Bertsio grafikora itzuli   |   Edukiak

Iraunkortasun memoria


1. Memoria honeta

Gure iraunkortasun-memoriaren egunerapen honen bidez, 2002an hasitako ahaleginarekin jarraitzen dugu. Memoriaren bidez, oinarrizko jardueren berri ematen dugu, Eroskik 2003- 2004 denboraldian ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloetan izan duen portaeraren adierazle nagusiak jakinarazteaz gain.

Horretarako, eta aurreneko urrats gisa, gure erakunde-eredua deskribatuko dugu, irakurleak nola jarduten dugun hobeto ulertu eta, azken batean, lortutako emaitzak balioets ditzan, bai eta emaitzek alderdi interesdunen interesak asetzean izandako garrantzia ere.

Deskribapen horretan, fideltasun osoz azaldu nahi ditugu alderdi interesdun bakoitzarekin hartutako konpromisoak, bai eta konpromiso horiek nola bete ditugun ere. Halaber, etengabeko hobekuntzako politikak ezarriz balioa etengabe sortzea lortu dugula ere azalduko dugu.

Horrez gain, eta gure komunikazioen bereizgarri den gardentasunari jarraituta, zuen esanetara jartzen gara, egin nahi duzuen edozein kontsulta argitzeko, zabaltzeko, azaltzeko edo erantzuteko. Era berean, zuen eskura jartzen dugu AENORek emandako balioztatze-txostena.

Harremanetarako: Eroski Fundazioa.

Tlf: 946 211699. info@fundacioneroski.es

Txosten hau Eroski Taldeak 2003an eta 2004an gure planetaren garapen iraunkorraren alde egindako ekarpenaren deskribapen orekatua da. Iraunkortasunmemoriak egiteko Global Reporting Initiative delakoak 2002an egindako gidaren gomendioei jarraituta eginda dago memoria hau.

Informazio gehiago izateko, sartu www.eroski.es web orrian

Dokumentu honetan sartu gabeko informazioa I. eranskinean dago behar bezala azalduta. Informazio horretan, gure jardueraren izaerari ez dagozkion adierazleak azaltzen dira, edo memoria hau egiten zen bitartean aintzat hartzeko moduan izan ez diren adierazleak. Hurrengo memorietan sartuko ditugula hitzematen dugu.



Atzera   |   Itzuli azalera   |   Igo


Edukiak

Iradokizunak bidali


1. Memoria honetaz

2. Lehendakariaren gutuna

3. Honelakoa da gure erakundea

4. Gauzak egiteko beste modu bat 5. Aurrerapen-urtea. Aberastasuna eta ongizatea sortzen

eroski.es web orrira joan

fundacioneroski.es web orrira joan

© Grupo Eroski

Igo