Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


3. Honelakoa da gure erakundea

Kontsumo handiko produktu eta zerbitzuen banaketako taldea gara, eta Espainiako etxe guztietara hurbildu nahi ditugu produktu eta zerbitzu horiek, ahalik kalitaterik handienekin. Horretarako, gure zentro guztietan, gure bezeroen gogobetetasunarekiko konpromisoa bermatzen dugu.

Gure kudeaketa etikoak etengabe neurtzea, kontrolatzea eta hobetzea eskatzen du, eta neurketa, kontrol eta hobekuntza horiek kolektibo interesdun guztiekiko dugun harremana ezartzen duten adierazleen bidez egiten ditugu. Kudeaketa Etikoko Printzipio horrek gure korporazio-balioak ditu oinarritzat, Kode Etikoan ematen dugu balio horien berri, eta erakunde osoan zabaltzen ditugu. Hona hemen:


ELKARLANA

Langileok jabeak eta protagonistak gara, eta geurea sentitzen dugu Eroski. Horrenbestez, Eroski Taldearen arazoak eta arrakastak gure mendean daude eta gugan eragin zuzena eta pertsonala dute.


GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Eroski Taldeak pertsonen garapen profesionala bideratu behar du, baina baita horien garapen integrala ere. Izan ere, pertsona garatzen bada, erakundeari garatzen laguntzen dio, eta horrek gizarte-garapena ekarriko duen bilakaera-espirala sortzen du. Hala ere, gure jarduerak erakundea egiten dugun pertsonok gainditzen gaitu eta oso eragin handia du ingurune hurbilean, eta hain zuzen, ingurune hurbil hori hobetzen eta gure komunitatea garatzen laguntzeko konpromisoa hartu dugu.


KONTSUMITZAILEEN BALIOA

Eroski Taldeak bokazio naturala du kontsumitzaileekiko, eta hori hainbat ekintzatan islatzen da; besteak beste, kontsumitzaileak enpresa-proiektuko protagonistak dira, haiekin komunikazio gardena eta noranzko bikoa izateko politika garatu dugu, kontsumitzaileen interes eta eskubideak defendatzeko konpromisoa hartu dugu, eta produktu onak, osasungarriak, seguruak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak eskaintzen dizkiegu.


PARTAIDETZA

Langileok parte hartze aktiboa dugu proiektuan, eta horrek azaltzen du gure erakundea sortu eta hazi izana. Pertsonok gara erakundearen arrakastaren bermea, eta, beraz, gure ardurakoak dira gure emaitzak eta hobekuntzaeta aurrerapen-helburuak.


BERRIKUNTZA

Gure ustez, etengabeko berrikuntza eta gure jarduera-arlo guztietan aukera berriak etengabe bilatzea ezinbestean bete beharreko baldintzak dira, bai enpresak berak aurrera egiteko, bai gure jarduerak gizartean sortzen dituen itxaropenei behar bezala erantzuteko.


Ildo horretan, Eroski Taldearen eginkizunaren jardunbideak hauek dira, Iraunkortasunmemoria honi dagokion erreferentzia-aldian (2003-2004):

  • Kontsumitzaileen premiei erantzuten dieten konponbideak ematea, etengabeko berrikuntzaren bidez.
  • Pertsonak integratzen dituen eta arlo pertsonalean eta profesionalean garatzeko aukera ematen dien enpresa-proiektu eta - eredua sortzea.
  • Espainiako merkatuan liderrak izatea.
  • Irabaziak lortzea, aberastasuna sortuko duen hazkundea izateko eta aberastasun hori elkarlaneko eta sozietate-partaidetzako esparruan banatzeko.
  • Gure jarduera garatzen dugun komunitatearen bizitza-kalitatea hobetzen laguntzea, eta kontsumitzaileak defendatzeko, ingurumena zaintzeko eta ekonomi eta giza garapena sustatzeko konpromisoa hartzea.
Gure ardatz estrategikoekiko koherente izanez, erakundea osatzen dugun guztiok uste osoa dugu, erabakiak hartzeko, Gizarte Erantzukizuna hartu behar dela gidatzat.

Kudeaketa etikoa Zuzendaritzaren helburuen artean sartzeko, etengabeko hobekuntza Gizarte Erantzukizuneko printzipioen arabera hartzeko eta hura adierazleen bidez egiaztatzeko hartutako konpromisoari esker, 8000:2001 SA Araua egiaztagiria lortu dugu, bai eta horri eustea ere. Hain zuzen, Espainiako banaketa-enpresetan lehenengoa izan da gurea, eta, Europakoetan, bigarrena.

Gizarte-erantzukizuna bere egin duen enpresa izateak giza eskubideekiko errespetuarekin hartutako konpromisoa adierazten du, bai eta kontsumitzaileen, langileen, hornitzaileen eta komunitatearen oinarrizko eskubideekin errespetuz jokatzen duen kudeaketa garatzeko konpromisoa ere.

Konpromiso hori balio-kate osoan zehar hedatzen da, eta, horretan, erakunde osoak hartzen du parte; izan ere, arlo eta negozio guztietan aplikatzen dira Gizarte Erantzukizuneko politikak, gizartearen iraunkortasuna bermatzen laguntzeko, gu ere gizarte horren zati baikara.


        



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo