Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


3. Honelakoa da gure erakundea
Guztien eta guztientzako erakundea

Eroski Taldearen izaera juridikoak gure kultura eta nortasuna markatu ditu, hasiera-hasieratik, eta horrek ezaugarri bereizlea eman digu. Kooperatiba-ereduan oinarrituta, gobernu paritarioaren inguruan egituratzen da. Gobernu paritario horrek honako berezitasun hauek ditu:

Langileak jabe eta protagonista: Eroski Taldea 12.298 langileren jabetzakoa da. Horrez gain, langileok gara kudeaketaren arduradunak. Kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan dugun partaidetzaren ondorioz, proiektuaren partaide gara. Hortaz, erakundearen martxan hartzen dugu parte, erabakiak hartzeko prozesuan esku hartzeko beharrezkoak diren barnekomunikazioak eta -prestakuntza jasotzen ditugu, eta gure eskumenak kudeatzen, betiere, pertsona bakoitzaren autonomia eta erantzukizun-maila errespetatuta.

Kontsumo-bazkideak: 493.986 pertsona dira Eroski Fundazioaren Lagunak, eta biziaztura onei, osasungarriei, ingurumenarekiko errespetuzkoei eta solidarioei buruzko prestakuntza- eta informazio-jardueretan hartzen dute parte. Horrez gain, erakundearen gobernuan integratzen dira, kide independente gisa, eta erabakiak hartzeko eta negozioa bideratzeko prozesuetan har dezakete parte, beren behar eta itxaropenei erantzun ahal izateko. Horretarako, aldian behin, negozioko arlo eta jarduera guztien martxari buruzko informazio garden eta egiazkoa jasotzen dute.

Gobernu paritarioa: langile eta kontsumitzaileek osatzen dute Administrazio Kontseilua (zuzendaritzaorgano gorena), eta horrek bermatzen du, erabakiak hartzen direnean, sozietatearen behar eta itxaropenak aintzat hartzen direla. Langile eta kontsumitzaileek parte hartzen dutenez gero, horien sentiberatasunak uztartzeko eta taldearen estrategian integratzeko aukera dugu. Horrela, sentiberatasun horiei erantzutea lortzen dugu.

Soberakinen berrinbertsioa: ekitaldi bakoitzean lortzen diren irabazien % 10 gizarte-ekintzak egiteko erabiltzen dugu, bai eta kontsumitzaileen interesak defendatzeko jarduerak egiteko eta haiek kontsumo osasungarrirako eta kalitatezkorako dituzten eskubideak sustatzeko ere.

Aldi berean, gizarte-sentiberatasunak eta gizartearekiko konpromisoak erantzukizunzentzu batez markatu dituzte gure alderdi interesdunekiko harremanak; horren ondorioz, etengabeko komunikazio-bideak ezarri eta behar eta itxaropenak erakundearen helburuen artean integratu ditugu, horiek asetzen saiatzeko eta balio iraunkorra sortzeko.

Gobernu Onaren hiru Kodek agintzen dute Eroski Taldeko Korporazio Gobernuan, kudeaketa-gardentasuna eta etika bermatzeko; erakundeko bazkide guztiek ezagut ditzakete, barneko web orrian. Hona hemen Gobernu Onaren Kodeak: Kontseilariaren eta Errektorearen Estatutua, Jokabidearen Barne Araudia eta Administrazio Kontseiluaren eta Kontseilu Errektorearen Barne Araudia.




Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo