaileek eta gobernuak guregan jartzen dituzten itxaropenetan agertzen da; hortaz, oso garrantzitsua da noranzko biko komunikazio-bideak ezartzea, haietako bakoitzarekin elkarrizketa gardena eta aberasgarria bermatzeko.



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo